Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, txistulari eta gaiteroek, La Pamplonesak eta Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak Aldapako San Fermin festak ospatuko dituzte asteburuan

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, txistulari eta gaiteroek, La Pamplonesak eta Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak Aldapako San Fermin festak ospatuko dituzte asteburuan
Udal-programa larunbat goiz-goizetik igande eguerdira arte antolatu da Alde Zaharreko kaleetan



Aldapako San Fermin festak asteburu honetan ospatuko dira Alde Zaharreko kaleetan. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kaleetan barna ibiliko da larunbat eta igandean, eta dianak goiz-goizetik joko dituzte txistulari eta gaiteroek. Halaber, La Pamplonesak kontzertu bat eskainiko du larunbat arratsaldean, Gazteluko plazan; Duguna-Iruñeko dantzariak udal-taldeak, berriz, hiriaren omenez dantzatuko du igandean, prozesioaren bukaeran.

Udal-programa larunbatean hasiko da, baina txupinazoa ostiral eguerdian jaurtiko dute, 09:00etan, dianekin bat eginez. Udal-gaiteroen taldeak Udaletxe plazan hasiko du ibilbidea, eta kale eta toki hauetan barna ibiliko da: Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Hilarión Eslava k., San Frantzisko plaza, Florencio de Ansoleaga k. eta Udaletxe plaza; udal-txistulariek, berriz, ibilbide hau izanen dute: Calceteros k., Pozo Blanco k., Comedias k., Sarasate pasealekua, San Gregorio k., San Migel k., Zapatería k., Pozo Blanco k. eta Gazteluko plaza.

Eta arratsaldez, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa aterako da 17:00etatik 20:30era. Hauxe izanen da ibilbidea: Bake plazatik abiatuta, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Orreaga etorb., Karlos III.a Noblearen etorb., Ahumada Dukearen k., Estafeta k., Telleria k., San Agustin k., Xabier k., Dormitalería k., San Jose plaza, Redín k., Zaldi Zuriaren zokoa, Barquilleros k., Jauregiko Aldapako k., Aldapa k., Jauregiko Aldapako k., Merkatuko k., San Domingo k., Udaletxe plaza, San Saturnino k. eta Kale Nagusia (Ezpeleta jauregia).
La Pamplonesari dagokionez, kontzertu bat eskainiko du larunbatean, 19:00etan, Gazteluko plazan: sanferminetako musikaz gozatzeko aukera izanen da, Jesús Garisoainen zuzendaritzapean. Pasodobleak, martxak, bi biribilketa, jotak eta kalejirak joko dituzte eszenatokian: La nueva banda pasodoblea lehenbizikoz joko dute, eta horrez gain, Venga Jaleo pasodoble-martxa, Gigantón cirbonero kalejira-jota eta El chanchullo kalejira entzunen dira, guztiak D. Zamorarenak.

Igandeko programa
Dianek emanen diote hasiera igandeko programari: 09:00etan, gaitero eta txistulariek Udaletxe plazatik abiatuta joko dute, eta alderantzizko ibilbidea izanen dute aurreko egunekoarekin alderatuta: txistulariak Kale Nagusitik Aduanako zokoraino, eta gaiteroak Calceteros kaletik Pozo Blanco kaleraino. 

11:00etan, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Ezpeletaren jauregitik abiatuko da (Kale Nagusia 65), eta honako ibilbide hau izanen du: Hilarión Eslava k., San Frantzisko plaza, Kale Berria, Udaletxe plaza, San Domingo k., Merkatuko k., Jauregiko Aldapako k. eta Maiatzaren Biaren kalea; hain zuzen ere, kale horretan eginen du bat prozesioarekin. 

Halaber, Duguna-Iruñeko Dantzariak udal-dantza taldea 11:30ean abiatuko da Arrotxapeko Zamargileen zubitik, eta bertan banderari eraginen diote. Kalejiran abiatuko dira San Domingo aldapatik gora, Aldapako San Fermin plazaraino. Bertan, ezpata-dantzari txikiek dantza eginen dute Santuaren ohoretan. 

Prozesioa konpartsak, dantzariek eta La Pamplonesak osatutako segizioan irtengo da 12:15ean, Aldapako San Fermin elizatik (Korazonisten plaza), eta ibilbidea honako hau izanen da: Maiatzaren Biaren k., Carmen k., Aldapa k., Zakatin, Mañueta k., Curia k., Navarrería k., Carmen k., Maiatzaren Biaren k. eta elizara itzultzea, Aldapako San Fermin plazan. Prozesioaren bukaeran, dantzariek arkua eginen diote San Fermini.

Prozesioa bukatu eta gero, Duguna-Iruñeko Dantzariak udal-dantza taldea Udaletxe plazara iritsi eta ezpata-dantza dantzatuko du. Ezpata-dantza dantzariek buruzagia goratuko dute ezpata-saretaren gainean, udaletxerantz begira dauden bitartean, agur gisara. Ondoren, ezpata-txikiek zortzikoa dantzatuko dute berriro, kapitaina lagun dutela. Dantza sareta desegiten denean bukatuko da.


2025EKO ALDAPAKO SAN FERMIN FESTAK
IRAILAK 27, LARUNBATA 
•    09:00: Dianak Alde Zaharreko kaleetan barna, Udaletxe plazatik abiatuta
•    17:00 – 20:30: Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Bake plazatik abiatuta
•    19:00: La Pamplonesaren kontzertua. Gazteluko plazan

IRAILAK 28, IGANDEA 
•    09:00: Dianak Alde Zaharreko kaleetan barna, Udaletxe plazatik abiatuta
•    11:00: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Kale Nagusiko Ezpeletaren jauregitik abiatuta
•    11:30: Duguna-Iruñeko Dantzariak udal-dantza taldea, Arrotxapeko Zamargileen zubitik abiatuta
•    12:15: Aldapako San Ferminen prozesioa, Korazonisten plazatik abiatuta
•    13:15: Ezpata-dantza Udaletxe plazan, udal-dantza taldearen eskutik

 

¿Te ha sido útil esta página?