Bihar, abenduak 3, Sarasate pasealekuko elur artifizialezko txirrista irekiko da 10:00etan

Bihar, abenduak 3, Sarasate pasealekuko elur artifizialezko txirrista irekiko da 10:00etan
Urtarrilaren 4a arte irekita egonen da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara, abenduaren 24, 25 eta 31n zein urtarrilaren 1ean aldaketak izanen direlarik
tobogan navidad


Bihar, 10:00etan, Iruñeko Udalaren elur artifizialezko txirrista irekiko da, eta Eguberrietan erabilgarri egonen da Sarasate pasealekuan, Foruen estatuaren ondoan. Atrakzio erraldoia da; izan ere, irristatzeko maldak 36 m-ko luzera eta 6,5 m-ko zabalera ditu, jaitsiera 8 m-ko altueratik egiten delarik. Txirrista Udalak 2019ko Eguberrietarako eskaintzaren barruan planifikatutako jardueretako bat da, eta izotz-pista sintetiko bat du osagarri, Foru Parlamentuaren ondoan.
 

Aurreikusitakoaren arabera, atrakzio handi hau martxan egonen da urtarrilaren 4a arte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara, abenduaren 24an eta 31n izan ezik, 19:00etan itxiko baita. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, jaiegunak izanik, atrakzioa eguerdiko 12:00etan irekiko da.
 

Jarduera haurrentzat zein helduentzat dago prestatuta, eta 4 euro ordaindu behar dira hiru aldiz jaistearen truke; halere, euro bateko deskontuak aurreikusi dira familia ugarientzat, langabeentzat, 65 urtetik gorakoentzat, % 33ko edo gutxiagoko desgaitasuna aitortuta dutenentzat eta gizarte-arloetako elkarteetako kideentzat.
 

2 euroko deskontua izanen da 55 urtetik gorako langabeentzat, ikastetxe-programako taldeentzat eta, oro har, 25 lagun baino gehiagoko taldeentzat. % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta dutenentzat eta itsuentzat Udalaren proposamena doan izanen da. 3 urtetik beherako haurtxoek lagunduta joan behar dute, baina sarreretako batetik % 50 deskontatuko da.
 

Eskaintza merkataritza dinamizatzeko jarduera ere bada; hortaz, merkataritza-establezimenduen elkarteek deskontu-mota ezberdinetarako txartelak izanen dituzte.