Bihar irekiko dituzte Sanduzelaiko Aquavoxeko kanpoko igerilekuak, eta edukiera 1.206 pertsona izanen da berdeguneetan

Bihar irekiko dituzte Sanduzelaiko Aquavoxeko kanpoko igerilekuak, eta edukiera 1.206 pertsona izanen da berdeguneetan
‘Eguneko’ sarrerak eta abonamenduak digitalki eskura daitezke https://www.pamplona.es/entradaspiscinas webgunean
piscina

 

Bihar irekiko dituzte Sanduzelaiko Aquavoxeko udal-igerilekuak. Espazioak, osasun-segurtasuneko egungo baldintzetan, 1.206 pertsonako edukiera izanen du instalazioetako kanpoaldean, pertsona bakoitzeko 4 m2 bermatzeko. Igerilekuak etenik gabe egonen dira zabalik, 10:00etatik 20:30era (aldagelak 20:45era arte). Irailaren 14ra arte.

Beti bezala, eguneko sarrerak eskuragarri egonen dira, baina baita denboraldirako abonamenduak ere. Sarbidea errazteko eta erosoagoa egiteko, eta erabiltzaileei prozedura errazteko, aurten ere erosketa digitala egiteko aukera eskuragarri dago https://www.pamplona.es/entradaspiscinas webgunearen bidez. Helbide horrek ordainketa pasabide seguru batera darama eta bertatik kreditu-txartel zenbaki bat erabiliz erosten ahal dira. Murriztapen-eskubidea dutenek aldez aurretik honako izapide hau egin beharko dute: tarifa hori jasotzeko eskubidea ziurtatzen duen dokumentazioa descuentossanjorge@sedena.es helbide elektronikora bidali.

Instalazioetara sartzen diren pertsonen trazabilitatea aplikazioaren bidez erregistratuko da, eta igerilekuan bertan sarrera erosten dutenei NAN zenbakia eskatuko zaie. Behin barruan, erabiltzaileek seinaleztatuta dauden joan-etorrietarako ibilbideak jarraitu beharko dituzte, eta gogoan hartu maskara nahitaez erabili behar dela, salbu eta bainatzerakoan eta igerilekuetarako joan-etorrietan, dutxetan, jan edo edateko une zehatzetan eta belardietan atseden hartzen egotean, baldin eta 1,5 metroko gutxieneko tartea mantentzen bada. 8 urtetik beherako haurrek une oro heldu batez lagunduta egon beharko dute. Instalazioetan erabiltzaileek eskuragarri izanen dute indarreko arauei buruzko informazioa, zeinak megafoniaz ere igorriko baitira, eta kolore kode bat ezarriko da eremu berdeen betetze maila seinalatzeko.

Igerilekuen kanpoko hiru ontzietan 566 lagun egon daitezke aldi berean. Erretegien % 70 egonen da erabilgarri (bertan dauden 10 mahaietatik, 7, 8 mahaikideko mugarekin); mahai bakoitza zenbaki baten bidez egonen da lotuta dagokion erretegiarekin, eta aurreko eguneko 19:00etatik aurrera erreserbatu beharko dira telefonoz. Mahai bakarra erreserbatuko da dei bakoitzeko. Gune horietan zein erabilera libreko mahaietan desinfektatzailea, papera eta zakarrontziak egonen dira. Gimnasioa erabiltzeko ere txanda erreserbatu beharko da, nahi den ordua baino 48 ordu lehenago gehienez.

Zenbait dutxa eta aldagela erabilgarri egotea aurreikusten den arren, zerbitzu horiek ez erabiltzea gomendatzen da, eta ez da baimenduko hamakak instalazioko gordailuan uztea.

¿Te ha sido útil esta página?