
Iruñeko Udalak sustatutako bizikleta elektriko partekatuen sistemak bost gune gehiago izanen ditu ostiral honetatik aurrera, eta horiei erantsi behar zaizkie joan den astean lehendik zeuden 42 guneei gehitzeko prestatu ziren zazpi guneak. Gune horiek erabilgarri daude dagoeneko Mendillorrin, Nafarroako Unibertsitatean, Zabalgunean, Arrotxapean, Donibanen, Txantrean, Buztintxurin, Iturraman, Sanduzelain eta Etxabakoitzen. Erabilgarri dauden bizikletak, berriz, 540 dira dagoeneko. Informazio gehiago jasotzeko,web de Ride On webgunean kontsultatzen ahal da, 848 670 016 telefono-zenbakira deitu edo support@rideonpamplona.com helbide elektronikora idatzi.
Iruñeak garraiobide jasangarrien erabilera bultzatu nahi du, eta zerbitzua handitzeak hiriko auzo guztietan estaldura hobea izatea ahalbidetuko du, herritarrek 350 metroko eremuan bizikletak erabilgarri izan ditzaten. Gune berriak (20 gune eta 240 bizikleta) instalatzeko eta martxan jartzeko fasea amaituta, sistemak 640 bizikleta eskainiko ditu 62 gunetan banatuta. Bizikleta-sistema horretan 1.355.416 bidaia erregistratu dira aste honetara arte, erdiak baino gehiago 10 minututik beherakoak, eta % 35 10-20 minutukoak. Bizikletak edozein gunetan har daitezke eta beste batzuetan itzuli.
Udalaren bizikleta-sistema 24 orduz dago erabilgarri, eta erabiltzeko, alta eman behar da Ride On Pamplona aplikazioan edo https://rideonpamplona.com/index.html webgunean, noizbehinkako erabiltzaile gisa (erabilera bakoitza ordainduta) edo abonamendua eginez (urteko edo hileko harpidetza). Sistemak hainbat tarifa eskaintzen ditu, eta bizikleten zein ainguraketen erreserbak egiteko aukera ematen du. Ordainketa egin ondoren, bizikleta desblokeatu egiten da mugikorrera bidalitako identifikatzaile birtual esklusibo baten bidez edo gako baten bidez.
Bizikleta elektrikoa neurrizko jarduera fisikoa sustatzen duen alternatiba osasungarria da beste garraiobide batzuen sedentarismoarekin alderatuta. Gainera, pedalei eragiteko laguntza elektrikoa izateak ahalegin txikiagoa eskatzen du leku batetik bestera mugitzeko eta desnibelak gainditzeko, eta, beraz, aukera ematen du pertsona gehiagok erabiltzeko. Beste abantailetako bat da berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzen duela, eta ibilgailuek baino hobeto aprobetxatzen duela galtzadan behar den lekua, bidegorrien azpiegiturek neurri txikiagoa dutelako eta ibilgailu motordunenak baino leku gutxiago hartzen dutelako.
12 GUNE BERRIEN KOKAPENA
• Mendillorri. San Gilen kalea 1
• Nafarroako Unibertsitatea. Eraikin Nagusiko aparkalekua
• Zabalgunea – Monjardin. Agoitz kaleko biribilgunea
• Arrotxapea – Kaputxinoak. Marcelo Celayeta etorbidea 131
• Arrotxapea. Joaquín Beunza kalea 43
• Justizia Jauregia. Elío epailearen plaza – Larraina multzoa 5 bis
• Txantrea – Orvina III. Miravalles kalea 8
• Buztintxuri. Santos A. Ochándategui kalea 50 – Ventura Rodríguez kalea 50
• Txantrea– Ezkaba. Kanalea kalea 25– Nabaskoze almiradioaren plaza
• Iturrama. Fuente del Hierro kalea 17
• Sanduzelai. Sanduzelaiko etorb. 47
• Aróstegui etorbidea. El Sotoko Andre Maria kalea – Aróstegui etorbidea 4
ARGIBIDE GEHIAGO, HEMEN
• Ride On Pamplona
o Telefono bidezko harrera: 848 670 016 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jai-egunetan, 09:00etatik 20:00etara
o Helbide elektronikoa: support@rideonpamplona.com
o Aurrez aurreko arreta: Erriberri kalea 12 Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara