Donibaneko Telefónicaren eraikin zaharraren eraldaketak honako hauek barne hartuko ditu: civivoxa, 182 eserlekuko ekitaldi-aretoa, gimnasioa eta erabilera anitzeko gelak barne, 56 etxebizitza, horietatik 16 babestuak, eta hamabost solairuko eraikin bat

Donibaneko Telefónicaren eraikin zaharraren eraldaketak honako hauek barne hartuko ditu: civivoxa, 182 eserlekuko ekitaldi-aretoa, gimnasioa eta erabilera anitzeko gelak barne, 56 etxebizitza, horietatik 16 babestuak, eta hamabost solairuko eraikin bat
Gaur, astelehena, onetsi dute HJPBa, eta asteazkenean bizilagunen ekarpenei erantzuna eman eta parte hartzeko prozesua osatuko da Civicanen
antiguo edificio de Telefónica en San Juan

 

Tokiko Gobernu Batzarrak, gaur goizean, hasiera batez onetsi du Donibaneko Telefónicaren eraikin zaharreko Hiri Jarduketarako Plan Berezia (HJPB), lurzatiaren hirigintza-baldintzak eraldatu eta beheko solairua eta beste 15 solairu dituen eraikin bat eraikitzeko, bertan civivox bat eta 56 etxebizitza libre eta babestu egin daitezen. Akordioa NAOn argitaratu ondoren, HJPBa jendaurrean paratuko da hilabete batez, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Joxe Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak prentsaurrekoan azaldu ditu HJPBaren xehetasunak: hiriko zuzkidura kopuruak gora eginen du eraikineko hiru solairu hartuko dituen 1.500 m2-tik gorako civivox bati esker eta bizitegi-parkea handituko da, dagoeneko finkatuta dagoen auzo batean etxebizitza gehiago eraikiko baitira. HJPBak Belateko Monasterioaren zeharkalearen berrurbanizazioa barne hartzen du, ondoko oinezkoendako gunea eraikinera egokitzeko.

Iruñeko Udalak eta Donibaneko Telefónicaren eraikin zaharraren jabea den enpresak (Gaiaz 38 Taldea SL) hitzarmen bat sinatu zuten iaz. Hitzarmen horrek orubearen eraikigarritasuna handitzea arautzeko HJPB bat aurkezteko konpromisoa jasotzen zuen, baita Civivox berri hori hartzeko espazio bat lagatzeko konpromisoa ere. Planaren izapidetzeak urte hasieran egin zen parte hartzeko prozesu bat barne hartu du, eta bertan hainbat aukera aurkeztu ziren lurzatirako. Ekainaren 17an, asteazkenarekin, 18:00etan, itzulketa-saio bat eginen da Civicanen, herritarrek ekarpenak egiteko parte hartzeko prozesuaren barruan. 

Altuera handitzea beharrezkoa da civivoxa eraiki ahal izateko, eta hori bateragarria da auzoko hiri-profilarekin; izan ere, 12 eta 18 solairu arteko eraikin ugari ditu. Kokapena ere estrategikoa da, lurzatian Donibaneko bi merkataritza-ardatzek bat egiten baitute lurzatian: Martin Azpilcueta kalea eta Baiona etorbidea. Eraikin berriak civivox bat eta etxebizitzak barne hartuko ditu, jendea erakarri eta jarduera ekonomikoa sortuko du, eta, hala, inguruko merkataritza eta zerbitzuak indartuko ditu, baina haiekin lehiatu gabe. 

180 pertsonendako ekitaldi-aretoa
Eraikinaren lehenengo hiru solairuetan civivox berria egonen da: Donibanek udal-zentro bat edukiko du jarduerak egiteko. Aurreikuspenen arabera, civivoxak 300 m2 inguruko ekitaldi-areto bat izanen du: altuera bikoitza, proiekzio-kabina eta 182 lagunendako edukiera izanen ditu. Erabilera anitzeko hainbat areto izanen ditu eta horietan gimnasioa, irakurketa-gela eta beste hainbat jardueretarako espazioak egiten ahalko dira. Eraikinean lurpeko solairuak eginen dira bizilagunek aparkatzeko. Aparkalekurako sarbidea atzeko aldean egonen da, civivoxera, berriz, oinezkoendako gunetik sartzen ahalko da, eta errepideko zirkulazioak ez ditu eraikinera doazen pertsonen iragatea oztopatuko.

Aurreikusita dauden etxebizitzei dagokienez, HJPBan jasotzen da 56 eraikiko direla: 40 etxebizitza libre eta 16 babestu. Babestuak hirugarren solairutik seigarrenera kokatuko dira eta libreak, zazpigarren eta hamaseigarrenaren artean. Eraikina izkinan dagoenez, Donibaneko hiri-bilbearen elementu ezaguterraza eta adierazgarria izanen da.

Eguzkiztapen-azterketa: kalte nabarmenik gabe
Iruñeko Udalak eguzkiztapen-azterketa bat egin du Baiona etorbideko 38. zenbakiko eraikinean solairu gehiago eraikitzeak eragin zitzakeen kalteak zehazteko. Eguzkiztapena batez beste nola murriztu den aztertu dute urteko bi hilabeterik txarrenetan, hau da, abenduan eta ekainean. Urte hasieran egindako parte hartzeko prozesuan higiezina eraldatzeko lau lan-proposamen aurkeztu ziren. Bitan eraikinaren altuera handitzea aurreikusten zen eta beste bietan antzeko tamainari eusten zitzaion.

Azterlanak ondorioztatzen du fatxada gehienetan ez dagoela murrizketarik edo murrizketa hori oso txikia dela, ordubete baino gutxiagoko eragina baitu. Altuera handitu da: lehen  beheko solairua eta beste13 solairu zituen, eta orain, beheko solairua gehi beste hamasei solairu, baina horrek ere ez du aldaketa nabarmenik eragin. Baiona etorbideko 36. zenbakiko eraikineko patioan izanen du eragin gehien: abenduan eta ekainean bi eguzki-ordu gutxiago izanen dira gutxi gorabehera; dena den, eragin hori arintze aldera, fatxadan atzeraemangune bat sortzen ahal da eguzki-orduen murrizketa bi ordukoa izan ordez ordubetekoa izateko, eta zehaztapen hori ere HJPBan txertatu da. Udan neguan baino itzal gehiago sortzen da, eta horrek eragin txikiagoa du, eta, hori gutxi balitz, konfort termikoa hobetzen du. 

¿Te ha sido útil esta página?