EMATICek, Udalaren mundu digitalean ere berdintasunaren arloan aurrera egiteko zentroak, ia 2.000 emakume erabiltzaile izan eta 49 ikastaro eman ditu 2020an

EMATICek, Udalaren mundu digitalean ere berdintasunaren arloan aurrera egiteko zentroak, ia 2.000 emakume erabiltzaile izan eta 49 ikastaro eman ditu 2020an
Une hauetan zentrora sartzeko aldez aurretik izena eman behar da, bere espazioak, materialak eta baliabide teknologikoak doan erabiltze aldera
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

EMATICek 2020an zerbitzua ematen jarraitu du Iruñeko emakume eta neskei, generoarekin loturiko eten digitalaren aurkako borrokan. Osasun-agintariek ezarritako konfinamendu zorrotzean salbu, zentroa zabalik egon da 1.400 ordu baino gehiagoz, prestakuntza eman die 294 emakume erabiltzaileri, eta 1.644 emakumek bere baliabideak libreki erabil ahal izan dituzte mundu digitalean sartzeko, beren kabuz edo langile adituen laguntzaz. Une hauetan, 2021eko lehen hiruhilekoaren eskaintzan hogei ikastaro inguru daude.

Gaur egun, osasun-segurtasuneko neurri orokorrez gain –distantzia, maskara erabiltzea, eskuak garbitzea, materialak desinfektatzea eta edukiera mugatzea–, Iruñeko Udalak zentroko leiho guztiak aldatu ditu, errazago ireki eta aireztatzeko, eta pertsiana berriak jarri. Zentroa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 19:30era, eta larunbatetan, goizez, 10:00etatik 13:00etara. Doako zerbitzu guztiak erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 948 224594 telefonoan edo ematic@pamplona.es emailaren bidez. Doako aholkularitza on line eskatzeko bide berberak dira. COVID garaian erabiltzaileen irisgarritasuna areagotzeko zerbitzu berria.

EMATIC inguruabarretara egokitzen ari da. Duela 20 urtetik hona, zentroak bere egiten du Udalak egin duen ahalegina genero-arrakala murrizteko, hau da, esparru guztietan emakume eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko. Jada bi hamarkada daramatza zentroak bereziki generoarekin loturiko eten digitala lantzen, adin guztietan informatika-gaitasunen hobekuntzaren bidez. Prestakuntzaz gain, zentroak Iruñeko emakumeei zuzendutako beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola ekipamenduak, programak eta inpresorak libreki erabiltzea eta wifi-gunea, eta erabiltzaileei adituen laguntza ere ematen zaie.

Baliabide espezializatuak

Zentroak bere bitarteko materialak erabiltzeko honakoa eskaintzen du: bi ikasgela, bat, prestakuntzarako eta alfabetatze digitalerako, 12 informatika-posturekin, eta bestea, Interneten sartu eta askatasunez erabiltzeko zazpi posturekin. Hirugarren gune bat ere badago, telefono bidezko konexioarekin, erabiltzaileek beren ordenagailu eramangarriak konekta ditzaten. Iaz 1.644 emakumek erabili zuten zerbitzu hori; horietatik 700 emakumek langile adituen laguntza behar izan zuten.

EMATICek berdintasunerako on line Informazio Zerbitzu bat dauka; bere ibilbidea 2008an hasi zen eta ahalbidetzen du Internet bidez emakumeek eta neskek bizitzako esparru guztietan berdintasun-helburuetarantz aurrera egiten laguntzeko edukiak eta zerbitzuak eskuratzea. Gune horretan kokatzen da “aukera-berdintasunerako web-nabigaziorako zerbitzua”, bilaketak errazteko berariazko baliabidea, 6.458 erregistro espezializatu dituen errepositorioa biltzen baitu, horien artean, agiriak, estekak, gidak, legeak, eskuliburuak, teleprestakuntza eta glosarioak, etab. Zerbitzua eguneratu egiten da informazio-iturri berriak aldian behin lotuz.

Halaber, zentroak deialdien, ekitaldien eta berritasunen alerta-sistema bat eskaintzen du, fisikoki Zentroan dagoen Iragarki-taulan eta helbide elektronikoaren bidez. 2020an guztira 61 mezu bidali dira 700 helbide inguru dituen taldera. Facebook eta Twitter sare sozialen bidez ere hedatzen da. Aurten guztira 60 mezu argitaratu dira, eta sare sozial horietan EMATICek dituen profilek 345 eta 128 jarraitzaile dituzte, hurrenez hurren.

Mugikorrak erabiltzea, ikastaro izarra duela zenbait urtetatik hona

Prestakuntzari dagokionez, zentroak 20 urte daramatza gaitasun-digitaleko edukiak eskaintzen, eta horiek urtero egokitzen dira, emakume erabiltzaileen profilei ez ezik, baita apurka-apurka berritasunei eta eskaerari ere. 2020an, adibidez, emandako 49 ikastaroetatik, 10 smartphonei buruzkoak izan ziren, Iinterneterako sarrera zuzena eta pertsonala ahalbidetzen duten gailuak, eta duela hamarkada batetik hona eskaera sistematikoa dute. Iaz 463 prestakuntza-ordu eskaini ziren, eta guztira 294 emakumek parte hartu zuten.

2020an garatutako edukien artean honakoak daude: segurtasun kontuak, sareen erabilera (Instagram, WhatsApp, Facebook, Twitter), helbide elektronikoa, mugikorrerako aplikazioak erabiltzea, bideo- eta argazki-edizioa smartphonearekin, erosketak eta bidaiak Internet bidez, telelanerako tresnak eta lan kolaboratiboa. Halaber, 8 eta 12 urte bitarteko neskentzat Scratchen programatzeko ikastaroak eta argazki-ukituak egitekoak eskaini ziren. Parte-hartzaileek ikastaro guztiak ebaluatzen dituzte eta, horretaz gain, hobekuntzak edo eduki berriak iradoki ditzakete galdetegien bidez, hurrengo prestakuntza-edizioei begira.

Prestakuntza-programan erabiltzaile gehien izan dituzten auzoak Donibane, Arrotxapea eta Alde Zaharra izan dira, eta egindako ikasketetan ez da intzidentzia berezirik atzematen ikaspostua eskatzeko orduan, Lehen Hezkuntzatik Lizentziadunetara ez baitago alde handirik portzentajean

Alde Zaharrean dagoen multimedia zentroa

EMATICek (Compañía k., 29) urte osoan bere baliabideak bideratzen ditu IKTetara, prestakuntzara eta informaziora doan sartu ahal izateko. Zentroak 90 m2 inguruko azalera du, eta bertan banatzen dira, solairu bakarrean, iragarki-taula bat duen harrera-, informazio- eta kontsulta-gune bat, bi prestakuntza-ikasgela eta ordenagailu eramangarriak konektatzeko aukera ematen duen hirugarren gune bat. 2020tik sarbide kontrolatutako wifi-eremu bat dago. Ekipamenduez gain, zentroak interesa duten pertsonen eskura jartzen ditu web-kamerak, eskanerrak, arbelak eta proiektoreak.

Hasierako irekitze-data 1997. urtean izan bazen ere, Iruñeko Udalaren Aukera Berdintasunerako I. Planaren barruan, eskaintzen dituen zerbitzuak espezializatuz joan dira. Duela 20 urte jada Compañíako zentroa argibideak emateko, prestakuntzarako eta informazio- eta komunikazio-teknologietan (IKT) sartzeko zentro multimedia bihurtu zen, Iruñeko emakumeei nagusiki zuzenduta. 2001etik Emakumeen elkarteen erreferentzia da, eta 2008ra arte, Emakumearen Kontseiluko bilgunea izan zen.

¿Te ha sido útil esta página?