Berriz ere Iruñeko kaleetan dugu askotariko dantza eta musiken jaialdia, egunero hiriko ehuna osatzen duten milaka herritarren geografia-jatorriak eta kultura ezberdinak bezain askotarikoak. Bihar, 18:30ean, Kale Nagusian hasita, “Kulturen Kalejira” egingo da, festa giroko desfile anitza, eta bertan hura irudikatzen duen postrearen 1.000 anoa banatuko dira: fruta-mazedonia.
Haien herrietako jantzi tradizionalekin zein sanferminetako zuriarekin jantzita, adin guztietako 62 elkartetako kideak egongo dira desfilean, Iruñeko honako komunitate hauen izenean: Peru, Senegal, Bolivia, Venezuela, Argentina, Kolonbia, Nikaragua, Bulgaria, Ekuador, Ukraina, Mali eta Nigeria. Horiekin batera kultur aniztasunaren arloan, xenofobiaren eta arrazismoaren aurkako borrokan edo Giza Eskubideen benetako betetzearen alde lan egiten duten entitateak ere ariko dira.
Kalejiraren hirugarren edizio honetan, Iruñerriko Mankomunitateak ere bat egin nahi izan du ospakizunarekin eta bi “ur-taberna” instalatuko ditu. Gune horietan 1.000tik gora parte-hartzaileek urez hornitzeko aukera izango dute, DYAko boluntarioen laguntzari esker. “Tabernak” karpa txikietan instalatuko dira, eta bertan bi txorrota jarriko dira, harraska banarekin –etxeetan dauden antzeko instalazioak–, hiriko hornidura-sare publikoari lotuak. Bihar, bi gune horietan, ura zerbitzatzeaz gain, ia berrehun ontzi berrerabilgarri banatuko dira, hiru, elkarte parte-hartzaile bakoitzeko. Berriz ere, Iruñeko Udalaren kalejirak Paris 365 jantokiaren laguntza izan du, haiek prestatu baitituzte fruta-anoak.
Hasiera-orduan, gutxi gorabehera, kalejiran parte hartuko duten kolektiboak Descalzos eta San Lorentzo kaleetan antolatu eta paratuko dira. 18:30etik aurrera, kalejira Kale Nagusitik abiatuko da, Udaletxe plazatik eta Txapitela kaletik pasa eta Gazteluko plazaraino, bertan festari amaiera emateko. Han, desfilean parte-hartzen dutenekin batera arituko dira Duguna dantza-taldea eta Bulgariako PIRINA dantza folklorikoen taldea. Kalejira honek hiri anitz baten erakusle izan nahi du, inklusioa eta kultura-aniztasuna babestu eta horiek erreferentzia-baliotzat dituen hiri batena, alegia. Eta hori jai nazioartekoenetako baten barruan, zeinaren erakustokirik onena baita hiriaren gizarte-ehunaren osaera bera, kaleetan ikus daitekeena.
Kulturen kalejira. Uztailak 14. Udaletxe plaza. 18:30
- Afolbo
- Africa Unida
- Alpargatika
- Andino
- APROE
- Así Es Bolivia
- Askapena
- Asociación ADIFF
- Asociación Amigos de la Jota
- Asociación de batucada del Valle de Egués La Farruka
- Asociación Cultural bolivianos en Pamplona (ACBP)
- Asociación Cultural Perú Arte
- Asociación Cultural Salay Bolivia
- Asociación Estado EDO en navarra
- Asociación Etxabakoitz bizirik elkartea
- Asociación folklorica boliviana
- Asociación guinena Haldu Fotty
- Asociación Integración sin fronteras
- Asociación Nueva generación boliviana (ADE)
- Asociación Ofuobi Igbo Navarra
- Asociación Orfey bg
- Asociación Rosa De Bulgaria
- Asociación de saharauis de Navarra
- Asociación social-cultural Renacer
- Asociación Tumaraka – Niarawa batukada
- Asociación Txistularis de Navarra
- Asocolon
- Asvena
- Bolivia navarra
- Burubeltz Konpartsa
- Centro Argentino Navarro
- Compartiendo raíces
- Cruz Roja Burlada/ Pamplona
- Danza unión familiar
- Danza pinolera – Nicaragua
- Duguna dantza taldea
- Eh11 Kolore
- Escuela de Trikitixa
- Euskal Herria hamaika
- Fanfarria Tafalla-Iruñea
- Flor De África
- Fraternidad Elegantes
- Fraternidad Morenada Central Cocani
- Grupo cultural Llajwas Bolivia
- Grupo cultural Rebeldes
- Grupo de baile Balgarskite Kipri
- Grupo de bailes típicos de Bulgaria Pirina
- Grupo folklórico Corazón Boliviano
- Grupo Na megdana
- Grupos de Acción Social (GAS)
- Herencia Latina
- Herri Sanferminak
- Iruñea ciudad de acogida
- Kjochalitas de Valle alto
- Mujeres del maíz
- Mujeres de Mali Benkadi
- Nabda
- Perú Arte
- SEI
- SOS Racismo
- Sumaj Sonqo
- Zaska