Emakumeen Etxean eginen da Klima-ekintzarako lantaldearen edizio berria; Udalak gizarte ekologikoagoa lortzeko duen tresnetako bat da lantalde hori

Emakumeen Etxean eginen da Klima-ekintzarako lantaldearen edizio berria; Udalak gizarte ekologikoagoa lortzeko duen tresnetako bat da lantalde hori
Ostegun honetan irekiko da klima-aldaketari buruzko eztabaida- eta kontzientziazio-talde horretan parte hartzeko izen-ematea
imagen grupo de acción climática

 

Trantsizio ekologikoari modu kolektiboan, lagunduta eta eguneroko ekintzak eginez heltzea da Iruñeko Udalak Klima-ekintzarako lantaldearen bidez lortu nahi duen helburua. Ekimenaren laugarren edizioa da dagoeneko, eta aurten tokiz aldatuko da. Oraingoan, lantaldea Emakumeen Etxean bilduko da eta ez Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Hala ere, interesa duten herritar guztiei irekita egonen da. Izena eman nahi duten guztiek ostegun honetatik aurrera eman ahal izanen dute 010 Herritarrendako Arreta telefonoan, edo 948 42 01 00 telefonoan, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero.

Urritik maiatzera bitartean, parte-hartzaileak zortzi ostegunez Agoitz kaleko 9. zenbakian kokatuta dagoen Emakumeen Etxean bilduko dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, klima-aldaketari eta trantsizio ekologikoari lotutako alderdiak aztertzeko. Saioak egun hauetan izanen dira: urriak 24, azaroak 21, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 20, martxoak 20, apirilak 10 eta maiatzak 22.

Udalaren Ingurumen Hezkuntzako lantaldeak lagunduta, ekimenean parte hartzen duten emakumeek ekintza indibidualen eta kolektiboen bidez egunerokoan ingurumena hobetzeko zer aldatzen ahal duten aztertuko dute, eta ebaluatu daitezkeen konpromisoak hartuko dituzte trantsizio ekologikoko prozesuak martxan jartzeko. Horrelako ekintzez gain, aurreko urteetan bezala, hainbat gune bisitatuko dira eta arintzetik egokitzera igarotzeko gauzatzen ari diren benetako ekimenak ezagutuko dira. 

Ekimen honen helburua da pertsona-talde bati ahalduntzen laguntzeko hazi bat izatea, haien esperientzia gizartera heda dadin. Proposamena Energia Trantsizio eta Klima-Aldaketarako 2030erako Iruñeko Estrategiaren eta Iruñeko Hiri Agendaren parte da, maila guztietan jasangarriagoa izanen den hiri-eredu bat bultzatzeko ezinbesteko ardatzak baitira. Zehazki, 5. Helburu Estrategikoan sartzen da. "Klima-kultura ezartzea Iruñeko gizartean".

¿Te ha sido útil esta página?