Ermitagaña-Mendebaldeako Auzo-eztabaidagunea apirilaren 16an, asteartearekin, eginen da Nafarroako filmotekan

Ermitagaña-Mendebaldeako Auzo-eztabaidagunea apirilaren 16an, asteartearekin, eginen da Nafarroako filmotekan
Ostegunera arte Erabaki Iruña plataforman eta foros@pamplona.es helbide elektronikoan eztabaidagunean erantzunen diren kontsultak jasoko dira

foro de barrio

Aprilaren 16an Auzo-eztabaidaguneak programaren bederatzigarren hitzordua eginen da. Ekimen ibiltari horrek honako helburu hauek ditu: herritarren proposamenak, iradokizunak eta iritziak jasotzea hiriko eremu desberdinetako udal-zerbitzuen eta -ekimenen funtzionamenduari buruz, bai eta auzo bakoitzari buruzko gai guztiei buruz ere, eta Udalak herritarrei informazioa ematea auzorako proiektatzen dituen proposamen, proiektu eta jarduketei buruz.

Datorren astean Ermitagaña-Mendebaldean eginen da, eta saioa hiriko eremu horretarako izendatutako zinegotzia buru izanen du, Garbiñe Bueno Zabalza, udal-teknikariek lagunduta. Topaketa Nafarroako filmotekako hitzaldi-aretoan eginen da, 18:30etik 20:00etara.

Ostegunean amaituko da kontsultak, iradokizunak eta proposamenak aurkezteko epea, izan ere, zuzeneko parte-hartzeaz gain, saioan Erabaki Iruña plataformaren eta foros@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez jasotako proposamenak, iruzkinak eta iradokizunak ere eztabaidatuko dira.

Auzo-eztabaidagunea herritar indibidualendako zein elkarte, erakunde eta kolektiboendako zabalik dagoen gunea da, bai eta Udaleko zein Udalaz gaindiko teknikariendako ere. Saioa aurrez aurre ikusteaz gain, streaming bidez jarraitzeko aukera ere badago www.pamplona.es udal-webgunearen eta Udalaren Youtubeko kanalaren bidez. Bertaratzerik ez baina interesa dutenek online parte hartzen ahalko dute, emanaldiaren kanaleko txataren bidez. Eztabaidagunea sare sozialetan jarraitzen ahalko da #ForoErmitagañaMendebaldea eta #ErmitagañaMendebaldeakoEztabaidagunea traolen bidez.

Saioan entzumen-irisgarritasuneko egokitzapenak izanen dira: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta-maileguak. Ohikoa denez, Iruñeko Udalak bertaratu nahi dutenendako kontziliazio-zerbitzua/haurrendako ludoteka eskainiko du, profesionaltasunez eta hezkidetza-irizpideekin artatuta. Zerbitzu hori erabiltzeko, Herritarren Partaidetzarako Zentroan aurrez izena ematea gomendatzen da, 948 420 266 telefonora deituz edo helbide elektroniko honen bidez: foros@pamplona.es


HURRENGO HITZORDUAK

  • Apirilak 16. Ermitagaña- Mendebaldea
    Auzoko zinegotzia: Garbiñe Bueno Zabalza
     
  • Apirilak 23. Zabalguneak
    Auzoko zinegotzia: Mikel Armendáriz Barnechea
¿Te ha sido útil esta página?