Bost ikastetxek Iruñeko Udalak ikasturte honetan saritutako Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte

Bost ikastetxek Iruñeko Udalak ikasturte honetan saritutako Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte
Ekitaldia gaur goizean egin da Kondestablearen Jauregian, eta ikastetxeetako ikasle eta irakasle ugari egon dira bertan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Abenduan Ikaskuntza-Zerbitzuko (ApS) Proiektuen V. Udal-lehiaketa irabazi zuten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako bost ikastetxeek gaur goizean aurkeztu dute beren lanaren emaitza eta planteatutako helburua lortzeko jarraitu duten prozesua. Kondestablearen jauregian eta Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariaren aurrean aurkeztu dute beren lana honako ikastetxe hauetako irakasle-taldeen eta ikasleen ordezkariek: Navarro Villoslada Institutua, Cardenal Ilundain Ikastetxea, Mª Inmaculada Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratua, Claret Larraona Ikastetxea eta Compasión-Escolapios Ikastetxea.

ApS edo ikaskuntza-zerbitzu solidarioa hezkuntzako lan-ildoa da, non ikasleek aukera duten komunitateari zerbitzuak ematearekin batera eduki "akademikoak" bereganatzeko, ikasitakoa guztion mesedetan praktikan jarrita. Horrela, asmo pedagogikoak eta solidarioak bat egiten dute, ikasleek beren ikaskuntza propioan parte hartzen dute, eta gizartearekiko arduratsuak dira. Iruñeak 2017az geroztik jarduten du Ikaskuntza-zerbitzu solidarioko metodologian, proiektuen deialdi publiko baten bitartez. 2021eko udal-deialdian, zeinetan bost ikastetxe horiek saritu baitira, 6.500 euro bideratu ziren proiektuak egiteko orduan sor zitezkeen gastuei aurre egiteko.

Kulturartekotasuna, turismoa eta Osasuna

Kategoria bakoitzeko lehenbiziko hiru sariak Cardenal Ilundain Ikastetxeak, Navarro Villoslada Institutuak eta Mª Inmaculada Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuak jaso zituzten, eta gaur lortutako emaitzak azaldu dituzte. Cardenal Ilundain Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek “¡Say-uSay, your dictionary and t ranslate assistance”  proiektua egin dute ikastetxeetan elkarrekin bizi diren eta gaztelania menderatzen ez duten kultura desberdinetako aita eta ama askok dituzten arazoak konpontzeko xedez. Haien proposamena eguneroko bizitzako esamoldeen App-hiztegi bat izan da, Iruñeko biztanle askorendako erabilgarria ere badena kultur aniztasuna sustatzeko lanean. Adingabeek beraiek –Scratch-en esperientzia dute– konfiguratu zuren App-a MIT App Inventor (programazioa, blokeak erabilita) erabilita.

Panelen eta ikus-entzunezko materialen bitartez aurkeztu dituzte ikasturtearen azken seihilekoan saritutako proiektuak abian jarri osteko emaitzak. Navarro Villoslada Institutuko Batxilergoko 1. mailako ikasleek “Pam-plodcast: ibilbide audiogidatuak eta jolas-girotuak Iruñean barna” proiektuan helduendako zein txikienendako ibilbide turistikoei buruzko zortzi podcast aurkeztu dituzte, 8 erronkatan antolatuak, bost hizkuntzatan. Asmoa zen parte-hartzaileek, modu elkarreragilean, hiriari buruzko informazioa lortzen joatea, betiere lekuan bertan eta, besteak beste, aho-korapiloak, batuketak eta letra zopak ebatziz.

Mª Inmaculada Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuak “Eztarriko Trabatzeei STOP’ proiektuarekin, helburu zuen ostalaritzako profesionalei eta interesa duten herritarrei lehen sorospenetarako maniobrei buruzko prestakuntza ematearen garrantzia azpimarratzea, jatetxeetan gertatzen diren eztarriko trabatzeei aurre egite aldera. Erizaintzako laguntzaile teknikoko eta Marketin eta publizitateko erdi eta goi mailako 66 ikasle inguruk parte hartu dute. Proiektuaren garapenaren barruan online inkesta bat egin zen, zeinetan 152 irakaslek eta ostalaritzako profesionalek parte hartu baitzuten, eta ondoren ‘prestakuntza-pilulak’ eta trebakuntza-lantegi bat prestatu zuten, “maniobra erraz batekin bizitzak salba daitezkeela” frogatze aldera.

Gizarteratzea eta klima-aldaketa

Bigarren sariak Claret Larraona eta Compasión-Escolapios ikastetxeek jaso zituzten. Claret Larraona Ikastetxeak herritar guztien gizarteratzea sustatzeko proiektu inklusibo baten aldeko apustua egin zuen, “pertsona guztiek dugu desBERDINgaitasunen bat” ideia oinarri hartuta, gaitasun desberdinak baititugu. “Ezerk ez zaitzala geldiarazi” proiektuak pertsona batzuen mugikortasun arazoez sentsibilizatzen eta horiek konpontzen laguntzea du xede, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hori egitea erabaki zuten, Salestarretako ikasleekin batera, bizikletetara egokitutako balazta batzuk eraikiz, bi eskuetan desgaitasuna duen ikaskide batek bizikleta bat erabili eta behar zuenean galgatu ahal izateko.

Compasión-Escolapios Ikastetxeak, Arrotxapean “Euri-lorategien” inguruan lan egin du, eremu berde txiki gisa funtzionatzen duten espazio iragazkorrak eta aldi berean zirkulazioa ordenatzen dutenak. Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleek Iruñeko Udaleko teknikarien prestakuntza jaso zuten lorategien diseinuari eta espezieen hautaketari dagokienez, eta gero, urriko egun batean, martxan jarri eta prestatu zuten. Dagoeneko auzoaren parte da.

IKASKUNTZA-ZERBITZUKO PROIEKTUEN SARIAK

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuak
Lehen saria: Cardenal Ilundáin IP. Proiektua: “¡Say-uSay, your dictionary and translate assistance”. Egileak: Isabel Mª Zozaya Costa, ikastetxeko 6 irakaslerekin elkarlanean.
Bigarren saria: Claret Larraona ikastetxea. Proiektua: “Ezerk ez zaitzala geldiarazi”. Egileak: José Ángel Fernández Igoa, Blanca Escobar Noguera, Nuria Romo eta Laura Nuñez, Ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak.

DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako proiektuak
Lehen saria: Navarro Villoslada BHI. Proiektua: “Pam-plodcast: ibilbide audiogidatuak eta jolas-girotuak Iruñean barna”. Egileak: Edurne Magaña Ansó, Josu Orozco Elorza eta Miren Miqueo Ezcurdia, Batxilergoko irakasleak.
Bigarren saria: La Compasión-Escolapios ikastetxea. Proiektua: “Euri-lorategiak”. Egileak: Andrea Azpiroz Irisarri eta DBHko hainbat irakasle.

Lanbide Heziketako ikastetxeetako proiektuak
Lehen saria: Mª Inmaculada Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratua Proiektua: “Eztarriko Trabatzeei STOP”. Egileak: Alicia Beguiristain Barrientos, Maite Blázquez, Mercedes Lecumberri eta Maite Itoiz.

 

 

¿Te ha sido útil esta página?