Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketak urriaren 16ra arte izanen du zabalik lanak aurkezteko epea poesia eta narrazio modalitateetan

Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketak urriaren 16ra arte izanen du zabalik lanak aurkezteko epea poesia eta narrazio modalitateetan
Lanak aurten online bidali behar dira, www.irunakulturada.eus edo www.pamplonaescultura.es helbideetara, eta 9.000 euro izanen dira sarietan

Concurso literario en euskera para autoría novel

Iruñeko Udalak epea ireki du egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketarako lanak aurkezteko, aurten poesia eta narrazio modalitateekin. Bertso-paperen modalitatearekin Iruñeko I. Bertsopaper-lehiaketa osatu da aurten, Iruñeko Udalak Nafarroako Bertsozaleen Elkartearekin antolatutakoa. Lehiaketa horretarako lanak aurkezteko epea 30ean amaituko da.
 

Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketak XXX. edizioa du aurtengoa, eta lanek gai librea izanen dute, euskaraz idatzi beharko dira, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan. Jatorriz nafarrak diren zein bertan bizi direnek hartzen ahalko dute parte. Egile bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahalko du modalitate bakoitzean. Poesiaren kasuan, lanek 200 bertso izan beharko dituzte gutxienez, eta narrazioan, gutxienez 15 orrialde.
 

Hiru sari modalitateko, eta gehienez ere lau aipamen bien artean banatzeko
 

Lehiaketak hiru sari banatuko ditu modalitateko, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak 250 euroko lau aipamen eman ahalko ditu, lanak zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe. Udalak sariak argitara emanez gero, horiek gainontzeko saridunekin batera agertuko dira.
 

Bere izenpean, bakarka, literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honetako aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen  dute berriro parte hartu modalitate horretan.
 

Lehenengo aldiz, obrak online aurkez daitezke
 

Lehenengo aldiz, lehiaketa honetarako lanak online aurkez daitezke, www.irunakulturada.eus edo www.pamplonaescultura.es helbideetan. Hasierako orrialdean esteka bat gaitu da, zuzenean eramaten duena izena emateko formulariora. Gune horretan berean oinarriak osorik kontsultatu daitezke.
 

Izena emateko formularioan egilearen datu pertsonalak bete behar dira, eta aurkeztutako lanaren artxiboa igo. Artxibo bakarra igo beharko da, PDF formatuan (sistemak ez du onartuko beste luzapenetako artxiborik), obraren izenburuarekin. Ez artxibo honen izenean ez edukian, ezin izanen da egilearen nortasunaren inguruko aipamenik egin, ezta datu pertsonalik adierazi ere. Klik egin beharko da lehiaketara aurkeztutako lanaren egilea zarela esaten duen aitorpenean, non esan behar baita, halaber, obra jatorrizkoa eta argitaragabea dela. Ondoren, datu guztiak balioztatu behar dira posta elektronikoaren bidez.
 

Halaber, lanak Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo indarra duten legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez aurkezten ahalko dira. Horretarako, lanaren kopia bat sartu beharko da gutun-azal itxi batean. Gutun-azalaren kanpoko aldean lehiaketaren izena, obrarena eta modalitatea idatzi behar dira. Barnean, bigarren gutun-azal bat sartu behar da, itxita, kanpoan lanaren izena idatzita, eta barnean, egilearen datu pertsonalak jasotzen dituen orri bat.
 

Egile Berriendako Euskarazko XXX. Literatur Lehiaketa

 
  • Lanak aurkezteko mugaeguna: urriak 16
  • Modalitateak:
    • Poesia (gutxienez 200 bertso)
    • Narrazioa (gutxienez 15 orrialde)
  • Sariak: Hiru sari modalitate bakoitzeko, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak lau aipamen ematen ahalko ditu gehienez ere, bakoitza 250 eurokoa, lanak zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe.
  • Parte-hartzaileak: Egileek nafarrak izan beharko dute, edo helbidea Nafarroan finkaturik eduki. Egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu, beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute (ez dira hor sartzen aldizkarietan, komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere) Aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.
  • Lanak: gaia librea izanen da, euskaraz idatzita egon behar dute, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan. Egile bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahalko du, modalitate bakoitzean.
  • Lanak non aurkeztu: online, www.irunakulturada.eus eta www.pamplonaescultura.es helbideetan, edo aurrez aurre, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia 2) zein erregistro osagarrietan
¿Te ha sido útil esta página?