Urtarrilaren 7an (asteazkena) irekiko da EMATIC zentroak urteko lehen hiruhilekorako eskaintzen duen prestakuntzan izena emateko epea, 010 – 948 420 100 zenbakira deituta. IKT-gaitasunei buruzko hamaika ikastaro eta zazpi tutoretza dira, eta adin guztietako emakumeei zuzenduta daude. Urtarrilean, otsailean eta martxoan eginen dira, doan. Urtarrilaren 14an amaituko da izena emateko epea. Iruñean erroldatuta dauden emakumeek lehentasuna izanen dute. Beharrezkoa bada, lekuak zozketa bidez esleituko dira, urtarrilaren 15ean.
60 urtetik gorako emakumeendako hiru ikastaro eskainiko dira, mugikorrean edukitzeko aplikazio erabilgarriei buruz, smartphone bat nola erabiltzeari buruz eta Windows 10 duen ordenagailu bat erabiltzeko moduari buruz. Azken ikastaro hori gomendagarria da informatikako ezagupenik batere ez duten emakumeendako. Ikastaroak urtarrilean, otsailean eta martxoan izanen dira, hurrenez hurren: bi asteko iraupena izanen dute, eta saioak ordu eta erdikoak izanen dira. Aurrez aurreko ikastaroak dira, eta 12 leku daude ikastaro bakoitzeko.
Edozein adinetako emakumeendako zortzi ikastaro eskaintzen dira, zazpi aurrez aurrekoak eta bat online. Azken horrek Chat GPT-a zer den eta nola erabiltzen den aztertuko du. Urtarrilean, segurtasun digitala izanen dute hizpide: antibirusen, pasahitz seguruen eta ordenagailuaren mantentze-lanen inguruko aholkuak. Otsailean, aurrera eginen da mugikorraren erabileran trebatzen: ziurtagiri digitala eta sinadura elektronikoa zer den ezagutu eta Interneten bidez bidaiak modu seguruan antolatzen eta erosten ikasiko da. Martxoan, ordenagailuan artxiboekin lan egiteko, artxiboak eta karpetak hodeian antolatu eta kudeatzeko eta argazkiak ordenagailuan eta Googleko argazki-bilduman kudeatzeko ikastaroen txanda izanen da.
Tutoretzak hiru orduko saio bakarrean eginen dira, aurrez aurre, eta saio bakoitzeko hamabi leku eskainiko dira. Urtarrilean WhatsAppen aukerak ezagutuko dira; otsailean ‘IlovePDF’ tresna erabiliko da, Interneten ahaztutako pasahitzak berreskuratuko dira eta Nafarroako liburutegi publikoetako liburu elektronikoak irakurtzen ikasiko da, tabletak eta e-bookak baliatuta; eta martxoan berriz ere WhatsApp eta ‘IlovePDF’- tresnak landuko dira, eta gainera, Wikilok mendian ibiltzeko app-a erabiltzen ikasiko da.
Hiruhilekoko prestakuntza-eskaintza horretaz gain, aukera dago zentroko ordenagailuak libre erabiltzeko, etengabeko laguntzaz zalantzak argitu eta zailtasunei erantzuteko. EMATIC astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizez zein arratsaldez, 10:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 19:30era, eta larunbatetan, goizez, 10:00etatik 13:00etara.
EMATIC. IKT-GAITASUNAK BERDINTASUNA LORTZEKO BIDEAN
ENRED@ TIC
60 urtetik gorako emakumeendako
- Mugikorrean edukitzeko aplikazio erabilgarriak: Osasun karpeta pertsonala, Itzultzailea, Stocard, Google Fit, Google Maps, Files. Urtarrilak 19 – 30, 10:00 – 11:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Ikasi smartphone mugikorra erabiltzen. Otsailak 2 – 13. 12:00 – 13:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Ikasi ordenagailua erabiltzen: Windows 10. Martxoak 2 – 13. 16:00 – 17:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
Iruñeko emakume guztiendako, adina edozein dutela ere
- Segurtasun digitala: Antibirusa, pasahitz seguruak eta ordenagailuaren mantentze-lanak. Urtarrilak 19 – 30, 12:00 – 13:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku
- Chat GPT: Zer da eta nola erabili adimen artifizialeko txat hori (online). Otsailak 2 – 6. 10:00 – 11:30. Online ikastaroa. 20 leku.
- Egin aurrera mugikorraren erabileran trebatzen. Otsailak 9 – 13. 10:00 – 11:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Ikasi zertarako diren baliagarriak eta nola erabili ziurtagiri digitala eta sinadura elektronikoa ordenagailuan eta telefono mugikorrean / tabletan. Izapideak digitalki egin. Otsailak 16 – 27. 16:00 – 17:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Antolatu eta erosi bidaiak Internet bidez modu seguruan eta ezagutu ordainketak egiteko dauden bideak. Otsailak 16 – 27. 18:00 – 19:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Ikasi ordenagailuan artxiboekin lan egiten (artxibo-arakatzailea erabiltzea, dokumentuak sortzea, artxiboak bidali eta deskargatzea, USBa erabiltzea, dokumentuak trinkotu eta destrinkotzea) Martxoak 2 – 13. 18:00 – 19:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Antolatu eta kudeatu fitxategiak eta karpetak hodeian: Google Drive eta Microsoft OneDrive. Martxoak 16 – 27. 10:00 – 11:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
- Antolatu eta kudeatu argazkiak ordenagailuan eta Googleko argazki-bilduman. Martxoak 16 – 27. 12:00 – 13:30. Aurrez aurreko ikastaroa. 12 leku.
Tutoretzak
- Ezagutu WhatsAppen aukera guztiak. Urtarrilak 20. 16:00 – 19:00. Aurrez aurreko tutoretza, 12 leku.
- Ikasi PDF fitxategiekin lan egiteko tresnak erabiltzen, “IlovePDF” (PDF dokumentuak batu, zatitu, bihurtu eta sinatu). Otsailak 5. 16:00 – 19:00. Aurrez aurreko tutoretza. 12 leku.
- Nafarroako liburutegi publikoetako liburu elektronikoak irakurtzen ikasi zure tablet edo E-bookarekin (Kindlea izan ezik). Otsailak 19. 10:00 – 13:00. Aurrez aurreko tutoretza. 12 leku.
- Nola berreskuratu ahaztutako pasahitzak Interneten. Otsailak 24. 10:00 – 13:00. Aurrez aurreko tutoretza. 12 leku.
- Ezagutu WhatsAppen aukera guztiak. Martxoak 5. 10:00 – 13:00. Aurrez aurreko tutoretza. 12 leku.
- Ikasi mendian ibiltzeko Wikilok app-a erabiltzen. Martxoak 12. 10:00 – 13:00. Aurrez aurreko tutoretza. 12 leku.
- Ikasi PDF fitxategiekin lan egiteko tresnak erabiltzen, “IlovePDF” (PDF dokumentuak batu, zatitu, bihurtu eta sinatu). Martxoak 26. 16:00 – 19:00. Aurrez aurreko tutoretza. 12 leku.
@CCEDETIC
- Ordenagailuak libre erabili, etengabeko laguntzaz zalantzak argitu eta zailtasunei erantzuteko Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30etara. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.