Bihar, larunbatarekin, argazki-set bat instalatuko da Udaletxean ‘sanferminen irudia’ jasotzeko, iruindarren erretratuen bidez

Bihar, larunbatarekin, argazki-set bat instalatuko da Udaletxean ‘sanferminen irudia’ jasotzeko, iruindarren erretratuen bidez
Parte hartu nahi duen orok ezkaratzera jo dezake 10:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:00etara
Post_ES_00005.jpg

 

Iruñeko Udalak bihar, larunbatarekin, komunikazio kanpaina bat abiatuko du, hiriko erdigunea iruindarren aurpegiekin janzteko festetan. Izan ere, haiek dira munduko jairik garrantzitsuenetako baten funtsezko eta ezinbesteko atala. Parte hartu nahi duten guztiek larunbatean 10:30etik 14:30era eta 17:30etik 20:00etara jo beharko dute Udaletxeko ezkaratzera, bertan argazki-set bat egonen baita. Gainera, ekimenean parte hartzen duten guztien artean sanferminetako hainbat ekitalditara joateko sarrerak zozketatuko dira.

Ekimen horretan parte hartzeko, larunbatean, ekainaren 11n, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu biak arte, edo arratsaldez, bost eta erdietatik eta zortziak bitartean, Udaletxeko ezkaratzera joatea baino ez da egin behar. Eraman behar den bakarra da alkandora edo kamiseta zuri bat, zapi bat eta, Udalak abian jarri duen deialdi-kanpainak eskatzen duen bezala, “zeure irribarrerik onena”. Argazkiak bakarka edo bikoteka izan daitezke, bakoitzak nahiago duenaren arabera.

Larunbatean argazki-setera bertaratu eta proposamenean parte hartzen duten pertsona guztien artean honako hauek zozketatuko dira: bi sarrera-baimen bikoitz entzierroa zezen-plazan ikusteko; sarrera-baimen bikoitz bat entzierrilloa ikusteko; beste sarrera-baimen bikoitz bat zezen-plazan eginen den burtziketa arratsalderako eta, beste hiru, bi lagunendako ere, Udaletxetik Gaixoa nia bizitzeko uztailaren 14an. Zozketa ekainaren 23an izanen da, ostegunarekin, eta saridunei telefonoz jakinaraziko zaie.

¿Te ha sido útil esta página?