Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzu publikoa 2027ko apirilean jarriko da martxan Iruñean: 50 kargagune eta 500 bizikleta izanen ditu auzo guztietan banatuta

Bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzu publikoa 2027ko apirilean jarriko da martxan Iruñean: 50 kargagune eta 500 bizikleta izanen ditu auzo guztietan banatuta
NextBike enpresa izan da esparru-akordiotik eratorritako lehenengo kontratuaren adjudikazioduna eta martxorako instalatu beharko ditu kargaguneak
Bicicleta Pública eléctrica

 

Dagoeneko martxan dago Iruñean eta Iruñerrian bizikleten zerbitzu publikoa ezartzeko, harekin lotutako mantentze-lanak egiteko, kudeatzeko eta jarduteko esparru-akordiotik eratorritako lehenengo kontratua. Lehenengo kontratu hori Iruñeko udal-mugarteari dagokio: NextBike España SLU enpresa adjudikaziodunak lehenengo 50 kargaguneak eta 500 bizikletak hornitu eta instalatuko ditu. Kargaguneek datorren urteko martxoan instalatuta egon beharko dute eta, aurreikuspenen arabera, zerbitzua 2027ko apirilaren 15erako egonen da martxan.

Lehenengo kontratuaren prezioa 8.997.726,95 eurokoa (BEZa barne) da: 2026-2036ko aldia barne hartzen du, eta, kalkuluen arabera, 22.500 euro baliatuko dira kargagune bakoitzaren hornidura eta instalazioa ordaintzeko, eta 209 euro, hilero bizikletak abian jartzeko. Prezioak 2028ko urritik aurrera berraztertuko dira. Tokiko Gobernu Batzarrak lehenengo kontratu eratorria adjudikatuko du behin enpresa adjudikaziodunak aurkeztuta, batetik, ezarritako bermea, 297.445,52 euro jotzen duena, eta, bestetik, pleguan ezarritako erantzukizun zibileko asegurua.

Zerbitzuaren inguruko berritasun nagusiak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur (astelehena) Joxe Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta Agenda 2030eko zinegotziak, Borja Izaguirre Larrañaga Hiri Bizigarri eta Jasangarriko zinegotzi ordezkariak eta Alexia Canto Álvarez Mugikortasuneko Zerbitzuko arduradunak. Lehenengo 50 kargaguneak Iruñeko udal-mugarte osoan barna banatuta daude, zerbitzua auzo guztietako ahalik eta erabiltzaile gehienendako irisgarria izan dadin. NextBike enpresari adjudikatzen zaizkion hurrengo kontratu eratorrietan kokapen gehiago txertatuko dira, sistemaren eskakizun errealei erantzuna emanez.

Aurreikuspenen arabera honako toki hauetan jarriko dira 50 kargaguneak: Buztintxurin, Zabalgunean, Ermitagañan, Erripagañan, Iturraman, Lezkairun, Mendebaldean, Mendillorrin, Arrosadian, Arrotxapean, Sanduzelain, Donibanen, Txantrean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean, Ospitalegunean eta hainbat osasun-zentrotan, Gayarre antzokian eta autobus-geltokian; azken hori berritasuna da, eta intermodalitatea sustatzea du xede. Ezarritako kargagune kopuruari esker, modu ordenatuan eta faseen arabera eginen du aurrera zerbitzuak, hura Iruñerrira zabaltzeko prozesuaren arabera.

Lehenengo kontratu eratorriaren unitate kudeatzailea Iruñeko Udalaren Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko Alorreko Mugikortasuneko Zerbitzua izanen da, eskumena Iruñerriko Mankomunitateari eskuordetzen dion arte; aurreikuspenen arabera, 2028an eskuordetuko dio eskumen hori, zerbitzua Iruñerrira hedatzea ahalbidetuko duten kontratu eratorriak adjudikatu eta gero. Urte honetan bertan, hamabost bat udalek adierazi dute dagoeneko 40 kargagune eta 400 bizikleta batera eskatzeko interesa.

Lehenengo 50 kargaguneak aukeratzeko irizpide teknikoak Mankomunitatearekin koordinatu dira, baita Iruñerriko sare bakarra diseinatzeko proposamenarekin ere. Bizikletak alokatzeko aurreko zerbitzua 2026ko otsailean amaitu zen, eta 62 kargagune zituen guztira; horietatik, hamar hauek ziren erabilienak: Gayarre antzokia, NUP eta Nafarroako Unibertsitatea, Pio XII-Larraona eta Pio XII-Antso Azkarra, Tutera kalea, Aduanako zokoa, Iturramako bulebarra, Anelier pasealekua eta ospitaleak. Hala, kargaguneak bere horretan mantendu dira unibertsitateetan eta ospitaleetan, eta gehiago jarri dira erdigunean, hor egiten baitira bidaia gehien.

Zerbitzuko bizikletak
NextBike enpresak instalatuko duen kargagune eredua modularra, birkokagarria eta eskalagarria da, ainguraleku adimenduna eta karga elektrikoa izanen ditu, eta hirian integratuta egonen da. Gainera, zerbitzuan hobekuntza teknologikoak txertatzeko aukera ematen du, hala nola overflow-a, free-floating-a eta geltoki iragankorrak. Proposamena bereziki interesgarria da ibilgailu eta operazio-modu desberdinetara egokitzeko eta pixkanaka hazteko duen gaitasunagatik.

Bizikletei dagokienez, hiri-erabilera intentsiborako diseinatuta daude eta honako hauek izanen dituzte: 250 W-ko motor zentrala, 80 km-ko autonomia duen 540 Wh-ko bateria, Shimano Nexus aldagailua, giltzarrapo adimenduna, alarma akustikoa eta GNSS posizionamendua. Gainera, pantaila, mugikor-euskarria, saskia eta behe-paseko koadroa izanen dituzte, irisgarriagoak izan daitezen. 


50 KARGAGUNEEN KOKAPENA

  • Zenbakia, izena eta helbidea:

    • 1. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Sarriguren Kontzejuaren kalea 2 

    • 2. MENDILLORRIGOITI. Sagaseta Kontzejuaren kalea 16 

    • 3. ITURRAMA. Iturrama kalea 14

    • 4. PIO XII.a-ANTSO AZKARRA Pio XII.aren etorbidea 13

    • 5. MARCELO CELAYETA Marcelo Celayeta etorbidea 64

    • 6. ATARRABIAKO ETORBIDEA-LIBURUTEGIA. Atarrabiako etorbidea 40 

    • 6. AGOITZ KALEKO OSASUN ZENTROA. Agoitz kalea 37

    • 8. COMPAÑÍA. Compañía plaza 

    • 9. BUZTINTXURIKO OSASUN ZENTROA. Gipuzkoako etorbidea 13

    • 10. ERRIPAGAÑA. Londres kalea 12

    • 11. ZANGOZA. Zangoza kalea

    • 12. ERMITAGAÑA-NAFARROA ETORB. Ermitagaña kalea 3

    • 13. EZKIROTZ. Ezkirotz kalea 2 

    • 14. LA OLIVAKO MONASTERIOA. La Olivako Monasterioaren kalea 35

    • 15. AZPILAGAÑA. Manuel Turrillas plaza

    • 16. ANELIER. Otsagabia kalea 20 

    • 17. KARLOS III.a-LEIRE. Karlos III.aren etorbidea 18

    • 18. BENJAMIN TUTERAKOA. Benjamin Tuterakoaren kalea 2

    • 19. LEZKAIRU-LAKUNZA. María Lacunza kalea 21

    • 20. BAIONA. Irurita Apezpikuaren plaza 1

    • 21. JASO IKASTOLA. Ermitagaña kalea 31 

    • 22. SAN FRANTZISKO. Florencio de Ansoleaga kalea 26

    • 23. ADUANAKO ZOKOA. Kale Berria 127

    • 24. LEZKAIRU-KATALUNIA. Katalunia kalea 20 

    • 25. BUZTINTXURI-GIPUZKOA. Gipuzkoako etorbidea 34

    • 26. ERRIBERRI. Erriberri kalea 32

    • 27. LARRAONA. Pio XII.aren etorbidea 45

    • 28. OSPITALEGUNEA. Irunlarrea kalea (CHNko espezialitateak)

    • 29. GAYARRE ANTZOKIA. Karlos III.aren etorbidea 5

    • 30. NUP. Katalunia kalea, Ikasgelategiko aparkalekua

    • 31. KARLOS III.a-GORRITI. Karlos III.aren etorbidea 59

    • 32. MENDILLORRIBEITI. Ardatz Kontzejuaren kalea-Etxalatz Kontzejuaren kalea

    • 33. CORTE INGLESA. Tutera kalea 1

    • 34. LEZKAIRU-MUTILOA. Mutiloagoiti kalea-José Manuel Baena Martín Jaunaren kalea

    • 35. NAFARROAKO UNIBERTSITATEA. Nafarroko Unibertsitatea-Kazetaritza

    • 36. TXANTREA HEGOALDEA. Cascante kalea 4

    • 37. GURUTZEKO PLAZA. San Fermin kalea 20

    • 38. SANDUZELAI-OSASUN ZENTROA. Sanduzelai kalea 19

    • 39. YAMAGUCHI. Yamaguchi plaza 1

    • 40. JUSTIZIA JAUREGIA. Erreginaren aldapa 9

    • 41. SANDUZELAI. Ortiz de Landázuri Doktorearen plaza

    • 42. ARROTXAPEA. Joaquín Beunza kalea 43

    • 43. NAFARROAKO UNIBERTSITATEA II. Eraikin Nagusiko aparkalekua

    • 44. ETXABAKOITZ II. El Sotoko Andre Maria kalea 2

    • 45. KAPUTXINOAK. Marcelo Celayeta etorbidea 131

    • 46. LEZKAIRU-LACUNZA II. María Lacunza kalea 32

    • 47 ARROSADIA. Blas de Laserna kalea 56

    • 48. TXANTREAKO OSASUN ZENTROA. Subiza kalea

    • 49. NUP-SARIO. Sadar kalea

    • 50. AUTOBUS-GELTOKIA. Yanguas y Miranda kalea

 

logos next
¿Te ha sido útil esta página?