Donibane eta Zabalgunea dira asteburu honetan Iruñeko 2023 Hiri Agendaren eduki eta balio nagusiak azaltzen dituen erakusketa jasoko duten lehen bi auzoak Herritarrek eskura izanen dituzte hainbat azalpen-panel, ‘Hiri-agenda nire auzoan’ izenburupean. Bertan, Agenda osatzeko garaian izandako mugarri nagusiak, helburu estrategikoak erdiesteko bost gakoak eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) aurrera egiteko Udalaren eta tokiko eragileen arteko lankidetza-lana azaltzen dira.
Erakusketa festagune gisa ulertu da eta bertan, hiriko Garapen Jasangarriko Helburuak garatzen dituzten 57 proiektuak erakustean gain, auzo bakoitzean proiektuari ekarpena egin dioten tokiko eta Udaleko eragileen eskutik gehiago jakiten ahalko da. Gaur, Donibaneko Azueloko Monasterioaren plazan, 16:30etik 19:30era hainbat eragilek haien esperientziaz arituko dira eta bertaratzen direnek opari txiki bat jasoko dute, beste sorpresa batzuen artean.
Larunbatean jarduera Zabalgunera lekualdatuko da, Karlos III.a eta Orreaga etorbideen arteko bidegurutzera, Entzierroaren monumentuaren parean. Bertan, ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era izanen da. Euri asko botatzen badu, estalitako beste toki batzuk daude pentsatuta. Hurrengo hitzordua Milagrosan izanen da, astelehenean, eta interesa duten ikastetxeek bisita gidatuak eskatzen ahal dituzte, 11:00etatik 14:00etara egiteko.
Bisita gidatuak
Erakusketaz gain, asteburu honetan hasiko dira hiriko proiektu estrategikoetara lehen bisita gidatuak, doan. Larunbatean, ibilaldi bat eskainiko da, oinez egitekoa, Trinitariosko disuasio-aparkalekuaren eta Cardenal Ilundain ikastetxearen artean, 11:00etatik 13:00etara; eta igandean bizikletaz egiteko ibilbide bat da proposamena: Nafarroako Unibertsitateko campusetik Cardenal Ilundain ikastetxeraino, Trinitariosetik eta Runa parketik pasata, beste toki batzuen artean. Antolakuntzak jarriko ditu bizikleta elektrikoak. Bisitak 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan erreserbatuko dira.
Epe luzerako erreserba
Iruñeko 2030 Hiri Agenda 2021eko apirilean onetsi zen bide-orri batean, Iruña hiri atseginagoa, ekologikoagoa, klimarekiko errespetuzkoagoa, ekitatiboagoa, bidezkoagoa, berdinzaleagoa, solidarioagoa, inklusiboagoa eta berritzaileagoa eginen duen hiri eredu baterantz egiteko. Herritarrez gain, 100 gizarte- eta ekonomia-instituziok parte hartu dute 5 dimentsio handiren esparruan definitzen diren 29 helburu nagusitan sartzen diren 57 proiektu estrategiko garatzeko.
‘HIRI AGENDA NIRE AUZOAN’
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30etik 19:30era, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Donibane: azaroak 3, ostirala, Azueloko Monasterioaren plaza
- Zabalgunea: azaroak 4, larunbata, Karlos III.aren etorbidea (Entzierroaren monumentuaren parean)
- Milagrosa: azaroak 6, astelehena, Alfredo Floristán plaza
- Buztintxuri: azaroak 8, asteazkena, Erraldoein plaza
- Arrotxapea: azaroak 10, ostirala, Anelier pasealekua
- Ermitagaña – Mendebaldea: azaroak 11, larunbata, Yamaguchi plaza (Planetarioaren parean)
- Mendillorri: azaroak 13, astelehena, Sarrigurengo kontzejuaren kalea (Civivox ondoan)
- Etxabakoitz: azaroak 15, asteazkena, Barañaingo begiratokia (Pilar Gogorcena Eguneko Zentroaren ondoan)
- Lezkairu: azaroak 17, ostirala, Maravillas Lamberto plaza
- Iturrama: azaroak 18, larunbata, Iturramako bulebarra (Laukien plazan)
- Txantrea: azaroak 20, astelehena, Arriurdiñeta plaza (Liburutegi Publikoaren ondoan)
- Sanduzelai: azaroak 22, asteazkena, Sandua pasealekua (Civivox ondoan)
- Azpilagaña: azaroak 24, ostirala, Manuel Turrillas plaza
- Alde Zaharra: azaroak 26, igandea, Gazteluko plaza. ‘Eskerrik asko 2030’ ekitaldiaren ospakizuna, 10:30etik 14:30era
Doako bisita gidatuak (erreserbak, 010 telefonoan):
- Oinez 2030 Agendaren alde: azaroak 4 eta 17
- Bizikleta elektrikoz 2030 Agendaren alde: Azaroak 5, 19 eta 25 (bizikleta elektrikoak antolakuntzak jarriko ditu)
- Euri-lorategiak: azaroak 9 eta 18
- Arantzadiko ibai-igarobidea: azaroak 10, ostirala
- Hiri-hondakinen zikloa: azaroak 11
- CO2-aren zikloa: azaroak 12 eta 23
- Auzoetako energia-birgaitzea: azaroak 24, ostirala
Argibide gehiago Iruña 2030 webgunean