Bihar abiatuko da “Hamaika plan” programaren bederatzigarren edizioa, jarduera sorta bat egiteko proposamena, astelehenetik ostiralera Gaztediaren Etxean

Bihar abiatuko da “Hamaika plan” programaren bederatzigarren edizioa, jarduera sorta bat egiteko proposamena, astelehenetik ostiralera Gaztediaren Etxean
Uztailaren 16tik abuztuaren amaierara bitarte, askotariko eta doako 31 jarduera antolatu dira, 19:00etatik 20:30era
cada día un plan

 

Bederatzi urte dira jada Gaztediaren Etxeak 12 eta 30 urte bitarteko gazteendako Iruñeko uda "esperientzia-txartel" bihurtzen duenetik. Hamaika plan programa uztailaren 16tik abuztuaren amaierara bitarte eginen da aurten eta arratsaldero jarduera, lantegi eta kirol- edo dantza-saioak eskainiko ditu. 2025eko proposamena doako 31 jarduerez osatuta dago, eta bihar arratsaldean abiatuko dira, collage autobiografikoak (irudimentsuak ala ez) sortzeko lantegiarekin, Beatriz Molina diseinatzaile-grafiko eta oihal-diseinatzailearen eskutik. Hamaika plan programa osatzen duten jarduerak doan dira, ez dago aurrez izena eman beharrik, eta 19:00etatik 21:00etara eginen dira profesionalen eskutik.

Irakasleak eskaintzen diren diziplinak bezain askotarikoak dira. Dantza-modalitate desberdinak Gaztediaren Etxeko ohiko irakasleek emanen dituzte, hala nola, Abel Silvak, Keneu Ausserladscheiderek, Nerea Bonitok, Pablo Guerrak, Paula Pedrosok, Nekane Itoizek, Tatiana Gonzálezek, Elycelia Mendozak eta Josune Castellotek. Halaber, Nerea Bonito, Ana Lizarbe eta Carlota de Miguel irakasleek emanen dituzte gorputz-adierazpenarekin lotutako saioak, hau da, antzerkia, antzerki-musikala eta kantu modernoa.

Hamaika plan programan beste gaitasun batzuk ere lantzen dira, hala nola eskulanak, hainbat emakumeren eskutik: Amaia López Gaztediaren Etxeko Moda Diseinuko ikastaroko irakaslea, Beatriz Molina diseinatzaile grafiko eta oihal-diseinatzailea, Lukene Pinzolas, Eskultura Tekniketako Arte Plastiko eta Diseinuko goi mailako teknikaria, eta Garazi Valluerca, artean graduatua; osagai naturalak osasunerako eta edergintzarako erabiltzea, José Antonio Vidaurre, sendabelarretako, kosmetika naturaleko eta masajeko irakaslearen eskutik edo autozainketa psikologikoa Idoia Ángel, Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Psikologikoaren arduradunaren eskutik. Irudiari eta teknologiari buruzko lantegiak Legardi de Falcón Gaztediaren Etxeko argazkilaritza-irakaslearen esku egonen dira.

Hamaika plan 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako programa da. Helburu nagusia aisiako eta garapen pertsonaleko jarduerak eskaintzea da, doan, modu irisgarrian eta aurrez izena eman behar gabe. Hiritik irten gabe oporrak modu dibertigarrian pasatzeko modu bat da, bai eta Gaztediaren Etxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuak gazteen artean hedatu eta hiriko gazteenak udal- baliabideetara erakartzeko ere. Iaz proposatutako 32 jardueretan 500 pertsona inguruk parte hartu zuten.

Sanferminen ondorengo astean, bihar collageak egiteaz gain, beste bi hitzordu daude aurreikusita. Uztailaren 17an, ostegunarekin, abiatuko da lehenengo dantza-saioa: Hip Hopa, Abel Silva Gaztediaren Etxeko dantza-irakaslearen eskutik. Uztailaren 18a, ostiralarekin, autozainketarako arratsaldea izanen da eta ezpainetako baltsamoa eginen dute modu naturalean. Lantegia José Antonio Vidaurre, sendabelarretako, kosmetika naturaleko eta masajeko irakasleak emanen du. Udan zehar, astelehenetik ostiralera, jaiegunak salbu, eskulanak, diseinu pertsonalizatuak, munduko dantzak, antzerkia, teknologia, kantua eta produktuak sortzeko lantegiak antolatu dira. 


HAMAIKA PLAN. ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 19:00ETATIK 20:30ERA. DOAN

Uztailak 16, asteazkena

  • Sortu zure abentura collagean

  • Beatriz Molina Barandalla, diseinatzaile grafikoa eta oihal-diseinatzailea

Uztailak 17, osteguna

  • Hip Hopa

  • Abel Silva, Gaztediaren Etxeko Hip Hop eta Comercial Dance estiloetako irakaslea

Uztailak 18, ostirala

  • Ezpainetako baltsamoa

  • José Antonio Vidaurre, sendabelarretako, kosmetika naturaleko eta masajeko irakaslea

Uztailak 21, astelehena

  • Eskuetako krema konpontzailea

  • José Antonio Vidaurre. Sendabelarretako, kosmetika naturaleko eta masajeko irakaslea

Uztailak 22, asteartea

  • Afrodancea

  • Keneu Ausserladscheider, Gaztediaren Etxeko Afrodance- eta Dancehall-irakaslea

Uztailak 23, asteazkena

  • Vogue

  • Pablo Guerra, dantzaria eta koreografoa

Uztailak 24, osteguna

  • Comercial Dance

  • Abel Silva, Gaztediaren Etxeko Hip Hop eta Comercial Dance estiloetako irakaslea

Uztailak 28, astelehena

  • Ezagutu inguruetako sendabelarrak

  • José Antonio Vidaurre. Sendabelarretako, kosmetika naturaleko eta masajeko irakaslea da

Uztailak 29, asteartea

  • Dancehall

  • Keneu Ausserladscheider, Gaztediaren Etxeko Afrodance- eta Dancehall-irakaslea

Uztailak 30, asteazkena

  • Emozioak eta sentimenduak kudeatzeko tresnak (euskaraz)

  • Idoia Ángel, Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Psikologikoaren arduraduna

Uztailak 31, osteguna

  • Mugikorraren bidez bideo motzak sortzea

  • Legardi de Falcón, Gaztediaren Etxeko argazkilaritza-irakaslea

¿Te ha sido útil esta página?