Carlos III.aren etorbideak, Orreaga etorbidearen parean, irudi berria estreinatu du: parterre berriak dituenez, soropil-guneak lore eta zuhaixkaz osatutako mazizo bihurtu dira

Carlos III.aren etorbideak, Orreaga etorbidearen parean, irudi berria estreinatu du: parterre berriak dituenez, soropil-guneak lore eta zuhaixkaz osatutako mazizo bihurtu dira
Gune horiek egonleku gisa atseginago bihurtzeaz gain, helburua izan da bero-uharteak sortzea eta espezie polinizatzaileendako “babes eremuak” egitea

foto


Urtea amaitzearekin batera, irudi berria estreinatu du Carlos III.aren etorbideak eta Orreaga kaleak eratzen duten ardatzak. Iruñeko Udalak luzetarako guneak, berdegune txikien funtzioa betetzen zutenak, aldatu ditu eta parterre bihurtu ditu, hots zoladuraren gainean goratuta dauden espazioak. Kasu honetan, parterre horiek Corten altzairuz zedarrituta daude, zeina apaingarri izateaz gain bandalismoaren aurkako elementu ere baden. Lorategi Zerbitzuak hosto iraunkorreko zuhaixkak eta sasoiko landare loredunak uztartu ditu gune horietarako diseinuan, eta Eulen enpresa arduratu da landaketa-lanez.

Mota horretako bulebar loredunek espazioa egonleku gisa atseginago bihurtu eta merkataritzaren erakargarritasuna areagotzen dute, eta gainera, Azpiegitura Berde eta Urdinen etorkizuneko Udal Planaren ildoari jarraitzen diote. Hiri finkatuan gune berde eta bioanitzak sartzeak udan bero-uhartearen efektua arintzen laguntzen du, eta “babes-eremu” txikiak sortzen ditu espezie polinizatzaileendako. Zerrendetako batzuk 15 metroko luzera eta 1,5 metroko zabalera hartzera iristen dira. Parterre horien diseinuak berdeguneen naturalizazioa ekarriko du, kontuan hartuko baita soropilek baino ur eta zaintza gutxiago behar izatea.

Udaleko Merkataritzako Alorrak eta Berdeguneen Zerbitzuak modu koordinatuan gauzatutako esku-hartze horrek 48.274 euroko kostua izan du; zenbateko horren % 66 Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan finantzatu da, Next Generation EU Europako funtsen bidez. Parterreen diseinuak, Gayarre Antzokiaren aurrean dagoen parterre handiaren antzekoak, jarraitutasuna ematen dio etorbidearen hasierako itxura orokorrari, eta, hemendik aurrera, haiek ere izanen dira udalaren sasoiko landare-konposizioa diseinatzeko eta berritzeko ohiko sistemaren baitan.



logos

¿Te ha sido útil esta página?