Bihar, asteartearekin, Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako auzo-eztabaidagunea bilduko da José María Huarte Ikastetxe Publikoan

Bihar, asteartearekin, Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako auzo-eztabaidagunea bilduko da José María Huarte Ikastetxe Publikoan
Topaketa18:30ean hasiko da, Esther Cremaes zinegotzia bertan izango da, eta hala hiriko auzo-eztabaidaguneen beste txanda bati emango zaio hasiera
Fitxategi

Bihar, asteartearekin, Iruñeko Udalak antolatutako auzo-eztabaidaguneen beste txanda bat hasiko da. Gune horiek elkartu eta hitz egiteko dira, herritarrek proposamenak egin ditzaten, eta auzoari buruzko informazioa jaso dezaten. Lehenengo bilera José María Huarte IPan izango da, eta Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako herritarrak, elkarteak eta gizarte-ehuna daude gonbidatuta. Topaketa irekia da, edonork parte hartu dezake, 18:30ean hasiko da, eta Esther Cremaes zinegotzia bertan izango da.

Saioaren hasieran auzoko zinegotziak hartuko du hitza, eta auzoari buruzko udal-argibide, inbertsio, proiektu, plan eta abarren berri emango du. Jarraian, lan-dinamika bat egitea aurreikusita dago, non bertaratutakoak bi taldetan banatuko baitira: batetik, Donibaneko biztanleak; eta bestetik, Mendebaldea eta Ermitagañakoak. Horrela, zonalde bakoitzaren errealitate eta beharretan sakontzea bilatzen da, talde bakoitzaren eskaera ezberdinak modu argiago batean ezagutzeko. Auzo bakoitzaren inguruan auzotarrek proposatutako intereseko gaiak izango dira parte hartzeko dinamika honen ardatz.

Hori da auzo-eztabaidaguneen txanda berri honen berritasun nagusietako bat. Zinegotzi ordezkari bakoitzak bilera gauzatzeko bi formatu izango ditu aukeran. Topaketa orain arte bezala egin ahal izango da, lehenengo zinegotziak eta ondoren herritarrek hitza hartuta, iradokizunak zein proposamenak egiteko; edo, horrez gain, beste deliberazio-gune bat sortuta lantaldeetan, auzoan garrantzitsua den gai nahiz alderdiren bat jorratzeko edo auzo osoaren egoerari buruz hitz egiteko. 

Biharkoa ekainera bitarte egingo diren hamahiru auzo-eztabaidaguneetako lehenengoa izango da. Guztiak astearteetan izango dira, 18:30ean, eta lokal publikoetan: Civivox, ikastetxe zein liburutegietan. Martxoan zehar eta Aste Santuko etenaldira arte, honako auzo-eztabaidagune hauek programatu dira: Iturramako auzo-eztabaidagunea (martxoaren 13an, asteartearekin, Iturramako Civivoxean), Txantreakoa (martxoaren 20an, asteartearekin, liburutegi publikoan), eta Alde Zaharrekoa (martxoaren 27an, asteartearekin, Kondestable Civivoxean). Guztiak herritarren parte hartzera irekita daude, nahi duen orok iritziak, iradokizunak eta proposamenak egin ditzan hiriko auzo bakoitzerako.

Auzo-eztabaidaguneen egutegia

AUZOA TOKIA ORDUA ZINEGOTZIA

03/06 Donibane - Ermitagaña - Mendebaldea José Mª Huarte IP 18:30 Esther Cremaes

03/13 Iturrama Iturramako Civivoxa 18:30 Iñaki Cabasés

03/20 Txantrea Txantreako liburutegia 18:30 Joxe Abaurrea

03/27 Alde Zaharra Kondestable Civivoxa 18:30 Manuel Millera

04/10 Arrotxapea Juslarrocha Civivoxa 18:30 Patricia Perales

04/17 Erripagaña / Beloso / Bidezar Elorri IP 18:30 Maider Beloki

04/24 Arrosadia - Milagrosa - Azpilagaña Milagrosako Civivoxa 18:30 Edurne Eguino

05/08 Lezkairu / Santa María la Real Milagrosako Civivoxa 18:30 Javier Leoz

05/15 Sanduzelai Sanduzelaiko Civivoxa 18:30 Aritz Romeo

05/22 Zabalguneak Vázquez de Mella IP 18:30 Itziar Gómez

05/29 Mendillorri Mendillorriko Civivoxa 18:30 Laura Berro

06/05 Etxabakoitz Nicasio Landa IP 8:30 Armando Cuenca

06/12 Buztintxuri Buztintxuri IP18:30 Mikel Armendáriz

¿Te ha sido útil esta página?