Civivox sareak antolatzen duen Guraso Eskolak euskarazko saio bat proposatzen du astearterako, adin txikikoen hezkuntzako pentsamendu positiboari buruz

Civivox sareak antolatzen duen Guraso Eskolak euskarazko saio bat proposatzen du astearterako, adin txikikoen hezkuntzako pentsamendu positiboari buruz
Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, aurretik gonbidapena hartuta, Juslarrocha Civivoxean

Civivox sareko Guraso Eskola zikloaren azken-aurreko hitzaldiak pentsamendu positiboa izango du ardatz Pentsamendu positiboa umeen heziketan izenburupean, euskaraz emango da, 18:00etatik aurrera, Juslarrocha Civivoxean, sarrera libreaz, hasi baino ordubete lehenagotik gonbidapena hartuta. Hitzaldia Arantxa Sueskun psikologo eta familia-heziketan adituaren eskutik izango da, eta entzumen urriko pertsonentzat egokiturik egongo da.

Hitzaldiak era positiboan pentsatzea izango du hizpide, pentsamendu negatiboak positibo bilakatzea, horrela emozioak identifikatu eta doitzeko. Guztia umorearen bidez. Horrek familiak eta seme-alabak uneaz gozatzera eramaten ditu, egunez egun sortutako egoerak erraztuz. Positiboan pentsatzea sendabelarra izan daiteke pertsona bakoitzak zein familia bakoitzak bizi beharrekoari era moldagarri, eragingarri eta afektiboan aurre egiteko. 

Apirilaren 16an, asteartearekin, Guraso Eskolak programazioari amaiera emango dio Sanduzelaiko Civivoxean, 18:00etan ere, beste hitzaldi batez, ikasbideen inguruan neuropsikologiak irakasten duena hizpide. Hizlaria Carmen Azparren irakasle eta psikologoa izango da. Ziklo osoan bezala, sarrera librea da, hasi baino ordubete lehenagotik aurrera gonbidapena hartuta. 

 


GURASO ESKOLA

Asteartea, apirilak 9. 18:00. Juslarrocha Civivoxa

  • Pentsamendu positiboa umeen heziketan
  • Hizlaria: Arantxa Sueskun
  • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)

Asteartea, apirilak 16. 18:00. Sanduzelaiko Civixoxa

  • Zer irakasten du neuropsikologiak ikasbideen inguruan?
  • Hizlaria: Carmen Azparren
  • Sarrera librea, aldez aurretik gonbidapena hartuta, ordubete lehenagotik (bi gonbidapen pertsona bakoitzeko)
¿Te ha sido útil esta página?