
Harresietako Jaialdiak aurrera jarraituko du abuztuaren 16an (larunbata), Dantza Zoroan eta Zoroen gaua zikloekin, zeinak xede baitute dantza eta gorputz-adierazpena ohikoak ez diren espazioetara ekartzea. Dantza zoroan zikloaren hiru proposamenak Burnt, Grietas eta Tales to Disturb jaialdiko Ekipo Parkour taldeak gidatuta aurkeztuko dira, 20:00etatik aurrera, Zaldi Zuriaren zokoan. Eta gauean, 23:00etatik 02:00etara, Zoroen gaua: musika elektronikoaren aldeko apustua Jito Alai pilotalekuan, Bartzelonatik eta Iruñetik etorritako saioekin.
Larunbat arratsaldeko ikuskizunak Burnt lanarekin abiatuko dira: Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala dantza garaikideko konpainia gipuzkoarraren sorkuntza berriena eta nazioan eta nazioartean hainbat sari jaso dituen proiektu koreografikoa. Hurrengo pieza Alba D. Miguel errioxarraren Grietas izanen da, arte performatiboetan eta dantzan espezializatutako diziplina anitzeko artista garaikidea. Egunari bukaera emateko Tales to Disturb Laura Daelemans belgikarraren ikuskizunak emozioak hizkuntza minimalistaren bidez transmititzeko modua esploratuko du.
Dantza zoroan Iruñeko Udalaren doako programa, Acieloabierto Sarearen parte da eta xede du arte-hizkuntza irisgarri egitea eta errealitateari buruzko elkarrizketa eta ikuspegi berriak sortzea. Jaialdia esperimentala den horretan murgiltzen da eta mugimenduarekin lotura duten hainbat diziplina uztartzen ditu: dantza garaikidea, gorputz-antzerkia, dantza fisikoa, zirku-estiloa, vogue-a eta abar. Zikloari buruzko informazio guztia Dantza zoroan webgunean kontsultatzen ahal da.
Zoroen gaua, Jito Alai pilotalekuan
Gauean, 23:00etatik 02:00etara, Zoroen gaua eginen da Jito Alai pilotalekuan, musika elektronikoa dantzatzeko eta sentitzeko gonbidapena da eta aurten DLC Kultur kolektiboaren eskutik dator. Irabazi asmorik gabeko elkarteak Iruñeko eszenako hainbat kolektiboren musika elektronikoari –haren aldaera guztietan– lotutako proiektuak sustatzen ditu.
Larunbat gaueko programa 23:00etan abiatuko da, Bartzelonako Hivern Discos taldeko Oma Totem artistaren eskutik. Dj-a Bartzelonako musika-eszenako kide aktiboa da eta beste hainbat ekimenen artean hainbat irratsaio egitera gonbidatu dute rinse fm eta red light radio irratietan, Frankfurteko EOS radio irratiko DJa da. Gauak aurrera jarraituko du, eta 00:30ean Bendiak & Dstant artisten txanda izanen da, musika elektronikoaren eszenako hainbat Djek osatzen duten – Andrex Castro, Bendiak, Rythmoss, DJ Klan, DSTANT eta Unaikox– EMA Kolektiboko kideena.
2025EKO PROGRAMA
ABUZTUAK 16, LARUNBATA
Dantza zoroan: 20:00etan, Zaldi Zuriaren zokoan
o Burnt. Lasala (Gipuzkoa)
o Grietas. Alba D. Miguel (Errioxa, Alemania)
o Tales to Disturb. Laura Daelemans (Belgika)
Zoroen gaua: 23:00etatik 02:00etara, Jito Alai pilotalekuan
o 23:00. Oma Totem. Hivern Discos (Bartzelona)
o 00:30. Bendiak & Dstant. E.M.A. kolektiboa (Iruña)