Civivox sarearen jarduera-proposamenak haurrendako jarduera sorta bat eskaintzen du otsailerako, besteak beste, musikari buruzko antzezlan bat eta Punto de Vista zinema-jaialdiarekin lotutako lantegiak. Astero, sareko zentroetan adin-tartearen araberako jarduera zehatzak proposatuko dira, hau da, niniendako proposamenetatik eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzendutako sormen-lantegiak. Edukiera kontrola mantentzeko, aldez aurretik izena eman behar da jarduera guztietan, eta hori egin daiteke 010 herritarrendako informazio telefonoaren bidez, iruñakulturada.es webgunean zein aurrez aurre edozein Civivox zentrotan.
Otsailak ‘El viaje de Ludwin’ haur eta familiei zuzendutako antzezlana ekarriko du Civivox sarera. Pamplona Acción Musical ekimenaren eskutik, Irene de Juan piano-jotzaileak gidatutako kontzertu-abentura horrek kontatuko digu bizitzen ari den sormen-krisirako konponbide baten bila ari den gaztearen historia. Bilaketa horrek bidaia bat abiatzera eramanen du, eta bertan bere bizitzan funtsezkoak diren alderdiekin eginen du topo; horiek musikaren bidez helaraziko dizkie horiek publikoari. Emanaldia Kondestablen izanen da, otsailaren 27an, larunbatarekin, eta doan izanen da, aldez aurretik izena emanda.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak familiendako lantegien proposamena ekarriko du Civivox sarera hilabete honetan, hilaren 27an, Kondestablen. Zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegiak dira, zeinetan, jolasaren bidez, saiatuko baitira publiko ezberdinekin solastatzeko eta elkar trukerako espazio bat irekitzen, ikus-entzunezkoei buruzko sentsibilizazioa eta baloratzea helburu. Lau euroko prezioa du eta, gainerako jardueretarako bezala, izena eman behar da aldez aurretik.
Sormen lantegiak, adin-tarte bakoitzerako bereziak
Otsailean ninientzako lantegiak izanen dira berriz Civivox sarean, ‘Oin ttiki zikinak, esku ttiki margotzaileak’ proposamenarekin. 12 eta 18 urte bitarteko haurtxoendako jarduera bat da, helburu duena ninien zentzumenak piztea, behatzeko gaitasuna esnaraztea eta jakin-mina sustatzea. Larunbatetan izanen da, Mendillorriko zentroan, 11:00etatik aurrera, eta izen-emateak 4 euro balio du.
Lau eta sei urte bitarteko haurrek aukera izanen dute larunbatero, 11:00etatik 12:00etara bitarte, Mendillorriko Civivoxean, jolasaren eta artearen bidez familian “minimunduak” nola sor daitezkeen irakatsiko dien lantegi batekin gozatzeko, jolasa eta artea ardatz hartuta. Jarduera plastiko honetan haurrek eszenatoki txikiak sortuko dituzte, eta horietan jolasteko eta istorioak sortzeko aukera izanen dute irudimena eta sormena sustatuz. Haurren talde horri ere zuzentzen zaio ‘etxea apaindu dezagun’ proposamena. Larunbatero izanen da, eta bertan sormen-proposamen errazak eginen dira; horretaz gain, saioetako bitan hiloramen teknikarekin lan egiten ikasiko dute. Jarduera horiek 4 euroko prezioa dute, eta aldez aurretik izena eman behar da edukiera kontrolatu ahal izateko.
Civivox sareak sei eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzendutako zenbait sormen-proposamen eskaintzen ditu baita ere. Juslarrocha Civivoxean sormena sustatzeko arte laborategi bat proposatzen du, familian, larunbatero. Lau euro balio du eta aldez aurretik izena eman behar da. Larunbat arratsaldeetan, Sanduzelaiko eta Kondestable Civivoxek haurrendako sormen espazioak irekiko dituzte, ‘Verde Bali’ eta ‘Rosa Tokyo’ izenpean. Proposamen horiek, pinturaren, formen eta jolasaren bidez, parte-hartzaileak bultzatuko dituzte beren gaitasun artistikoak garatu ditzaten. Kasu honetan, jarduerak bi euroko prezioa du eta honetan ere aldez aurretik eman behar da izena.
Ipuin-kontalariak, musika eta magia astero sareko zentroetako batean
Ipuin-kontalariak ohiko proposamena izanen dira otsailean ere Civivox sarean. Hilaren 6an, larunbatarekin, Maitane Pérezek kontatuko dizkio istorioak txikiei, ‘Cuentos nevados’ emanaldiarekin. Euskaraz izanen da, 12:00etan Zabalguneko zentroan, eta gaztelaniaz, 18:00etan, Milagrosan. ‘Cuentos con arco’ izeneko emanaldian Sarasate izanen da protagonista. Kondestablen izanen da jarduera hori, otsailaren 25ean, ostegunarekin, 18:00etan, Sergio de Andrésen eskutik. Proposamen hori ipuin-kontalarien hitzordu bikoitzarekin osatuko da hilaren 27an, larunbatarekin. Estitxu Arroyoren eskutik izanen da, 12:00etan Milagrosan eta 18:00etan Zabalguneko zentroan. Proposamen guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da edukiera kontrolatu ahal izateko eta indarrean diren osasun arauak betetzeko.
Civivox sareak hilabete honetarako proposatzen du, baita ere, txikiei istorioak kontatzeko aukera musikaren zein magiaren bidez. ‘Magic love’ Valentino magoaren proposamenak hegan egiten duten puxikekin eta marrazkiekin eginen du jolas, hilaren 13an, lehenbizi 12:00etan, Milagrosako Civivoxean, eta gero, 18:00etan, Juslarrochan. Eta ‘Cantacuentos’ izenekoek haur eta nini txikiak kantaraziko dituzte, partaide izanen baitira hilabete honetan lau musikarik osatutako taldeak proposatzen duen ikuskizunean. Otsailaren 20an izanen dira Kondestablen, euskaraz, eguerdian, eta gaztelaniaz, 18:00etatik aurrera. Jarduera horiek doan dira, aldez aurretik izena emanda.