Irekita dago izena emateko epea urtero Batasunaren Pribilegioaren ospakizunaren karietara Udaletxea ezagutzeko egiten diren doako bisita gidatuetan. Gaurtik aurrera eta irailaren 8ra bitarte (irailaren 6an, igandean, izan ezik), egunero ibilbide gidatuak eginen dira zenbait ordutegitan, hala gaztelaniaz nola euskaraz. Guztira, Iruñeko Udalak 460 leku jarri ditu herritarren eskura, 23 bisitatan banatuta, bakoitza 30 minutu ingurukoa.
Karlos III.a Nobleak duela 597 urte (1423an) emandako hiriaren sorrera-gutunak bisitetan duen garrantzia dela-eta, Batasunaren Pribilegioaz gain, ikusgai egonen da agiri horren eskuz idatzitako kopia bat ere, 1533ko maiatzaren 16an egina. Pribilegioaren hiru edizio inprimatu ere egonen dira ikusgai, XVII. eta XVIII. mendeetakoak, baita berariazko hiru ikerlan ere: Pribilegioari buruz Leandro Olivier artxibozainak (1923) eta Concepción Martínez Pasamar filologoak (1995) egindakoak, eta Udaletxeari buruz José Luis Molins artxibozainak egindako ikerlan monografikoa (1995).
Bigarren urtez jarraian, bitxikeria bibliografiko bat egonen da bisitarien eskura: “Privilegio de la Unión de la Muy Noble y Leal Ciudad de Pamplona, Cabeça del Reyno de Navarra”, “Impresso por mandado del Real Consejo deste Reyno de Navarra” delakoa. Gainerako agiriak Udal Artxiboko dokumentu- eta bibliografia-funtsetakoak dira; azken alea, aitzitik, Ekaitz Santazilia bildumagileak aldi baterako egindako mailegua da.
Bisitetarako tokia eskatzeko, Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren telefonora deitu behar da (010 / 948 420 100), edo Udalaren webgunearen bidez egin, irailaren 7a baino lehen. Sei urte baino gehiago duten haurrek izena emanda edukiko dute heldu ardura duen helduaren NAN zenbakiarekin. Aurten taldeak murriztu dira, eta 20koak izanen dira, eta ez 30ekoak, aurreko urteetan bezala. Bisitetarako topalekua Udaletxearen ate nagusia izanen da, hasteko adierazitako ordua baino 10 minutu lehenago, parte-hartzaileei tenperatura eta datuak hartu behar baitzaizkie. Argibide gehiago www.pamplona.es-en eta 010 telefonoan.
Udaletxeko bisita gidatuen ordutegia
Irailak 2, asteazkena
17:00 Gaztelaniaz
18:00 Euskaraz
19:00 Gaztelaniaz
20:00 Gaztelaniaz
Irailak 3, osteguna
12:00 Gaztelaniaz
13:00 Gaztelaniaz
Irailak 4, ostirala
12:00 Gaztelaniaz
13:00 Euskaraz
17:00 Gaztelaniaz
18:00 Euskaraz
19:00 Gaztelaniaz
Irailak 5, larunbata
11:00 Gaztelaniaz
12:00 Gaztelaniaz
13:00 Gaztelaniaz
17:00 Gaztelaniaz
18:00 Euskaraz
19:00 Gaztelaniaz
Irailak 7, astelehena
17:00 Gaztelaniaz
18:00 Euskaraz
19:00 Gaztelaniaz
20:00 Gaztelaniaz
Irailak 8, asteartea
12:00 Gaztelaniaz
13:00 Gaztelaniaz