David Bordes Santamaríak uztailaren 11n jaurti zuen ‘Akelarre’ bildumak irabazi du Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako Urrezko San Fermina

David Bordes Santamaríak uztailaren 11n jaurti zuen ‘Akelarre’ bildumak irabazi du Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako Urrezko San Fermina
Reyes Martí Mirók uztailaren 12an jaurtitakoak irabazi du bigarren saria eta Manuel Cabrera Berralek 9rako diseinatutakoak, hirugarrena
Irudia
Irudia
Irudia

David Bordes Santamaría valentziarrak irabazi du Sanferminetako Egile-Su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketa: Akelarre da bildumaren izena, eta uztailaren 11n jaurti zuen, Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada) enpresarekin. Urrezko San Fermina irabazi du, baina datorren urteko jaietan emanen diote; Urrezko San Ferminaz gain, 5.000 euro lortu ditu. Reyes Martí Miróren bilduma uztailaren 12an jaurti zen, eta Zilarrezko San Fermina lortu du; Manuel Cabrera Berralen bilduma, berriz, uztailaren 9an jaurti zen, eta Brontzezko San Fermina eskuratu du.

Epaimahaiak hauxe azpimarratu du Akelarre bildumari buruz: “teknikoki oso ongi zaindutako lana da, eta erritmoa, altuera eta sinkronia maisukiro menperatzen ditu”. Halaber, epaimahaiak “fatxada osoen konposizioa menperatzeko gaitasuna” baloratu du batez ere, baita “efektu klasiko eta garaikideen konbinazio orekatua” ere. Halaber, “irtenbide berritzaileak” nabarmendu dituzte, hala nola “lurzorutik argiztatutako ke gorria”. Azpimarratu dute ,“proposamen irmoa dela, liraintasun bisual nabarmenekoa, eta agerikoa zela egileak mintzaira piroteknikoa ezagutu eta su artifizialak jaurtitzearekin lotutako narratibarekiko errespetua zuela”. David Bordes Santamaríak 23 urte ditu, eta Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren historiako diseinatzailerik gazteena da.

Zilarrezko San Fermina eta 3.000 euroko saria Reyes Martí Mirók sortutako Alea jacta est bildumak irabazi du: Pirotecnia Martí SL enpresarekin (Burriana, Castelló) sortu zuen eta uztailaren 12an jaurti zuten; epaimahaiak honela baloratu ditu suak: “maila handiko lanketa teknikoa eta estetika indartsua, efektu bereziz betea”. Bereziki baloratu dituzte “aberastasun kromatikoa, lurreko eta aireko askotariko eszenak eta elementu klasikoak ongi erabiltzea”. Akats puntualak antzeman zituzten arren, bildumaren “planteamendua anbiziotsua izan zen, eta argi utzi zuen fatxadetan kohesio bisuala izateko asmoa”. Azken finean, proposamen “zirraragarria, ausarta eta kalitate handiko produktua”.

Azkenik, Manuel Cabrera Berralek irabazi du Brontzezko San Fermina: Boreal bilduma sortu zuen Pirotecnia Zaragozana enpresan, eta uztailaren 9an jaurti zuten. Epaimahaiaren arabera, “gaztelua energia erritmikoagatik eta efektu inguratzaileagatik nabarmendu zen, etengabeko suzko diseinuan integratutako kaxa txinatarren erabilera intentsibo eta eraginkorrean oinarrituta”. “Estilo iraunkorreko proposamena, teknika konbentzionalaren alde baino gehiago soinu-estetika inguratzailearen alde egin zuena”. Aipatu moduan, hirugarren postuan geratuta, Urrezko San Fermina lortu du, baita 2.000 euro ere.

Maider Beloki Unzu Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria izan da Sanferminetako Egile-su Artifizialen Nazioarteko XXIV. Lehiaketako epaimahaiburua, eta Mikel Pagola Erviti zuzendari artistikoa gisa aritu da. Hauek izan dira epaimahaikideak: Iñigo Gómez Eguíluz Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria, Naroa Armendáriz artista eta Ricardo Caballer Estellés industria piroteknikoaren espezialista; Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa aritu da idazkari moduan. Sariei buruzko erabakia luzaroan eztabaidatu dute: gaztelu gehienek kalitate handia zuten, eta epaimahaiak zailtasunak izan ditu irabazleak erabakitzeko. 
 

SANFERMINETAKO SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO XXIV. LEHIAKETA

URREZKO SAN FERMINA

  • Akelarre, uztailaren 11n jaurti zuten (ostirala)

    • Diseinatzailea: David Bordes Santamaría

    • Su-etxea: Pirotecnia Alpujarreña (Ugijar, Granada) 

ZILARREZKO SAN FERMINA

  •  Alea jacta est , uztailaren 12an jaurti zuten (larunbata)

    • Diseinatzailea: Reyes Martí Miró.

    • Su-etxea: Martí SL (Burriana, Castelló) 

BRONTZEZKO SAN FERMINA

  • Boreal, uztailaren 9an jaurti zuten (asteazkena)

    • Diseinatzailea: Manuel Cabrera Berral

    • Su-etxea: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza)

¿Te ha sido útil esta página?