‘Caparrosoren Errota’ Udal Eskolak piraguismo eta Paddle Board ikastaroak eskainiko ditu udan zehar Arga ibaian

‘Caparrosoren Errota’ Udal Eskolak piraguismo eta Paddle Board ikastaroak eskainiko ditu udan zehar Arga ibaian
Maila eta adin guztietarako ikastaroak eta 8 eta 14 urte bitarteko haurrendako udako kanpaldiak eskainiko dira
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

‘Caparrosoren Errota’ Iruñeko Udal Piraguismo Eskolak udako hilabeteetan abian jarriko ditu bere prestakuntza- eta aisialdi-proposamen guztiak, zeinek ur-kirolak hiriburuan bertan praktikatzeko aukera ematen baitute Arga ibaiaren ibilbideari esker. Honako hauek eskainiko dira: haur eta helduendako hastapeneko eskolak, taldeka egiteko jarduerak eta Stand up Paddle Board saioak –Hawain jaio eta surfa eta kayaka uztartzen dituen modalitatea–. Halaber, udan zehar hiri-kanpaldiak eskainiko dira, aste batekoak eta 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduak, eta ez da beharrezkoa ur-kirolak praktikatu izana. Udal-eskolak proposatutako jardueren eskaintza osoa https://www.piraguismopamplona.com/ webgunean kontsultatu daiteke.

Ur-kirolei buruzko ezagutza maila edozein dela ere, ‘Caparrosoren Errota’ Piraguismoko udal-eskolak, interesa duen orori ordu batzuetan Arga ibaian praktikatzeko aukera eskaintzen dio. Bi orduko hastapen eskoletatik hasi eta edozein adinetako lagunei zuzendutako hobekuntza ikastaroetara bitarte eskaintzen dira. Adin-mugarik egon ez arren, 4 eta 9 urte bitarteko adingabeek heldu batez lagunduta egon beharko dute.

Zailtasun txikiko modalitateak modu dibertigarrian irakasten dira, kayaka modu errazean erabiltzen  hasi ahal izateko. Baldintza bakarra igeri egiten jakitea da. Eskola horietan segurtasuneko oinarrizko gaiak, beharrezko tresnak eta arraunaren oinarrizko teknikak irakatsiko dira. Jarduera Iruñeko Piraguismoko Eskolatik gertu dagoen ibaiaren eremuan egiten da, eta horrek, gainera, Arga ibaiaren ingurua sakonki ezagutzeko aukera ematen du. Ikastaroak tituludun monitoreek emanen dituzte, eta beharrezko material guztiak zein nahitaezko aseguruak barne hartzen dituzte. Izen-emateak barne hartzen du instalazioen erabilera, non aldagelak eta dutxak baitaude.

Iruñean Stand up Paddle Board-a praktikateko aukera

Kirol guztiek egiten duten bezala, piraguismoa eta ur-jarduerak berrasmatu eta modernizatzen dira, eta bide horretan, ‘Caparrosoren Errota’ udal-eskolak proposamenak eguneratu ditu Stand up Paddle Board-en prestakuntza eskaintzeko. Hawain jaio zen kirol honetan, taula baten gainean mugitu behar da, pala baten laguntzarekin. Horrela, emozioa eta lasaitasuna uztartu eta kirolariak uraren gainean oinez dabilela sentitzea lortzen du. Modalitate horren ezaugarria da zailtasun-maila oso baxuko entrenamendu bete-betea eskaintzea –muskulu asko lantzeko aukera ematen baitu–. Bi orduko eskolak dira, eta 25 euro balio dute, pertsona bakoitzeko.

Eskolak, halaber, ‘Arraunkadak osasunaren alde’ udal-programa antolatu du, ariketa fisiko kuantifikatu eta sarituko ekimen bat piraguismoaren bidez kirol osasungarria bultzatze aldera Teknikari arduradun batek hilero eta urte osoan zehar kirol horrekin lotutako jardueren eguneroko programazioa ezartzen du, parte hartzaileak egin dezan. Jarduera bakoitzari lotuta, sari batzuk emanen dira, parte hartzaileen adina eta betetako helburuen portzentajearen arabera.

Piraguismoa lantzeko udako hiri-kanpaldiak

Iruñeko Piraguismoko Udal Eskolak udan zehar 8 eta 14 urte bitarteko haurrei hiri-kanpamentuak eskaintzen dizkie piraguismoa lantze aldera. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezaupideak izatea. Piraguismoa egiteko behar diren teknikak eta gaitasunak eskuratzeaz gain, jarduerari esker talde-espiritu sendoa eraikitzen eta ingurumenarekiko begiruneaz jabetzen lagunduko die haurrei. Kanpamentuetan lantegiak, jolasak eta Eskolatik gertu dauden toki interesgarrietara kultura- eta ingurumen-bisitak eginen dituzte.

Kanpamentuek 28 ordu iraunen dute, astelehenetik ostiralera, eta eskaintza asteka egiten da: ikasturte amaieran hasi eta irailean eskolak hasi bitarte, eta iraileko lehen astera arte parte hartzeko aukera dago. Goizero, jarduerak 08:30ean hasiko dira, monitore batek gidatutako jolas-saio labur batekin. Jarraian, kultura- edo ingurumen-bisita bat eginen da, edo lantegiak, gutxi gorabehera ordu bat eta erdiz. Hamaiketakoaren ondoren, piraguismo-eskolak emanen dira, bi ordu eta erdiz, eta 13:50 aldera amaituko da.

¿Te ha sido útil esta página?