Sanferminen ostean, bihar Udalaren zerbitzu askok udako ordutegia berreskuratuko dute. Uztailaren 15ean, asteartearekin, berriro zabalik izango da Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30), udako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Egun horretan bertan ere berriro abiatuko da Ematic (Compañía k., 29), teknologia berriak eta emakumeak ardatz dituen udalaren zentroa. Uztailaren 15etik irailaren 15era astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara.
Halaber, asteartetik aurrera Zentro. Elkarlaneko guneak (Kale Nagusia 2) eskaintzen dituen zerbitzuak erabilgarri izango dira, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Civivox sareak ere uztailaren 15ean irekiko ditu zentro gehienak. Iturrama, Juslarrotxa, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, egongo dira zabalik. Kondestable ordutegi horrez gain, arratsaldez ere izango da irekita, 17:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara. Egoera hori abuztura arte mantenduko da.
Eta uztailaren 15etik aurrera, baita ere, hiriko liburutegi publikoetako zerbitzuak martxan izango dira berriro. Mendillorri, Iturrama, San Frantzisko, Sanduzelai, Txantrea, Yamaguchi, Milagrosa, Etxabakoitz eta San Pedroko liburutegietako aretoetara eta funtsetara sartu ahalko da 08:30etik 14:30era, udan zehar.
Azkenik, asteartean ere normaltasuna itzuliko da Harrotura (San Gregorio k., 28), sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eta arreta eskaintzeko Iruñeko Udalaren zentrora, alegia. Irailera arte mantenduko den honako udako ordutegi hau izango du: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 09:00etatik 18:00etara, etenik gabe; eta astearte eta ostiraletan, 09:00etatik 15:30era.