Asteartean Zinema-gauak zikloak erdia baino gehiago atzean utzi eta hamaikagarren filma proiektatuko du, Iruñeko Udalak uda honetan hiriko parke, plaza eta aire zabaleko toki publikoetan programatu dituen 20 filmez bezainbatean. Txantreako Arriurdiñeta plazan izanen da, 22:00etan, eta sarrera librea da. Familiendako proposamena da Trolls 2. Gira Mundial (AEB, 2020, 90’) animazio-filma, Dreamworksek 2016an egindako fantasia-film arrakastatsuaren bigarren zatia. Poppy eta Branch, argumentuaren protagonista koloretsu eta musikaz beteak, ohartu dira euren Troll-tribua haien espezieko erresumetan dauden seietako bat baino ez dela, eta tribu bakoitzak musika-estilo bat hautatu duela: funka, countrya, teknoa, musika klasikoa, popa eta rocka, hurrenez hurren. Baina musikazaleen artean ez da mugarik egon behar.
Abuztuaren 17an, asteazkenarekin, udal-proiektagailua Sanduzelaiko Gortari Doktorearen plazara joanen da haurrendako klasiko bat erakusteko: Tom eta Jerry (AEB, 2021, 101’), euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Katua eta xagua, beti mokoka dabiltza eta filmean azalduko dute nola ezagutu zuten elkar eta nondik datorren haien lehia. Hanna-Barberaren jabetzako klasiko baten egokitzapena da, hainbat belaunaldiren marrazki bizidunena.
Roal Dahl ipuin-idazlearen ospea du oinarri abuztuaren 18an, ostegunarekin, Milagrosako Alfredo Floristán plazan ikusten ahalko den filmak. Las brujas de Roal Dahl (AEB, 2020, 100’). Besteak beste, Anne Hathaway aktorea du protagonista Robert Zemeckisek zuzendutako filmak. 90eko hamarkadako beste baten remakea da, eta izua eta komedia uztartzen ditu. Estatu Batuak eta Mexikok elkarrekin egindako ekoizpen hau Roald Dahlen izen bereko 1983ko liburuan oinarrituta dago.
Azkenik, abuztuaren 19an, ostiralarekin, Arrotxapeko Maiteminduen parkera iritsiko da El bebé jefazo. negocios de familia (AEB, 2021, 107 minutu), 2017an estreinatutako film arrakastatsuaren bigarren zatia. Honakoan aurrera jarraitzen dute Theodoreren ibilerek. Tim eta Ted helduak dira jada eta Templeton anai-arrebak elkarrengandik urrundu dira. Baina beste nagusi ttipi batek abangoardiako ikuspuntua du eta beste negozio bat hastekotan da.
ZINEMA-GAUAK. ABUZTUAREN 1ETIK 29RA, 22:00ETAN. SARRERA LIBREA, LEKU GUZTIAK BETE ARTE
• Abuztuak 12, ostirala. Ezpeletaren jauregiko patioa
¡A todo tren! Destino Asturias
• Abuztuak 16, asteartea. Arriurdiñeta plaza (Txantrea)
Trolls 2. gira mundial
• Abuztuak 17, asteazkena. Gortari doktorearen plaza (Sanduzelai).
Tom eta Jerry, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
• Abuztuak 18, osteguna. Alfredo Floristán plaza (Milagrosa)
Las brujas de Roald Dhal
• Abuztuak 19, ostirala. Maiteminduen parkea (Arrotxapea)
El bebé jefazo. Negocios de familia