Dagoeneko ezagutzen ahal dira uztailaren 23an Iruñeko hauteskunde-mahaietan arituko direnak

Dagoeneko ezagutzen ahal dira uztailaren 23an Iruñeko hauteskunde-mahaietan arituko direnak
Osoko Bilkuran egindako zozketaren bidez mahaiburu eta bokal izatea edo erreserban geratzea egokitu zaien 837 pertsonei jakinarazten hasiko zaie

sorteo

Jada egiten ahal da gaur goizean Hauteskunde Orokorretarako Iruñeko 279 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko egin den Osoko Bilkura Bereziaren zozketaren emaitzen banakako kontsulta. Bakoitzak gaurtik aurrera hauteskundeetan rol bereziren bat betetzea egokitu zaion egiaztatzen ahalko du. Kontsulta horren bidez, halaber, uztailaren 23an bakoitzari zein hauteslekutan, mahaitan eta ataletan bozkatzea dagokion ere jakiten ahalko da.

Bozkatzeko eskubidea dutenek Udalaren webgunearen atarian bidez ezagutzen ahalko dute zein egoeratan dauden. Halaber, informazio hori 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta ere jasotzen ahal da (948420100era, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada).

Azken hauteskundeetan bezala, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean jarriko; hortaz, bide horietako batera jo beharko da, kontsulta egin nahi duen pertsonaren NAN zenbakia eta lehen abizena erabilita. Bertan, honako informazio hau egonen da eskuragarri: identifikazio-datuak, botoa zein hauteslekutan eman, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta -mahaia.

Orain hasiko dira zozketa bidez izendatutako 2.311 pertsonei (837 mahaikide eta gainontzeko ordezkoak) jakinarazpen ofizialak igortzen, eta mahaietako kideek, mahaiburuek edo ordezkoek zazpi eguneko epea izanen dute jakinarazpena jaso eta hortik aitzina, alegazioak aurkezteko.

Izendatutakoek, jakinarazpen ofizialarekin batera, QR kode bat eta webgune baten helbidea jasoko dituzte, non hauteskunde-egunaren funtzionamenduari dagokionez dituzten eskubide, eskumen eta betebeharrei buruzko jarraibideen eskuliburua deskargatzen ahalko baitute. Behar dutenek, agiriak paperean eskatzen ahalko dituzte, hala ere, azkenean hauteskunde-egunean parte hartzen ez duten ordezkariek itzuli beharko dute.
 

Hautesle Erroldaren kontsulta

•           Telefonoz: 010era deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.

•           Interneten: www.pamplona.es/eu webgunean

¿Te ha sido útil esta página?