Civivox sareak haurrendako, familiarteko eta belaunaldien arteko 22 lantegi antolatu ditu guztira apirilerako eta maiatzerako

Civivox sareak haurrendako, familiarteko eta belaunaldien arteko 22 lantegi antolatu ditu guztira apirilerako eta maiatzerako
Izen-emateak asteartetik igandera (martxoak 24) egiten ahal dira eta lekuak zozketa bidez esleituko dira datorren astean

taller infantil

Iruñeko Udalak urteko bigarren hiruhilekorako haurrei eta familiei zuzendutako 22 lantegi antolatu ditu Civivox sarearen barruan. Hala, Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak zikloa eta beste hainbat sormen- eta arte-jarduera itzuliko dira, txikienak artearen eta kulturaren mundura hurbiltzeko. Lantegi horietan guztietan aldez aurretik eman behar da izena asteartetik igandera bitarte (martxoak 24), 010 herritarrendako arreta telefonoaren bidez, www.pamplonaescultura.es/eu webgunearen bidez eta Civivox sarearen bidez. Tokiak zozketa bidez esleituko dira martxoaren 25ean, astelehenarekin. Lekua eskuratu dutenei ohiko bideetatik jakinaraziko zaie (SMSa edo posta elektronikoa).

Lantegi-eskaintzak lehen haurtzarotik (bi urtetik) aurrenerabezarora arte (12 urte) barne hartzen du eta sormen proposamenak, halaber, belaunaldien arteko jarduerak barne hartzen ditu, zeinetan adingabeek beren aiton amonekin elkarreragiten baitute batzuk besteengandik ikasteko. Jarduerak hiriko zazpi Civivoxetan banatuko dira. 

Txikienendako jardueren artean Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak zikloa nabarmendu behar da, Mendillorriko Civivoxean eginen dena. Heldu batek lagundutako 24 eta 36 hilabeteko haurrei zuzenduta, bi lantegi proposatzen ditu, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n, txikienen zentzumenak suspertzeko. Jarduera bakoitzak 4 euro balio du. Mendillorriko Civivoxean ere, Minimunduak sortzen familiartean. Jolasa eta artea lehen haurtzaroan zikloa eginen da, heldu batek lagundutako 4 eta 6 urteko haurrei zuzenduta. Proposamen artistiko horretan haurrek agertoki txikiak sortuko dituzte, eta horietan jolasteko eta istorioak sortzeko aukera izanen dute irudimena eta sormena erabiltzea sustatuz. Lantegiak apirilaren 20an eta maiatzaren 18an eginen dira eta 4 euro balioko dute.

Mendillorriko Civivoxean bertan, anai-arrebendako arte sentsorialeko familiarteko lantegiak ere antolatuko dira Lau lantegi eginen dira, apirilaren 12an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean, eta 2 eta 6 urte bitarteko anai-arreben arteko interakzioa bilatzen da, heldu batek lagunduta. Jarduera horrek 5 euro balioko du. 

Familiendako
Zabalguneko Civivoxean, buztin polimerikoz modelatzeko familiarteko lantegiak programatu dira Zehazki, bi lantegi antolatu dira. Lehenengoa apirilaren 26an eginen da eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako pentsatuta dago. Bigarrena, maiatzaren 24an, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bi kasuetan, derrigorrezkoa da heldu batek lagunduta etortzea.

Jarduerak 4 euro balio du. Buztin polimerikoz sortzeko proposamen hori Milagrosako Civivoxean ere eskainiko da, apirilaren 12an eta maiatzaren 10ean. Kasu honetan, bi lantegiak adin tarte berari zuzenduta daude: 6 eta 12 urte bitarteko neska eta mutikoei. Buztinezko hiru marran sortuko dute lehenengo lantegian, eta katuak eta txakurrak modelatuko dituzte bigarrenean. Bi lantegi horiek 2 euroko prezioa izanen dute. 

Bestalde, Iturramako Civivoxean 6 eta 11 urte bitarteko neska eta mutikoendako familiarteko sormen-lantegiak antolatu dira. Jarduerak maiatzaren 11n eta 18an eginen dira, eta  ispiluak dekoratuko dira bertan. Zabalgunean bezala, heldu batek lagunduta joan beharko dute eta sarrerak 4 euro balioko du. 

Juslarrocha Civivoxean programatutako jarduerak txikienen garapen artistikoaren aldeko apustua egiten du familiartean, ekintza bateratuen bidez, artearen bidez adierazteko eta komunikatzeko modu desberdin bat erakusteko. 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegiak antolatu dira apirilaren 27an eta maiatzaren 18an, eta sarrerak 4 euro balio du.

Haurrendako lantegiak eta haurrendako sormen-guneak
Urteko bigarren hiruhilekoko haurrendako eta familiendako proposamenak, halaber, Kondestable Civivoxean haurrendako sormen gune bat sortzea barne hartzen du. Rosa Tokyo izenpean bi lantegi antolatuko dira, bat apirilaren 20an eta bestea maiatzaren 4an. Lehengoa pintura- eta marrazketa-lantegi bat izanen da eta bigarrenak joskintzan eta apainketan hasteko proposamena ekarriko du oihalezko panpin baten bidez. Bi ekintzak 6 eta 11 urte bitarteko haurrendako pentsatuta daude, eta izen-emateak 2 euro balioko du. 

Adin bererako pentsatuta dago Sanduzelaiko Civivoxeko sormen-proposamena, bi lantegi egitea aurreikusten baita, koloreekin eta formekin jolastuz pinturako hainbat teknika esploratzeko. 2 euroko prezioan, apirilaren 27an eta maiatzaren 18an eginen dira bi lantegi horiek. Lehenengoan, bertaratzen direnek buztinezko piezak diseinatuko dituzte, eta bigarrenean, paperezko jostailu bat marraztu, margotu eta sortuko dute. 

Adinekoekin harremanak estutzea
Haurrei eta familiei zuzendutako Civivox sareko kultur eta arte programazioak aiton-amonen eta biloben arteko harremanak sendotzeko pentsatutako atal berezi bat du. Belaunaldien arteko lantegien bidez, elkarrekin denbora pasatzea sustatu nahi da, batzuk besteengandik ikas dezaten eta familiartean lankidetzan ari daitezen. Helburu hori hartuta, Iturramako Civivoxak bi lantegi antolatu ditu. Bat, fieltrozko lore-sorta bat sortzeko izanen da eta apirilaren 19an eginen da; eta bestea, poltsak estanpatzekoa, maiatzaren 17an. 

Biak heldu batek lagundutako 6 eta 12 urte bitarteko neska eta mutikoei zuzenduta daude. Jarduerak 4 euro balio du. 
Interesa duten pertsona guztiek aldez aurretik eman behar dute izena aste honetan, eta lekuak zozketa bidez esleituko dira martxoaren 25ean, astelehenarekin. 


CIVIVOX SAREAREN FAMILIARTEKO, HAURRENDAKO ETA BELAUNALDIEN ARTEKO LANTEGIAK 

Haurtxoendako lantegiak. Oin ttiki xikiñak, esku ttiki margotzaileak. Mendillorriko Civivoxa

  • Rositaren tartaletak. Apirilak 13, larunbata. 11:00 – 11:45. 24 eta 36 hilabete bitarteko haur txikiendako, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro. 
  • Kristalezko basoa. Maiatzak 11, larunbata. 11:00 – 11:45. 24 eta 36 hilabete bitarteko haur txikiendako, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro

Eboluzio ildoko lantegiak. Familian minimunduak sortzeko lantegia. Jolasa eta artea lehen haurtzaroan Mendillorriko Civivoxa

  • Norberak egiteko zuhaitzeko etxola Apirilak 20, larunbata. 11:00 – 12:00. Adina: 4 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.
  • Baratzea landatu eta uzta biltzea. Maiatzak 18, larunbata.11:00 – 12:00. Adina: 4 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.

Familiarteko lantegiak. Buztin polimerikoz sortzen eta modelatzen. Zabalguneko Civivoxa

  • Altxorrak eginen ditugu? Apirilak 26, ostirala. 17:30 – 19:30. Adina: 6 eta 12 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro. 
  • Dinosauroak. Maiatzak 24, ostirala.17:30 – 19:30. Adina: 3 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.

Sormen lantegiak familiartean. Iturramako Civivoxa

  • Ispiluak dekorateza (euskaraz). Maiatzak 11, larunbata. 11:00 – 13:00. Adina: 6 eta 11 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro. 
  • Ispiluak dekoratzea. Maiatzak 18, larunbata. 11:00 – 13:00. Adina: 6 eta 11 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.

Anai-arrebendako arte sentsoriala familiartean. Mendillorriko Civivoxa

  • Dough labirintoak. Apirilak 12, ostirala. 17:30 – 18:30. Adina: 2 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 5 euro.
  • Donut parade. Apirilak 26, ostirala. 17:30 – 18:30. Adina: 2 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 5 euro. 
  • Ostadar-arraina. Maiatzak 3, ostirala. 17:30 – 18:30. Adina: 2 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 5 euro.
  • Arrantza magnetikoa. Maiatzak 10, ostirala. 17:30 – 18:30. Adina: 2 eta 6 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 5 euro.

Arte-laborategia familiartean. Album ilustratuak. Juslarrocha Civivoxa

  • Mugikari-laborategia. Apirilak 27, larunbata. 11:00 – 12:15. Adina: 5 eta 10 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro. 
  • Toles-laborategia (euskaraz). Maiatzak 18, larunbata. 11:00 – 12:15. Adina: 5 eta 10 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.

Rosa Tokyo, haurrendako sormen-gunea. Kondestable Civivoxa

  • Margotu kuboa. Apirilak 20, larunbata. 17:30 – 19:00. Adina: 6 eta 12 urte bitarte. Prezioa: 2 euro. 
  • Panpinezko balea (euskaraz). Maiatzak 4, larunbata. 17:30 – 19:00. Adina: 6 eta 12 urte bitarte. Prezioa: 2 euro. 

Verde Bali, sormen-gunea. Sanduzelaiko Civivoxa

  • Mini-imanak (euskaraz). Apirilak 27, larunbata. 17:30 – 19:00. Adina: 6 eta 11 urte bitarte. Prezioa: 2 euro. 
  • Paper-toys. Maiatzak 18, larunbata. 17:30 – 19:00. Adina: 6 eta 11 urte bitarte. Prezioa: 2 euro. 

Buztin polimerikoz sortzen eta modelatzen. Milagrosako Civivoxa

  • Udaberriko hiru marran. Apirilak 12, ostirala. 17:30 – 19:30. Adina: 6 eta 12 urte bitarte. Prezioa: 2 euro. 
  • Txakurra eta katua bezala. Maiatzak 10, ostirala.17:30 – 19:30. Adina: 6 eta 12 urte bitarte. Prezioa: 2 euro. 

Belaunaldi arteko lantegiak. Sormen-lantegia gure adinekoekin. Iturramako Civivoxa

  • Fieltrozko loreak. Apirilak 19, ostirala. 17:30 – 19:00. Adina: 6 eta 12 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.
  • Poltsen estanpazioa. Maiatzak 17, ostirala. 17:30 – 19:00. Adina: 6 eta 12 urte bitarte, heldu batek lagunduta. Prezioa: 4 euro.
¿Te ha sido útil esta página?