Dozena bat emakumek, mentoreek lagunduta, diplomak jaso dituzte goizean beren enplegagarritasuna hobetzeko prestatzeagatik

Dozena bat emakumek, mentoreek lagunduta, diplomak jaso dituzte goizean beren enplegagarritasuna hobetzeko prestatzeagatik
Emakumeak laneratzeko mentoring udal-ekimenaren seigarren edizioa da hau, AMEDNArekin eta La Caixa Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua
Mentoring

 

Goizean, Iruñeko Udalak Emakumeak laneratzeko mentoring ikastaroko diplomak banatu dizkie joan den irailean hasitako prestakuntza-jarduera burutu duten 12 pertsonei. Horietatik lauk aurkitu dute lana dagoeneko. Ekitaldian, hamabi mentoreen aurrean eginda, María Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Cristina Sotro AMEDNAko lehendakaria eta Ana Díez Fontana La Caixako Nafarroako lurralde-zuzendaria izan dira.
 

Gizarteratze eta Laneratze Taldeak laneratzeko zailtasun-profil bat zuten parte-hartzaileak hautatzen eta laguntzen ditu; Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea coaching eta mentoring jarduerak egiteaz arduratzen da, eta enplegua bilatzeko ekintzak gauzatzeaz; eta La Caixa Gizarte Ekintzak jardueraren % 100 finantzatzen du.
 

Programak sei edizio  daramatza prestakuntza-jarduerak eta laguntza pertsonalizatua uztartzen, horrela enplegagarritasun-profila hobetzeko eta enpresek gaur egun dituzten beharrei erantzuteko. Parte-hartzaileekin gaitasunak eta teknika, terminologia zein tresna berriak landu nahi dira, hala nola enpresa-coachinga edo mentoringa; izan ere, askotan, gaitasun profesionalak izanagatik ere lan-merkatutik at zeuden eta lanean hasi edo lanera itzultzeko zailtasunak zituzten emakumeekin landu behar da hori.
 

Edizio honetan bi osagai berri txertatu dira: tarteko saio bat, prestakuntza-jardueraren eta mentoringaren artean, non horren erreferentzia teorikoa nahiz mentore-saioetan landu beharreko helburuak baitaude; eta speed-dates saio bat, hots, hitzordu laburrak, non mentoreek eta hautagaiek elkar ezagutu baitzuten, CENen lokaletan.
 

Pertsonalizatutako programa bat, hiru fase

Programaren muina banakako mentoring-prozesuak dira, non emakume enpresari edo zuzendariak banaka eta modu independentean ematen dizkion aholkuak eta laguntza langabezian dagoen emakume bati, laneratu dadin, izan besteren kontura lan egin dezan, izan ekintzaile aritu dadin. Programa indartzeko, coach profesional baten parte-hartzea ere izaten da, eta parte-hartzaileendako talde-prestakuntza.
 

Hiru fase dauzka ikastaroak. Lehenengo fasean, talde-prestakuntzakoan, zenbait gairi heldu zaio: norberaren ezagutza, norberaren AMIA analisi bat nola egin, autoestimua eta automotibazioa, xede profesionala, lan-merkatua eta gaitasun profesional baliodunak inguru dinamiko, global eta zalantzagarrietan. Bigarren fasean coaching-saioak egin dira, prestakuntza eta garapen pertsonala indartzeko. Lan-helburuak landu dira, eta horiek lortzeko lan-plangintza pertsonalizatuak. Azkenik, berez mentoring-fasea den horretan, mentore bakoitzak banakako bilerak egin ditu parte-hartzaileekin. Saio horietan curriculuma berrikusi eta hori hobetzeko aholkuak ematen dira, bai eta emakume horientzat interesgarriak izan daitezkeen balizko enpresen datuak ere.
 

Emakumeak laneratzeko mentoringa programaren VI. edizioa

IKASLEAK

· Dilsia Piedad Narro

· Itziar Izurieta

· Luz Edith Cadavid

· Ana Elvira Bara

· Iratxe Oñate

· Carmen Constanza Costa

· Guadalupe Tamayo

· Ana Isabel Eceolaza

· Ana Isabel Gárriz

· Ana Elena Martínez Solla

· Nancy Mercedes Cavero

· Raquel Ursúa

 

MENTOREAK

· Paqui Fernández

· Susana Frommknecht

· Vanesa García

· Myriam Larumbe

· Ana Martínez Tanco

· Isabel Rico

· María Sanz de Galdeano

· Cristina Sotro

· Amaia Uriz

· Ainhoa Urretagoiena

· Cecilia Wolluschek

· Victoria Vidaurre

 

¿Te ha sido útil esta página?