Bihar, ostiralarekin, argitaratuko da Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan 2020-2021eko ikasturtareko onartuak izan direnen behin betiko zerrenda

Bihar, ostiralarekin, argitaratuko da Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan 2020-2021eko ikasturtareko onartuak izan direnen behin betiko zerrenda
Gaztelania eta gaztelania ingelesarekin hizkuntz aukeretako eskaera kopurua leku libreena baino handiagoa da, euskaraz, aldiz, alderantziz gertatzen da

escuelas infantiles

Iruñeko Udalak bihar (uztailak 17, ostirala) argitaratuko du 2020-2021eko ikasturterako Udal haur-eskoletan onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Kontsultagai egonen da www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren iragarki-taulan (Oliveto Kondearen kalea, 4 - 2. sol.).
 

Gaztelania eta gaztelania ingelesezko jarduerekin hizkuntz aukeretako eskaera kopurua leku libreena baino handiagoa da, euskaraz, aldiz, eskaera txikiagoa da leku libreak baino. Lehen aukera gisa jasotako eskaerak aintzat hartuz gero, eskabidea aurkeztu zuten 605 familietatik 273 gaztelaniarako ziren (% 45,12), 190 gaztelaniarako ingelesarekin (% 31,4) eta 142 euskarako modalitaterako (% 23,47). Gaztelaniazko eskaria eskaintza baino handiagoa izan da, egonaldi osoan 203 toki baitzeuden eta 273 eskaera, eta ez dago egonaldi erdiko aukerarik. Gaztelania ingelesarekin modalitatean 116 leku zeuden egonaldi osoan, eta 160 eskari egon ziren; egonaldi erdian, berriz, 73 leku eta 30 eskari. Euskaraz eskainitako egonaldi osoko 129 lekuetarako 126 eskaera heldu ziren, eta egonaldi erdiko 26etarako, 16.
 

Matrikulak, uztailaren 20tik 24ra
 

Zerrendak zenbat puntu lortu eta ordena horretan argitaratuko dira, eskola bakoitzeko lekuen hezkuntza-eskaintzarekin bat, bai egonaldi erdiko zein egonaldi osoko eskoletako  bai hizkuntza-aukera ezberdinetarako plazetarako (gaztelaniaz, euskaraz eta gaztelaniaz ingelesezko jarduerekin).
 

Joan den uztailaren 1ean behin-behineko zerrenda argitaratu eta gero, erreklamazioak egiteko epea ireki zen: 33 alegazio aurkeztu zaizkie Nafarroako Gobernuko hautapen batzordeak ezarritako puntuazioei. Horietako 24 (% 72,7) baietsi dira, eta gainerako 9ak ezetsi.
 

Uztailaren 20tik 24ra (biak barne) familiek matrikula egin ahal izanen dute, lekua eskuratu duten haur-eskolan bertan. Udalaren haur-eskolen sarea honako hauek osatzen dute: Hello Azpilagaña, Hello Buztintxuri, Hello Egunsenti, Donibane, Goiz Eder, Printzearen Harresi, Mendillorri, Izartegi, Haurtzaro, Mendebaldea eta José María Huarte.
 

Egonaldi osoko 448 leku eta egonaldi erdiko 99 leku
 

Datorren ikasturterako Udalaren haur-eskoletan 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako 964 leku daude guztira. Horietatik 316 euskaraz dira (% 32,78); 324, gaztelaniaz (% 33,61) eta 324, gaztelaniaz ingelesarekin (% 33,61). Gaur egun jada matrikulatuta dauden eta aurreikusitakoaren arabera bertan jarraituko duten haurrak kontuan hartuta, 547 leku libre eskaini dira: 448 egonaldi osoan eta 99 egonaldi erdian. Horietatik 155 euskarazkoak dira (% 28,34); 203, gaztelaniaz (% 37,11) eta 189, gaztelaniaz ingelesarekin (% 34,55).
 

Guztira 755 eskaera jaso dira. Familia batzuek eskaera bat baino gehiago egin dute badelako aukera eskaera egiteko aukera bakarrarekin zein bigarren eskaera bat bidaltzeko beste aukera bat gehiago erantsiz. 755 eskaeretatik 329k gaztelania aukeratu dute (% 43,58); 242k, gaztelania ingelesarekin (% 32,05) eta 184k, euskara (% 24,37). Guztira 605 familiek aurkeztu zuten instantzia.
 

Eskaerak eta leku libreak haur-eskola bakoitzeko
 

Eskolaka, lanaldi osoan, gaztelaniaz, Mendebaldean 44 leku libre daude eta 55 eskaera; Haurtzaron, 43 eta 53, eta Mendillorrin, 58 leku eta 68 eskaera. Euskarazko modalitatean Izartegin 50 leku daude eta 38 eskaera. Gaztelania ingelesarekin modalitatean, Hello Egusentin 33 leku eskaini dira eta 15 eskaera daude; Hello Buztintxurin, 40 eta 69, eta Hello Azpilagañan, 31 eta 68. Eredu bat baino gehiago duten haur-eskolen artean, Donibanek 28 leku eskaini ditu gaztelaniaz eta 55 eskaera jaso; euskaraz, aldiz, 31 leku daude eta 27 eskaera. Printzearen Harresin gaztelaniazko 30 leku daude eta 42 eskaera, eta euskaraz, 22 leku eta 30 eskaera. Goiz Ederren, euskaraz, 31 familia interesatuta daude 25 lekurendako, eta gaztelaniaz ingelesarekin, 8 familia 12 lekurendako.
 

Egonaldi erdian, gaztelania ingelesarekin modalitatean, Hello Azpilagañan 36 leku libre daude eta 12 eskaera jaso dira; Goiz Ederren 26 leku eta 16 eskaera, eta José María Huarten, 31 eta 15. Goiz Ederren, euskaraz, 26 leku eskaini dira eta 16 eskaera jaso.
 

Hezkuntza Departamentuak ordutegiak eta ratioak aldatu ditzake
 

Aurreikusita dago Hezkuntza Departamentuak prebentzio- eta antolakuntza-protokoloa egitea, datorren ikasturteko aurrez aurreko hezkuntza-jardueraren garapenerako, COVID-19aren pandemiaren bilakaeraren arabera. Iruñeko Udalak familiei jakinaraziko dizkie departamentuak emandako jarraibideetako batzuk, hala nola osasun-krisiaren bilakaeraren arabera agian eskolara sartu eta irteteko ordutegiak aldatzea beharrezkoa izan daitekeela, jantoki-zerbitzua etetea edo ratioak jaitsi behar izatea. Haur-eskolan bertan edo beste lokal batzuetan toki nahikorik ez bada, aurrez ezarritako irizpideen arabera erabakiko dira familiak hartzeko lehentasunak.

¿Te ha sido útil esta página?