
Iruñean hurrengo Europako Hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten espainiar nazionalitateko 153.662 pertsona eta Europar Batasuneko 460 herritar daude erroldatuta. Ekainaren 9ko hauteskundeetarako boto-emaile posibleen errolda osatzen dute. Errolda urtarrilaren 30ean itxi zen, eta apirilaren 22tik aurrera argitaratuko da behin-behinean, Hautesle Erroldaren Bulegotik ofizialki jasotzen denean, botoa emateko eskubidea baliatu nahi dutenek zerrendan sartuta daudela egiaztatu ahal izan dezaten. Hortik aurrera, kontsultarako eta erreklamaziorako sei eguneko epea irekiko da.
Hauteskunde-egunaren antolaketari dagokionez, datozen hauteskundeetan herritarrek 242 hauteskunde-mahaitan gauzatzen ahalko dute botoa emateko eskubidea; 2019ko Europako aurreko hauteskundeetan baino 23 mahai gutxiago dira, horietan autonomia- eta toki-hauteskundeak ere egin baitziren.
Hauteskunde hauetarako hainbat aldaketa aurreikusten dira hauteslekuetan. Alde batetik, Beloso ingurukoek Mendillorriko Elorri Ikastetxe Publikoan emanen dute botoa, Hegoalde Ikastolan bozkatu beharrean. Bestetik, Lezkairuko boto-emaileek Paderborn-Lezkairu Ikastetxe Publiko berrian eginen dute. Azkenik, hauteskunde hauetarako ez da Paderborn-Víctor Pradera Ikastetxe Publikoa zena erabiliko: bertako boto-emaileak Hegoalde Ikastolara joan beharko dute.