Enklaves zikloa gaur arratsaldean amaituko da Edu Errea Band-en eskutik, Gaztelugibelen

Enklaves zikloa gaur arratsaldean amaituko da Edu Errea Band-en eskutik, Gaztelugibelen
Buffalo River Band-ek amaiera emanen dio Bertsionatuz udal-programari abuztuaren 29an, astelehenarekin, San Jose plazan
Irudia
Irudia

Enklaves zikloa, Civivox sareko udal-programazioaren barruan, gaur arratsaldean amaituko da Edu Errea Band-ek Gaztelugibelen, 20:00etatik aurrera, eskainiko duen emanaldiarekin; sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte. Hori izanen da azken hitzordua; zikloa uztailaren 29an hasi zen eta tokiko bost talderen musika hainbat agertokitara eraman du, hala nola Mendillorriko aintzirara, Zaldi Zuriaren zokora, Trinitarioseko parkera eta Yamaguchi parkera, eta, azken kontzertu horretan, Gaztelugibelera, autobus-geltokiko atzealdera. Edu Errea Band taldeaz gain, zikloan parte hartu dute La Topadorak, Brick Pacok, Diabulus in Musicak eta Fría Janek.

Edu Errea iruindarraren taldeak musika amerikarrean sustraitutako abestiak eskainiko ditu gaur, aberastasun handiko soinu-paisaiak erakutsiz. Bi lan argitaratu ditu –Travelling eta Just a Dream–, eta bere musikak countrya, soula eta folka uztartzen ditu, eta hainbat egileren eragin garbia du, hala nola Neil Young, Jayhaws eta Ryan Adamsena.

Bertsionatuz, udako programazioko beste zikloa, abuztuaren 29an amaituko da, 20:00etan, San Jose plazan; bertatik igaro dira Rock Classical Trío, Free Lane eta JZ & Outlanders, eta azken protagonista Buffalo River Band izanen da. Programa, doakoa eta sarrera librearekin, abuztuko astelehenetan (lanegunetan) egin da. Aurten Bertsionatuz zikloak hamabigarren edizioa bete du udako programazioan.

Buffalo River Banden astelehenerako proposamenak nostalgiari heltzen dio, eta bizitza berria ematen die rock, blues eta countryaren estandar klasikoei, batez ere 60ko eta 70eko hamarkadetakoei. Taldeak errepertorio askotarikoa eta moldagarria eskaintzen du, publiko guztien gozamenerako.

ENKLAVES. ABUZTUAK 26, OSTIRALA
•    Edu Errea Band. Gaztelugibel, autobus-geltokiko atzealdea. 20:00. Sarrera librea

BERTSIONATUZ. ABUZTUAK 29, ASTELEHENA
•    Buffalo River Band. San Jose plaza. 20:00. Sarrera librea
 

¿Te ha sido útil esta página?