‘Bizi, biziberritu, elkarrekin bizi, ongi bizi’ da Iruñean irailaren 26tik 28ra eginen den ‘Oinez Dabiltzanen Hirien XI. Biltzarraren leloa

‘Bizi, biziberritu, elkarrekin bizi, ongi bizi’ da Iruñean irailaren 26tik 28ra eginen den ‘Oinez Dabiltzanen Hirien XI. Biltzarraren leloa
Eremu publikoaren bizitasunaren kontzeptua izanen da hiru egun horietarako antolatutako hitzaldi, txosten, bisita eta jardueren ardatza
Fitxategi
cartel Congreso de Ciudades que Caminan

 

Hiru egun mugikortasunari, ibilerraztasunari, espazio publikoei eta bizi-kalitateari buruz hausnartzeko. Irailaren 26tik 28ra bitartean, Iruñean eginen da Oinez Dabiltzanen Hirien XI. Biltzarra, antolatutako jardueren ardatz espazio publikoaren bizitasuna duena. Bizi, biziberritu, elkarrekin bizi, ongi bizi lelo harturik, hitzaldiak, mahai-inguruak eta bisitak eginen dira.

Borja Izagirre Larrañaga Hiri Bizigarri eta Jasangarriko zinegotzi ordezkariak eta Ana Montalbán Oinez Dabiltzanen Hirien Sareko zuzendari teknikoak kongresuaren programa aurkeztu dute gaur goizean. Edizio honetan, eta aukeratutako leloaren bidez, hirietako kaleek eta plazek bizitasun-espazio gisa eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko duten garrantzia aldarrikatu nahi da, bai eta horiek optimizatzeari begira espazioak berreskuratzeak duen garrantzia ere.

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak eta Miguel Anxo Fernández Lores Pontevedrako alkate eta Oinez dabiltzanen Hirien Sareko lehendakariak irailaren 26an, ostegunarekin, irekiko dute kongresua, 09:30ean. Baluarte izango da jardueren epizentroa, baina beste leku batzuetara ere zabalduko dira, hala nola Plazara Zentro Komunitariora, Sanduzelai auzora edo hiriko kaleetara, egitarauko hitzordu batzuk horietan gauzatuko baitira. Irailaren 26an, Biltzarrean bertan eginen da Sarearen Batzar Nagusia, eta irailaren 27an, larunbatarekin, 2024ko Oinez dabiltzanen Hiriak Sariak banatuko dira.

Iruñeko esperientzia
Iruñeak mugikortasuneko politiketan, ekimenetan eta ekintzetan duen esperientzia azalduko du; izan ere, politika horiek Oinez Dabiltzanen Hirien Sareak 100.000 biztanletik gorako kategorian emandako saria eskuratzea ekarri zioten 2023an. Irailaren 27an (ostirala), 12:00etan, ibilaldi gidatu bat eginen da Sanduzelai auzoan zehar, kasu praktiko gisa, Borja Izagirre Hiri Bizigarri eta Jasangarriko zinegotzi ordezkaria gidari dela. Bertan, Juaristi doktorearen pasealekuko igarobide jasangarriaren, patinodromo zaharreko parkearen eta auzoaren eraldaketarako deitutako ideien lehiaketaren berri emanen da, eta leku horiek bisitatuko dira.

Larunbatean Plazara Zentroan (Kale Nagusia 31) Oinez Dabiltzanen Hirien Sarearen Espazio Publikoaren Eskolaren (EPP) inaugurazio-ekitaldia eginen da. Ekitaldiak lantegi praktiko bat barne hartzen du, online egiteko prestakuntza-gune horretan parte hartu nahi duen ororendako irekia dena. Larunbatean, baita ere, kongresuaren amaiera gisa, jito-fotografiko bat antolatu da, parte-hartzaileek ordu erdiz argazkiak era espontaneoan egin ditzaten, gidaririk gabe. Irudi horietatik batzuk hautatuko dira bateratze-lana egiteko, Espazio Publikoaren Eskolako irakasleek koordinatuta.

Hamar urteko konpromisoa ibilerraztasunarekin
Oinez dabiltzanen Hirien Sarea irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkartea da, eta irekia dago ibilerraztasunarekin konprometituta dauden beste udal eta administrazio publiko batzuei ere. Helburu nagusia da oinez ibiltzeko apustua egiten dutenak hiriko mugikortasunaren eta espazio publikoaren protagonista nagusiak izatea. Sarean sartzeak eremu publikoa hobetzeko konpromisoa hartzea dakar, oinez ibiltzeko, egoteko eta sozializatzeko leku izan dadin. Horretarako, ibilerraztasuna sustatzeko proiektuak landu behar dira, eta, mugikortasun jasangarria, irisgarritasun unibertsala, bide-segurtasuna, hiri-ingurumenaren kalitatea eta haurren autonomia sustatzeko proiektuei ekin.

80 udalerrik eta probintziak baino gehiagok osatzen dute sarea, eta hamar milioi pertsona inguru ordezkatzen ditu. 2013an sortu zen, eta Iruña 2021ean atxiki zitzaion. 2023ko urritik, Iruña sareko Zuzendaritza Batzordeko kide da, ordezkari den heinean. Biltzarrekin batera, Espazio Publikoaren Eskola (EPP) sortzea izan da abiatu duten ekintzarik garrantzitsuenetako bat. Eskola hori online-prestakuntzako zentro bat da, edozeinek parte har dezake bertan eta sareko kideek doan erabil dezakete.
 

 

OINEZ DABILTZANEN HIRIEN SAREAREN XI. BILTZARRA. BALUARTEN, IRAILAREN 26TIK 28RA

IRAILAK 26, OSTEGUNA

  • 09:30 Ongietorri-ekitaldi instituzionala
  • 10:00 Hitzaldia, Carme Miralles i Guasch Geografian doktore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslearen eskutik.
  • 11:30 Kafea
  • 12:00 Elkarbizitza errazteko kaleak Kasu praktikoak biltzen dituzten hitzaldien erronda eta ondoren solasaldia
  • 14:00 Bazkaria
  • 19:00 Batzar Nagusia. Elkartutako udalerri eta diputazioetara mugatua. Plazara Zentro Komunitarioa, Kale Nagusia 31
  • 21:30 Afaria. Sareko kideendako eta biltzarrean parte hartzen dutenendako

IRAILAK 27, OSTIRALA

  • 09:30 Oinez dabiltzanen Hirien Sareko 2024ko Sariak Sari-banaketa eta saritutako proiektuen erakusketa. Ondoren, solasaldia, Paula Teles ingeniari eta hirigile eta Rede de Cidades e Vilas que Caminham sareko koordinatzaile nazionalak bideratuta
  • 11:30 Kafea
  • 12:00 Kasu praktikoa: Iruña. Ibilaldi gidatua, Borja Izaguirre Hiri Bizigarri eta Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkariaren eskutik
  • 14:00 Amaiera
  • 14:30 Bazkaria

IRAILAK 28, LARUNBATA

  • Oinez dabiltzanen Hirien Sarearen Espazio Publikoaren Eskolaren (EPP) inaugurazio-ekitaldia Plazara! zentroan Kale Nagusia 31. Barne hartzen du jende orori irekitako lantegi praktikoa
  • 10:30 – 10:45  Francesco Tonucci, filósofo, pedagogo eta marrazkilariaren inaugurazio-hitzaldia
  • 10:45 – 11:15 Jitoa. Gidaririk gabeko ibilaldia,  argazkiak hartzeko.
  • 11:30 – 13:00 Hautatutako argazkien inguruko eztabaida
¿Te ha sido útil esta página?