Gazteluko plaza Eguberrietako azoka bihurtu da abenduan, Nafarroako nekazaritzako artisau-elikagaiak eta artisau-lanbideak sustatzeko xedez. Bertan, 1.493 produktu daude salmentan, eta aukera paregabea da adin guztietakoek lantegietan, erakustaldietan eta animaziozko jardueretan parte hartzeko. Azokan bi postu hauek ere badaude: San Migel txurro-dendaren postua eta SETEM Nafarroa GKEk lagatako postu bat; erakunde horrek, hain zuzen, bidezko merkataritzaren esparruan dihardu, eta ezaugarri hori ardatz hartuta produktuak erakusten eta saltzen ditu, kontsumo arduratsua sustatzeko.
Azoka astelehenetik igandera dago zabalik, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, salbu eta urtarrilaren 1ean (osteguna), itxita egonen baita, eta urtarrilaren 6an (asteartea), goizez soilik egonen baita irekita. Salgai dauden nekazaritzako artisau-elikagaiek artisau-produktuen zigilu ofiziala edo kalitate-ziurtagiria dute. Produktu hauek daude salgai, besteak beste: hestebeteak, gaztak, marmeladak, eztia, likoreak, ardoak, olioa, kontserbak, txokolateak, pastak, gozokia, baita askotariko produktu ekologikoak ere.
Jarri diren postuetatik 8 Iruñekoak dira, Nafarroako tokiko produktuen elkarteak koordinatuta; 38 artisautza-enpresak osatzen dute erakunde hori, eta komunitate erkidegoko landa-eremuetan sortzen dituzte produktuak. Produktuak sortze aldera, material hauek erabiltzen dituzte: larruak, bitxiak, ehunak, beira, artilea, zilarra eta zeramika; hori gutxi balitz, tokiko historiarekin eta tradizioekin lotutako sormen-jarduerak ere antolatzen dituzte.
Gaur, abenduak 31, azokako elikagai-sorta bat zozketatuko da: https://www.alimentosartesanos.com/sorteo/ webgunean 5.000 txartel inguru eman dira altan dagoeneko, azokako bezeroen artean banatu baitira egun hauetan. Zozketaren emaitza www.naparbideak.es/noticias webgunean egonen da eskuragarri. Egitasmoaren barruan bigarren zozketa bat eginen da azoka bukatu eta gero: 34 produktuz –etxola bakoitzeko bat– osatutako saski bat zozketatuko da, eta prozedura bera jarraituko da zozketa egiteko.