
Nafarroako Filmotekako hitzaldi-aretoan eginen da, asteartean, Ermitagaña – Mendebaldeako Auzo-eztabaidagunea, 18:30etik aurrera. Garbiñe Bueno Zabalza auzoko zinegotzia izanen da saioaren buru eta udal-teknikariek ere parte hartuko dute. Sarrera librea da eta auzoko bizilagunek, erakundeek, elkarteek eta ekonomia- eta gizarte-ehunak parte hartzen ahalko dute.
Auzo-eztabaidaguneak espazio irekiak dira, zeinetan proiektuak, proposamenak eta eskakizunak aurkezten baitira. Udalak gauzatu dituen, gauzatze bidean dauden edo aurreikusita dauden proiektuen berri ematen du eta herritarrek eta elkarteek Udalaren zerbitzuei eta/edo jarduketei eta auzoari zehazki lotutako edozein gairi buruzko iradokizunak eta iritziak ematen dituzte. Ermitagaña – Mendebaldeako Auzo-eztabaidagunea zuzenean jarraitzeko aukera egonen da www.pamplona.es/eu udal-webgunearen eta Udalaren YouTubeko kanalaren bidez. Sare sozialetan, traolak honako hauek dira: #ForoErmitagañaMendebaldea eta #ErmitagañaMendebaldeakoEztabaidagunea.
Joan den ostegunera arte online parte hartzeko bideak zabalik egon ziren, Erabaki Iruña plataforman eta foros@pamplona.es helbide elektronikoan, eta bertan egindako kontsultak jaso dira. Auzo-eztabaidagunean bertaratutakoek galderak eta iradokizunak egiteko txanda irekiko da eta online jasotako proposamenak ere irakurriko dira. Halaber, zuzenean parte hartzeko aukera ere egonen da emanaldiaren txataren bitartez.
Saioa zeinu-hizkuntzara egokituta egonen da eta azpitituluak eta begizta-maileguak izanen ditu. Iruñeko Udalak kontziliazio zerbitzua/haurrendako ludoteka eskainiko du bertaratzen direnendako. Zerbitzu hori erabiltzeko, Herritarren Partaidetzarako Zentroan aurrez izena ematea gomendatzen da, 948 420 266 telefonora deituz edo foros@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez.