Buztintxuri HLHIPn eginen dute Aste Santuaren aurreko azken auzo-eztabaidagunea

Buztintxuri HLHIPn eginen dute Aste Santuaren aurreko azken auzo-eztabaidagunea
Hurrengo auzo-eztabaidagunea maiatzaren 15ean eginen dute, Donibanen, eta ohikoa den bezala, herritarrek eta Udalak proposamenak eta eskaerak partekatzen ahalko dituzte
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Buztintxuri HLHIPn eginen dute Aste Santuaren aurreko azken auzo-eztabaidagunea, eta hiruhileko honetako azkena, hilaren 10ean, ostegunarekin. Maiatzaren 15ean ekinen dio berriro egitasmoari Iruñeko Udalak, Donibane auzoan. Buztintxuriko auzo-eztabaidagunea 18:30ean izanen da, eta Udalaren ordezkariek eta bizilagunek auzoa hobetzeko proiektuen inguruko informazioa trukatuko dute. Borja Izagirre Larrañaga auzoko zinegotziak gidatuko du eztabaida, eta Udaleko teknikariak ere hor izanen dira.

Erabaki Iruña webgunearen eta parte hartzeko bestelako tresnen bidez bildutako informazio-eskaerei erantzuten saiatuko dira denen artean. Halaber, saioan bertan ere egiten ahalko dira galderak. Hiriko beste auzoetan eginikoak bezalaxe, eztabaidagune hau ere zuzenean ikusten ahalko da ‘Participa Pamplona’ Youtubeko kanalean.

Auzo-eztabaidaguneetan entzumen urritasuna dutenendako irisgarritasuna bermatzen da: horretarako, zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dituzte. Hala, entzumen-urritasuna dutenek ere aukera dute eztabaidagunera joan eta modu aktiboan parte hartzeko. Entzumen-irisgarritasuna Eunate eta Asorna elkarteek bermatzen dute.

Helduen auzo-eztabaidagunea eginen duten tokian bertan, ondoko gela batean, Haurrendako eztabaidagunea eginen dute apur bat lehentxeago. Beraz, haurrendako saioan parte hartu nahi dutenek 17:00etan joan beharko dute Buztintxuri HLHIPra. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte, haiek ere aukera izan dezaten auzoaren inguruko ikuspegia, esperientziak eta proposamenak trukatzeko.

Aste osoan, hainbat jarduera egin dituzte auzoan eztabaidagunearen bueltan. Asteartean, esaterako, ibilbide bat egin zuten auzoan barna, eta Borja Izagirre Larrañaga auzoko zinegotziak parte hartu zuen. Auzoko erakunde eta kolektiboek zer lan egiten duten ikusi ahal izan zuten, hala nola Lurbizi Elkarteak, Buztinkolore Guraso Elkarteak eta Guratxuri Familien Elkarteak egiten dutena.

Gainera, aste osoan egonen da ikusgai Iruña Markaren erakusketa ibiltaria, Buztintxuriko udal-kiroldegian: hiri-markarekin batera, Udalaren beste egitasmo batzuk ere biltzen ditu erakusketak, Udalaren jarduera eta etorkizunean izanen dituen erronkak ikusarazteko.

Gaur, berriz, auzo-eztabaidagunearen bezperan, El florido pensil (Baratze loratsua) antzerki-emanaldia eginen dute Buztingune Zentro Komunitarioan, 19:00etan: Andrés Sopeña Monsalveren testuan oinarritutako komedia bat da, eta Butaca 78 konpainiak antzeztuko du. 

BUZTINTXURIKO AUZO-EZTABAIDAGUNEA

  • Apirilak 7 – 12:

    • Erakusketa ibiltaria. Iruña Marka eta udal-egitasmoak. Buztintxuriko kiroldegia.

  • Apirilak 9, asteazkena

    • Kultur jarduera: Antzerkia. El florido pensil (Baratze loratsua), Butaca 78 konpainia. Buztingune Zentro Komunitarioa, 19:00.

  • Apirilak 10, osteguna

    • Auzo-eztabaidagunea: 18:30. Buztintxuri HLHIP.

    • Haurrendako eztabaidagunea: 17:00. Buztintxuri HLHIP.

¿Te ha sido útil esta página?