Ekialdean lurraldearen, historiaren eta teknologiaren arteko elkarreraginari buruzko hausnarketa bat da Roger Grasasen argazkilaritza-proposamena Ziudadelan

Ekialdean lurraldearen, historiaren eta teknologiaren arteko elkarreraginari buruzko hausnarketa bat da Roger Grasasen argazkilaritza-proposamena Ziudadelan
Erakusketa ikusgai egonen da Mistoen eraikinaren beheko solairuan, martxoaren 13a arte

Mistoen eraikinean gaurtik aurrera ikusten ahalko da ‘SUITE MÁSHREQ. Ekialde Hurbileko ikuspena’ erakusketa, bi argazki-egitasmoren gaineko hizketaldia, Roger Grasas katalanak ia paraleloan planteatu eta hamarkada batez (2010 eta 2020 artean) garatu zuena. ‘Ha Aretz (the Promised Land)’ eta ‘Min Turab’ lanek paisaiaren eta lurraldearen esanahiari buruzko azterketa eratzen dute geografikoki gertu baina sozialki eta ekonomikoki urrun dauden bi eskualdeetan, eta ikuspegi bat osatzen dute, iraganeko erlijio handien paisaia biblikoetatik hasi eta Persiar Golkoko hirietako egungo hiperteknifikaziora artekoa.

Gaur goizean aurkeztu du erakusketa egileak berak, Jorge Urdánoz Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko zuzendariarekin eta  Xosé Garrido erakusketako komisariorekin batera. Grasasek jendaurreko aurkezpena baliatu du bere argazkilaritza-ikerketa luzearen kontzeptualizazioaz, garapenaz eta metodologiaz aritzeko.

Erakusketa-proposamen berria herritar orori zabalik  egonen da Ziudadelako Mistoen Eraikineko beheko solairuan urtarrilaren 20tik martxoaren 13a arte. Aretoa bisitatzen ahalko da honako ordutegi honetan: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era. Ziudadelako eraikinetako erakusketa-aretoetarako sarbidea beti librea da.

 

Argazkilaritza-ikerketak

Paisaia biblikoetatik Persiar Golkoko hirietako hiperteknifikaziora, Grasasek egitasmoak zeharkatzen dituen ikuspena erakusten du. Argazki-serie horiek ere badaude argitaratuta. Alde batetik, ‘Ha Aretz (the Promised Land)’  lanean ikertzen ditu hiru erlijio monoteista nagusien (judaismoa, kristautasuna eta islama) jatorrien  eta gatazkak eta bazterketak baldintzatutako orainaldiaren arteko oihartzunak.

Zazpi urtez (2010-2017) eta zazpi herrialdetan (Israel, Palestina, Egipto, Libano, Jordania, Siria eta Turkia) egin dira jarraian bizi izandako hirien argazkiak (Jerusalem, Jeriko, Hebron, Damasko, Byblos, Amman etab.). erlijioek jasotako gertakizun erreal edo kontatutakoetatik milaka urte ondoren, tokia, historia eta orainaldia konektatuz. Irudiek garapenaren ideiaren inguruan nolabaiteko zalantza adierazten dute mendebaldeko zibilizazioaren sorburu izan zen eskualdeari dagokionez, zeinak bizitza sedentarioa eta Jainko bakarreko kultua uztartzetik abiatuta mundu bat sortu baitu, antza kapitalismoaren eta teknologiaren binomioaren aurrean goitik behera datorrena.

Era berean, ‘Min Turab’ (hitzez hiz itzulita ‘Lurretik’ esan nahi du)  Persiar Golkoko petrolio-monarkien hiri- eta paisaia-eraldaketa sakonari buruzko ikusizko dokumentu ezohikoa da, zeinaren indarra natura-teknologia binomioaren dokumentazioa baita Naturala eta eraikitako paisaia-muga elementu nagusitzat hartuta, argazkiek ikusleari zibilizazio hermetiko baten atea irekitzen diote, zeina igaro baita basamortuko beduinoen nomadismo xume batetik gizarte hiritar, kapitalista eta ultra-teknologiko batera. Ia gizakiaren presentziarik gabe, Roger Grasasen argazkiek,  batzuetan amestutako, beste batzuetan kezkatzeko moduko, baina beti simulakroez betetako mundu baten ideia bultzatzen duen bitxiaren edertasunaren bila jotzen dute.

 

Egilea

Argazkigintzan graduatua (Kataluniako Fundazio Politeknikoa) eta Bartzelonako Unibertsitatean Filosofia lizentziaduna, Roger Grasasek Egungo artearen teorian (BUA) graduondoko batekin eta Nueva Yorkeko Nazioarteko Argazkilaritza Zentroan espezializazio ikastaroekin osatu du bere prestakuntza akademikoa. 1997az geroztik, egileak irakaskuntza, enkarguzko argazkilaritza eta lan pertsonala uztartzen du bere ibilbidean.

Egileak bere laneko ibilbidea argazki-erreportari gisa hasi zuen, eta GKEekin, fundazioekin eta UNESCOrekin (Irakaskuntzarako Nazio Batuen erakundea) lan egin zuen Ertamerikan eta Balkanetan. Orduz geroztik, bidaia da bere lanaren argudio-haria marrazten duena, eta gizakia eta lurraldearen arteko harremana bihurtu da bere hizketaldiaren erdigune.

Grasasek hiru argazki-liburu argitaratu ditu: Min Turab (2017), Atenea (2018) eta Ha Aretz (2021). Sarien artean nabarmentzekoak dira 2018ko Photoespaña Aurkikuntzak Saria, 2018ko Sidneyko HeadOn jaialdiko Landscape saria, eta 2018ko Center for Fine Art Photographyko (Colorado, AEB) Zuzendariaren saria. Bere lanak erakusketa-areto eta jaialdietan erakutsi dira Espainian, Alemanian, Frantzian, Herbeheretan, Ingalaterran, Italian, Estatu Batuetan, Mexikon, Australian eta Arabiar Emirerri Batuetan.

 

 

¿Te ha sido útil esta página?