Ehun haur baino gehiago COworkids-ek Arantzadin antolatutako Aste Santuko kanpaldiaz gozatzen

Ehun haur baino gehiago COworkids-ek Arantzadin antolatutako Aste Santuko kanpaldiaz gozatzen
Bederatzi taldetan antolatuta, igeriketa praktikatu dute igerileku estalian, pilota frontoian, padela bi pistetan, saskibaloia eta xakea
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Arantzadiko Kirolgunea COworkids programak antolatutako ‘Jolasean ulertzen dugu elkar’ hiri-kanpaldiaren eszenatoki bihurtu da egun hauetan. Izena emateko epea ireki eta hiru ordura agortu ziren eskainitako 130 lekuak. Horiei esker, haurrek “festa galaktiko” batean parte hartu ahal izan dute apirilaren 11tik 14ra, 09:00etatik 15:00etara.

Kanpaldiko plazak bederatzi taldetan antolatu dira, horietatik bat euskaraz, bi 6 eta 7 urte bitarteko haurrekin, eta beste bat nerabeekin. Kanpaldira iritsi zirenean, Jokorako Eskubidearen planetaren alde antolatutako festarako gonbidapena eman zioten talde bakoitzari. Talde bakoitzak planeta bat ordezkatzen du taldeari esleitutako haurraren eskubidearen arabera, esaterako, hezkuntza edo babesa.

Kanpaldiko parte-hartzaileek beren mozorro galaktikoak eta aldarrikapenak prestatu dituzte haurren eskubideen defentsan. Lan horretarako, Eguzki txarangaren laguntza izan dute mozorro-desfilean, eta bitartean, goiza COworkids-eko talde teknikoak antolatutako puzgarrietan eta joko anitzetan gozatzen eman dute.

Gainera, kanpaldian parte hartu duten haurrek Aranzadiko instalazioez gozatu ahal izan dute. Talde guztiek igeri egin dute igerileku estalian eta ibili dira pilotan frontoian, padelean bi pistetan, saskibaloian eta xakean. Hori guztia, Nafarroako saskibaloi-, xake-, pilota-, igeriketa- eta padel-federazioen lankidetzari esker.

Kanpaldiak pertsona bakoitzeko10 euro balio zuen, aste osorako, eguneroko hamaiketakoa barne (askotariko sandwichak, fruta eta ura). Bi seme-alaba inskribatzeagatik %20ko deskontua egitea aurreikusten zen, eta hiru seme-alaba edo gehiago inskribatzeagatik %30ekoa.

Kanpaldi honek 2023ko lehen hiruhilekoa itxiko du. Hiruhileko horretan 3 eta 17 urte bitarteko 993 haur eta nerabek modu egonkorrean parte hartu dute. Zehazki, Aste Santuko kanpamentuko 130 plazetatik 97tan, orain arte parte hartu ez duten haurrak sartu dira COworkids-en, eta beste 33ek modu iraunkorrean parte hartu dute jardueretan ikasturtean zehar. 993 haur horietatik gehienak 8 eta 10 urte bitartekoak dira.
 

‘Jolasean ulertzen dugu elkar’ hiri-kanpaldia

  • Noiz: apirilaren 11tik 14ra
  • Tokia: Arantzadiko kirolgunea
  • Adina: 6 eta 17 urte bitarteko haurrak eta nerabeak
  • Leku kopurua: 130 (gaztelaniaz eta euskaraz)

 

 

¿Te ha sido útil esta página?