
Asteartean Liburuaren Mundu Eguna da eta Civivox sareak eta Gaztediaren Etxeak urteroko efemeride horrekin bat eginen dute datozen egunetan eginen diren hainbat jardueren bidez. Literatura sustatzea eta kultura bultzatzea da xedea, musika-errezitaldi baten, gertuko antzerki baten, idazleen topaketa baten eta fanzine- eta eskulan-lantegi banaren bidez. Iturramako eta Kondestableko Civivoxetan izanen dira ostiraleko, igandeko eta asteleheneko hitzorduak, eta Gaztediaren Etxean asteartekoa.
Bihar, ostiralarekin, hasiko dira aurreikusitako jarduerak, Eñaut Elorrietaren eta Íñigo Astizen errezitaldi - kontzertu batekin. Enplego zoriontsuago bat da Gabriel Aresti idazle eta poetari eginiko omenaldi honen izenburua. Euskal literaturaren izen handietako bat da Aresti, bere ibilbidean zehar ezin konta ahala obra sortu zituena. Elorrieta eta Astizek haren poemak irakurri eta testu horiei musika jarri diete. Ikuskizuna 19:30ean eginen da, sarrerak hiru euro balioko du eta aldez aurretik izena eman behar da 010ean, Civivox sarean eta www.pamplonaescultura.es/eu webgunean.
Igandean literatura eta gertuko antzerkia uztartuko dira Kondestable Civivoxean, Los finales no escritos lanean, taldearen eskutik Denok egiten dugu amets amaiera zoriontsu batekin, baina ez dugu pentsatzen horrek zer dakarren: Bizitza baten bukaera? Hiru emakumek eta gizon batek, guztiak antzerkigileak, gizakiaren sakonenera eramaten gaituzten lau istorio josi dituzte. 12:00etatik aurrera euskarazko bertsioa eginen da eta 19:00etan gaztelaniazkoa, eta, sarrera librea izanen da, aldez aurretik 010 telefonoan, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu webgunean izena emanda.
Astelehenean, 19:30ean, hau ere Kondestablen, literatur sormenari buruzko topaketa bat eginen da. Pello Pellejero eta Ángel Erro Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiko – Vianako Printzea Erakundeak deitutako Navarro Villoslada Literatur Sarien lehenengo edizioaren gaztelaniazko eta euskarazko modalitateen irabazleak hurrenez hurren, idazle gisa izan dituzten sormen-bizipenei eta literaturari buruzko hausnarketei buruz arituko dira. Sarrera librea izanen da, toki guztiak bete arte.
Fanzineak eta Sant Jordiko arrosak
Gaztediaren Etxeak, asteartean, 18:00etan, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako fanzine-lantegi bat antolatu du. Fanzine bat arte-eta sormen-adierazpide bat da, gai jakin baten (musika, komikiak, zinema, literatura, etab.) zale diren pertsonek eskuz egindako argitalpen independente bat edo aldizkari bat (zine). XIX. mendean sortu ziren, eta 50eko eta 60ko hamarkadetan kontrakulturaren adierazpide nagusietako bat izan ziren, adierazpen alternatiboa ahalbidetu baitzuten, baita eta ideiak eta edukiak azkar zabaltzea ere.
"Fanzine bikaina eta offline hedapena" lantegian, gai nagusi bat aukeratuko da, eta edukiak sartzeko modu desberdinak, tolestura eta koadernaketa sinpleen motak, tirada txiki bat biderkatzea eta sortzea (ondoren banatu eta erakusteko)eta abar sartzeko modu desberdinak ikusiko dira. Lantegia Mónica Revengak emanen du, Diseinu Grafikoan graduatua da eta gizarte-ekintzailetzan eta giza taldeen portaerari buruzko prestakuntza du; gainera, artisau-sorkuntzaren eta dinamizazio kulturalaren munduan figura nabarmena da Omapora Ikasketen arduraduna den aldetik.
Lantegia baino ordu erdi lehenago, 17:30ean, sormen-elkarretaratze bat antolatu da #Kafehartzen zikloaren jardueren barruan, Sant Jordiko arrosak egiteko. Saioak sarrera librea izanen du eta ez da aldez aurreko trebetasunik behar, data garrantzitsu horretan oparitzeko hainbat materialekin arrosak egiteko gogoak besterik ez.