
Ekainaren 23an, asteartea, epea irekiko da Buztintxuriko bizilagunek hiru proposamenetatik auzoarendako lehentasunezkoena dena aukeratzeko. Proiektu hautagarriak ekainean aurkeztu dituzte, eta interesa zutenek proiektuak xehetasunez ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izan dute. Parte hartzeko prozesuan boto gehien jasotzen dituen aukera aurten gauzatuko da, partaidetzazko aurrekontuei dagokien partidako 100.000 euroen kargura.
Ekainaren 23tik (asteartea) 28ra (igandea) bitarte bozkatzen ahalko da online, eta 23tik 27ra bitarte aurrez aurre, Buztintxuriko kiroldegian. Online bozkatzeko aukera decide.pamplona.es webgunean egonen da eskuragarri, ekainaren 23ko (asteartea) 09:00etatik ekainaren 28ko (igandea) 23:59ra bitarte. Halaber, postontzi bat jarriko dute kiroldegian, bizilagunek aurrez aurre bozkatzeko aukera izan dezaten, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitarte, ekainaren 23tik (asteartea) 27ra (larunbata); igandean kiroldegia itxita dago.
Bozketan aurkeztutako hiru proposamenetako bat besterik ezinen da hautatu. Lehenengo proposamena Gipuzkoako etorbideko haurrendako parkea berritzea da, eta horretarako, parkea goitik behera hobetuko da: elementu egokitu berriak jarri eta lurzorua berrituko dute, bai eta itzalguneak hobetu ere. Bigarren aukerak Trenbideko kalean zakurrendako eremu bat egiteko aukera planteatzen du. Hirugarren proposamena, bestalde, Erraldoien plazako argiteria berritzea da, efizientzia eta segurtasuna optimizatzeko.
PARTE HARTZEKO PROZESUKO BOZKETEN EGUTEGIA
Bozketa:
- Online decide.pamplona.es webgunean
Ekainaren 23ko (asteartea) 09:00etatik ekainaren 28ko (igandea) 23:59era arte - Aurrez aurre Buztintxuriko kiroldegian (Victor Eusa k. z.g)
Ekainaren 23tik (asteartea) 27ra (larunbata) bitarte, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitarte