Egile berriendako euskarazko XXXV. Literatur Lehiaketako sariak banatu dira narrazio labur eta poesia modalitateetan

Egile berriendako euskarazko XXXV. Literatur Lehiaketako sariak banatu dira narrazio labur eta poesia modalitateetan
Hauek izan dira lehenengo sariak: Oscar Vergara Lacalleren 'Aukera-leihoa' narrazioa eta Peio Ardaiz Galeren 'Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz' poema
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Gaur eguerdian Kondestablearen jauregian banatu dituzte Iruñeko Udalak urtero antolatzen duen Egile berriendako euskarazko XXXV. Literatur Lehiaketako sariak. Hauek izan dira lehenengo sariak narrazio laburreko eta poesiako kategorietan: Oscar Vergara Lacalleren 'Aukera-leihoa' narrazioa eta Peio Ardaiz Galeren 'Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz' poema-liburua.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kideek hamar bat sari banatu dituzte aurkeztutako lanik onenak aintzatesteko. Edizio honetan 24 lan jaso zituzten, aurreko urtean baino 6 gehiago, eta horietatik 10 narrazio laburrak ziren, eta 14, poesia-lanak. Lehenengo, bigarren eta hirugarren sarien irabazleek 2.500, 1.000 eta 500 euro jasotzen dituzte, eta aipamen bereziek, 250 euro.

Oscar Vergara Lacalleren Aukera-leihoa enpresen mundua ironiaz islatzen duen narrazioa da. Gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituen kontakizun originala da, ezusteko gertaerez eta umorez zipriztinduta. Egileak enpresen munduko hizkuntzarekin maisutasun handiz jolasten du. Peio Ardaiz Galek Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz poema  multzo oso bat sortu du, ez poema solteen bilduma soil bat. Askotariko gaiak jorratzen ditu. Egileak kontzientzia politikoaren eta kezka sozialaren eta egunerokotasunaren eta intimismoaren arteko oreka topatu du.

Narrazio laburreko bigarren saria Ainara Tirapu Nuinek jaso du Eperrik ez Bearentzat lanagatik, eta hirugarrena, Sarai Robles Vitasen Ariane narrazioak. Bi aipamen bereziak Naroa Romeo Galdeanok Sare lanak eta Ainhoa Ayerbe Zabaletak Hartu nire zati bat zuretzat lanak irabazi dituzte. Poesian, Amaiur Ruiz Gasparrek jaso du bigarren saria Agian mendekua poesia izanen da lanagatik eta Iker Arriola Salazarrek hirugarrena, Palmirako Hondakinak lanagatik. Bi aipamen bereziak Izaskun Larrañaga Sánchezen Ispiluko islak eta Saioa Alkaiza Guallaren Badudan ala nahi dudan? lanek irabazi dituzte.

Edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute: Castillo Suárez García idazle eta euskaltzainak; Irati Iturritza Errea idazle, irakasle eta itzultzaileak eta Iosune de Goñi García idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko kide den Iosune de Goñi García idazleak. Ekitaldia musikaz girotzeko, Joaquín Maya musika-eskolako ikasleek bi biolin eta biolontxelo bat jo dituzte. Jeremiah Clarkeren Trumpet voluntary eta Gavota eta Haendelen Marcha Scipio interpretatu dituzte.


EGILE BERRIENDAKO XXXV. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA

NARRAZIO LABURRA
•    Lehen saria: Aukera-leihoa. Oscar Vergara Lacalle
•    Bigarren saria: Eperrik ez Bearentzat. Ainara Tirapu Nuin
•    Hirugarren saria: Ariane. Sarai Robles Vitas.
•    Aipamen berezia: Sare. Naroa Romeo Galdeano
•    Aipamen berezia: Hartu nire zati bat zuretzat. Ainhoa Ayerbe Zabaleta

POESIA
•    Lehen saria: Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz. Peio Ardaiz Gale
•    Bigarren saria: Agian mendekua poesia izanen da. Amaiur Ruiz Gaspar
•    Hirugarren saria: Palmirako Hondakinak. Iker Arriola Salazar
•    Aipamen berezia: Ispiluko islak. Izaskun Larrañaga Sánchez
•    Aipamen berezia: Badudan ala nahi dudan?. Saioa Alkaiza Guallar.

 

¿Te ha sido útil esta página?