
Compañía plazako formatu txikiko kontzertuek tokiko musika sustatzen jarraitzen dute: arratsaldeko saioan, Colectivo Ostatuaren musika tradizionala; eta, horren osagarri, gauean, su artifizialak jaurti ondoren, Champian Fulton Trio talde estatubatuarraren (berriki Frantziako jaialdi batean jo dute) jazz-kontzertua.
Colectivo Ostatuak kuradoretzako eta sorkuntza kolektiboko proiektu gisa definitzen du bere burua, gaur egungo testuinguru artistikoari erantzun nahi diona. Abestiak kostunbrismoaren ingurukoak dira, gaur egungo bizipen eta autoaurkikuntza bati erantzuten dion errai-bulkada baten konexio-puntu gisa. Iaz argitaratu zuten ‘12 12 12’ lanak aipamena egiten die 12 subjektu artistikoren 12 abestiri, zelulosa arruntaren azetatozko 12 hazbeteko objektu batean urtuak.
Colectivo Ostatua taldearen ekoizpenak musika tradizionala, herri-kantua, tokiko arte-ehuna, kostunbrismoa, landatartasuna eta natura nahasten ditu MOTUmusika estudioko lansaioetan, entseguetan edo aisialdi-eremuetan izandako elkarrizketetan sortutako abestien bidez. Prozesu horren emaitzak sorkuntza diskografiko bat egituratzen du eta forma artistikoa ematen dio, eta ez estilo bakarrarekin, abesti bakoitzak estilo desberdina baitu. Pr0t0c0lectiv0 taldearekin elkarlanean aritu dira, eta Nafarroako Gobernuak irabazi-asmorik gabeko erakundeek diskoak edita ditzaten emandako laguntzak jaso dituzte.
Ostatua izenak aipamena egiten dio su baten inguruan sortzen den berotik sortutako musikari, artifiziorik gabeari eta tokiko tradizioan sustrai sakonak dituenari.
Jazz klasiko prestigiotsua
Gaueko kontzertuak jazza ekarriko digu berriz ere, Champian Fulton Trio talde estatubatuarraren eskutik. Champian Fulton (ahotsa eta pianoa), Richie Ferrer (kontrabaxua) eta Esteve Pi (bateria) Afrikan eta Amerikan sustraitutako musika jotzen arituko dira. Champian Fulton erreferentziazko jazz-pianista eta kantaria da nazioartean, eta familia biziki musikal batetik dator: amak eta aitak (Stephen Fulton, jazz-tronpetista eta irakaslea) arte horrekiko interesa hauteman zuten neskatoa zenetik. Etxean Clark Terry eta Major Holley musikariak sarritan egoteak jazzarekiko interes goiztiarra piztu zion. Bere lehen kontzertu ordaindua hamar urte baino ez zituela eskaini zuen, bere bandarekin batera, Clark Terryren 75. urtebetetze-festan. Harrezkero, lankideek eta kritikoek beren gaitasun pianistikoak eta ahots-gaitasunak aitortu dituzte. Oklahomako gazte honek ikusleak liluratu egiten ditu New Yorkeko Jazz-klub onenetan eta mundu osoko kontzertu-aretoetan. Hamazazpi disko argitaratu ditu, eta musika-sari askotarako izendatua izan da.
Champian Fulton ezinbestekoa da New Yorkeko jazz-eszenan, eta izen handiko musikariekin batera aritu da, hala nola Lou Donaldson, Frank Wess, Eric Alexander, Buster Williams eta Louis Hayesekin. Ameriketako Estatu Batuetatik Europara, Champianen swingak eta eszenaratze karismatikoak jazzaren tradizioaren defendatzaile leial bihurtu dute. Besteak beste, artistaren idolo dira Bud Powell, Red Garland, Erroll Garner, Count Basie, Sarah Vaughan eta Dinah Washington.
Champian Fulton Trio taldea Frantziatik etorri da Iruñera, eta gero San Javierreko Nazioarteko Jaialdian eta Gasteizko Jazz Jaialdian emanen ditu kontzertuak; uztailari amaiera emateko, New Yorken joko dute.
2024KO SANFERMINAK COMPAÑÍA PLAZA
- Uztailak 9, asteartea
- 20:00. Ostatua Kolektiboa
- 23:30. Champian Fulton Trio
- 20:00. Ostatua Kolektiboa
- Uztailak 10, asteazkena
- 23:30. Tremendo Piquete
- 23:30. Staples Jr. Singers.
- 23:30. Tremendo Piquete
- Uztailak 11, osteguna
- 19:00. maKeda
- 23:30. A Thousand Horses
- 19:00. maKeda
- Uztailak 12, ostirala
- 20:00. Hofe x 4:40
- 23:30. Mad Professor + Roots Daughters : Sandra Cross, Sister Audrey eta Amarra
- 20:00. Hofe x 4:40
- Uztailak 13, larunbata
- 20:00. Safu
- 23:30. Son Rompe Pera
- 20:00. Safu