Civivox sareak hamabi jarduera programatu ditu abendurako, haurrei eta familiei zuzenduta: haurtxoendako antzerkia, ipuin-kontalariak, magia, sormen-lantegiak eta dantza. Urte 1 eta 3ren arteko haurtxoei zuzendutako ‘Ura’ izenburuko antzezpenaz eta arte- zein sormen-lantegiez gain, zeinetan 3 eta 4 euro ordaindu behar baita hurrenez hurren, gainerako jarduerak doan dira, aurrez izena emanda. Jarduera horiei Eguberrietarako aurreikusitako programazioa gehituko zaie: hiri-kanpaldiak, zinema, antzerkia eta ipuin-kontalariak.
Larunbatean hasiko dira jarduerak, Manuel Aliagaren eskutik (Humo kolektiboa) ‘De cofres, dones y tesoros’ txotxongilo-ipuinekin, Zabalguneko Civivoxean, 12:00etan, eta Milagrosako Civivoxean, 18:00etan. Mundu osoko istorioak kontatuko dituzte, hizpide hartuta kofreak eta haien barrukoak, jakin-mina, anbizioa eta boterea. Aste bat geroago, abenduaren 12an, Estitxu Arroyok kontatuko du ‘Mirando por la ventana’ ipuina, 12:00etan, Zabalguneko Civivoxean eta ‘Cuentos de animales y bichos’ kontakizuna, 18:00etan, Milagrosako Civivoxean.
Magiak ere edukiko du tokia, euskaraz ‘Chronos’ ikuskizunaz, abenduaren 12an, larunbatarekin, Sanduzelaiko Civivoxean. Itzal Magoak magia-teknika klasikoak erabilita, hala nola itzal txinatarrak, argi beltzeko magia eta abar, gauzei bizitza eman eta berritu nahi ditu dramaturgiaren bidez zuzenean ikusleengana iristeko. Hilaren 17an, ostegunarekin, Sergio de Andrések beste ipuin-sorta bat kontatuko du Sarasateren inguruan. ‘Sarasate en lo más crudo del crudo invierno’ dauka izenburua saioak, eta bertan konpositore iruindarraren melodiek bat eginen dute haren bizitza-unerik latzenekin.
Abenduaren 12an, larunbatarekin, La Piel konpainiak ‘Ura’ taularatuko du, bi saiotan, Mendillorriko Civivoxean, 12:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Bizitzeko funtsezkoa den uraren egoera ezberdinetan barnako ibilbidea egiten du antzezlanak. Hodeietako egoerarekin hasita, ikusle txikiek ibilbide ikusizko, musikal eta zentzumenezkoa eginen dute (jolasak musikarekin, ehunak, ura, uretako animaliak, xaboi-ponpak...) itsasora iritsi arte, non ura hasierako egoerara itzultzen baita.
Familia eta haurrendako lantegiak
Ez dira, ezta ere, falta abenduko programazioan, adin ezberdinetako familia eta haurrei zuzendutako lantegiak. Lantegiek 4 euro balio dute, dantza-lantegia izan ezik, izan ere, haren sarrera doanekoa da. Kasu guztietan aurrez izena eman behar da parte hartzeko, 010 edo www.pamplonaescultura.es webgunearen bidez edo civivox zentroetan bertan.
24 eta 26 hilabete arteko haurtxoek ‘Piececitos manchados, manitas pintoras’ jarduera plastikoaren beste saio bat izanen dute, abenduaren 5ean, larunbatarekin, zentzumenak biziagotu eta jakin-mina sustatzeko. Oraingoan, forma dibertigarri askoak sortuko dira txokolatezko plastilinaz. 4 eta 6 urte bitarteko txikientzat, abenduaren 19an, larunbatarekin, Mendillorrin baita ere, eboluzio-ildoko lantegi bat eginen da, familiaren mundu txikiak sortzeko. ‘Pingüinos en el Ártico’ izenburupean, elurra, areazko hondartzak, izotza eta abar sortuko dituzte, izotz-mundua irudikatzeko.
‘Ipuinak ilustratuz’ sormen-lantegia berriz ere bi saiotan eginen da, euskaraz abenduaren 12an, eta gaztelaniaz 19an, biak ala biak Iturramako Civioxean. Bietan, antzokitxo bat diseinatu, ebaki eta etxera eramanen dute, ipuin guztiak bertan errealitate bilakatu daitezen. Hartara, imajinazioa eta eta sormena landuko dira. Amaitzeko, Milagrosako Civivoxean, abenduaren 14an , astelehenarekin, haurrendako dantza-lantegi bat eginen da, euskaraz, 4 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua. Haurrak mugimenduez eta jolasez baliatuta jolastea, ongi pasatzea eta beren sormen-gaitasunak adierazi eta garatzea; horra lantegiaren xedea.
Haurrendako eta familiendako programazioa. Civivox sarea. 2020ko abendua
HAURTXOENDAKO ANTZERKIA
- Abenduak 12, larunbata. Mendillorriko Civivoxa. 12:00 (gaztelaniaz) / 18:00 (euskaraz)
- Ura
- LA PIEL
- Sarrera: 3 €, www.pamplonaescultura.es bidez. Urte 1 eta 3 arteko haurrak, heldu batek lagunduta
IPUINAK, MAGIA ETA ASKOZ GEHIAGO
- Abenduak 5, larunbata. Zabalguneko Civivoxa (12:00) eta Milagrosako Civivoxa (18:00)
- Txotxongilo-ipuinak De cofres, dones y tesoros
- MANUEL ALIAGA (HUMO KOLEKTIBOA)
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Abenduak 12, larunbata. Sanduzelaiko Civivoxa. 18:00 (euskaraz)
- Chronos
- ITZAL MAGOA
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Abenduak 12, larunbata Zabalguneko Civivoxa. 12:00
- Haurrendako ipuin-kontalaria Mirando por la ventana
- ESTITXU ARROYO
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 3 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Abenduak 12, larunbata Milagrosako Civivoxa. 18:00
- Haurrendako ipuin-kontalaria. Cuentos de animales y bichos
- ESTITXU ARROYO
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 3 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
- Abenduak 17, osteguna. Kondestable Civivoxa. 18:00
- Haurrendako ipuin-kontalaria. Sarasate en lo más crudo del crudo invierno
- SERGIO DE ANDRÉS
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 urtetik gorako haurrak, heldu batek lagunduta
HAURRENDAKO ETA FAMILIENDAKO LANTEGIAK
- Haurtxoentzako lantegiak. Piececitos manchados, manitas pintoras
- Abenduak 5, larunbata. Mendillorriko Civivoxa. 11:00 – 11:45
- Plastilina de chocolate. ELENA ERASO, Art & Peques
- Sarrera: 4 €, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 24 eta 36 hilabete bitarteko haurtxoak, heldu batek lagundurik.
- Eboluzio ildoko lantegiak. Familian mundu txiki-txikiak sortzeko lantegia. Jolasa eta artea lehendabiziko urteetan.
- Abenduak 19, larunbata. Mendillorriko Civivoxa. 11:00 – 12:00
- Pingüinos en el Ártico. ELENA ERASO, Art & Peques
- Sarrera: 4 €, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 4 eta 6 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik.
- Sormen lantegiak familiartean. ‘Ipuinak ilustratuz’
- Abenduak 12, larunbata. 11:00 – 13:00 euskaraz, Iturramako Civivoxean. Abenduak 19, larunbata. 11:00 – 13:00 gaztelaniaz, Iturramako Civivoxean.
- Zure antzerkitxoa / Tu teatrillo. DIANA ARBONIÉS, La Crafetera
- Sarrera: 4 €, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 6 eta 11 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik
- DANTZA MILAGROSAN: EMOZIOAK DANTZATZEN
- Abenduak 14, astelehena. Milagrosako Civivoxa. 17:00 (euskaraz)
- Emozioak Dantzarazten. Ainhoa Iturgaitz
- Sarrera librea, aurrez izena emanda. www.pamplonaescultura.es-en, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. 6 eta 10 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagundurik