Emakumezkoen futboleko Sentimendu Kopa txapelketaren hirugarren edizioak, asteazken honetan, 18:00etan, aurrez aurre jarriko ditu Osasunako Emakumezkoen Taldea eta Madrid CFF taldea

Emakumezkoen futboleko Sentimendu Kopa txapelketaren hirugarren edizioak, asteazken honetan, 18:00etan, aurrez aurre jarriko ditu Osasunako Emakumezkoen Taldea eta Madrid CFF taldea
Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen futbola sustatzea eta indartzea da aurten partida bakarrean jokatuko den txapelketaren helburua



Emakumezkoen futboleko Sentimendu Kopa txapelketa, Iruñeko Udalak Osasuna Klub Atletikorekin batera antolatzen duena, asteazkenean jokatuko da, 18:00etan, Taxoareko instalazioetan. Hirugarren edizio hau partida bakarrean jokatuko da, eta lehen mailako bi talde jarriko ditu aurrez aurre: Osasunako Emakumezkoen Taldea eta Madrid CFF, F ligako taldeak.Txapelketa hiruko formatuan antolatze aldera, hasiera batean Emakumezkoen Girondins taldeak ere parte hartzea aurreikusita bazegoen ere, azken unean, talde frantziarrak ezin izanen du parte hartu.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak, Luis Sabalza Iriarte Osasuna Klub Atletikoko lehendakariak, César Muniáin Irurita Osasunako Emakumezkoen Taldea Fundazioko lehendakariak eta Xabier Pérez Almandoz txapelketa antolatzeko arduradunak aurkeztu dute astelehen honetan Sentimendu Kopa, Nafarroako Foru Erkidegoan emakumezkoen futbola sustatu eta indartzeko xedea duena. Txapelketaren izenak Carlos Purroyk egin eta Sadar futbol-zelaiaren kanpoaldean jarrita dagoen eskulturan du jatorria, eta Osasunako zaleen babesa irudikatzen du.

Txapelketak Madril CFFko jokalariak hurbiletik ikusteko aukera emanen du. Talde horrek Espainiako emakumezkoen futboleko lehen mailan jokatzen duen zortzigarren denboraldia du aurtengoa, azken zazpiak elkarren segidan. Osasunako Emakumezkoen taldeak Lehen Federazioan jokatzen du gaur egun, hots, futboleko liga-sistemako emakumezkoen bigarren mailan, lehen mailaren azpiko mailan alegia, eta Iosu Dominguezen aginduetara entrenatzen da. Nafarrek berriro ere F ligara itzultzeko saiakera eginen dute aurten.

Sentimendu Koparen hirugarren edizio honek Iruñeko Udalaren laguntza du, eta, babesle ditu, besteak beste, Miguel Indurain Fundazioa, Mobekip, Macron, Baikor Worldwide, Nafarroako Unibertsitatea Klinika, MRC eta Nafarroako Futbol Federazioa.

 

III. SENTIMENDU KOPA

•    Abuztuak 14, asteazkena. Ordua: 18:00 Taxoareko instalazioak
o    Osasunako Emakumezkoen Taldea – Madrid CFF


 

¿Te ha sido útil esta página?