Bideragarritasun-azterketa baten arabera, 5,4 milioi inbertitu beharko dira Aquavox San Agustín zentroan, eta bost egoera proposatzen ditu obrak egiteko eta kudeaketa esleitzeko

Bideragarritasun-azterketa baten arabera, 5,4 milioi inbertitu beharko dira Aquavox San Agustín zentroan, eta bost egoera proposatzen ditu obrak egiteko eta kudeaketa esleitzeko
Iruña Biziberritzenek irailaren 25ean aztertuko ditu egoera horiek, 2026an obrak eta kudeaketa lizitatu ahal izateko



Aquavox San Agustín zentroak 5,4 milioi euroko inbertsioa beharko luke, duela 16 urte inauguratu zen instalazioa erabili eta kontserbatu ahal izateko egoera ezin hobean egon dadin. Iruña Biziberritzen SA udal-sozietateak irailaren 25ean eginen duen Administrazio Kontseiluan aztertuko du txostenaren edukia: 5 egoera proposatzen ditu eraikinarekin lotutako lanak egin eta San Agustín Aquavoxa kudeatu eta ustiatzeko zerbitzu-emakidaren urteak ezartzeko.

Joxe Abaurrea San Juan Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak gaur goizean eman ditu egoera horien zehaztasunak: 5,4 milioi euroko inbertsioa beharko da eraikinean lanak egiteko, 15, 20 eta 25 urteko epean amortizatu daiteke zenbateko hori eta Udalak bi milioi euro aurreratzeko aukera du. Zerbitzu-emakidari dagokionez, 250.000 euroko inbertsioa aurreikusten da urtean, baita 15, 20 eta 25 urteko emakidak ere. 

Egin behar diren lanen garrantzia ikusita, Iruña Biziberritzen SA sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak bideragarritasunari buruzko azterketa ekonomiko eta finantzarioaren azterketa egiteko agindu zuen obra- eta zerbitzu-emakida martxan jartzeko xedez. Proposatzen diren bost egoerak aztertu eta erabakiren bat hartuz gero, obren lizitazioa eta kudeaketa 2026an jartzen ahal da martxan.

Bost egoera posible
Hauxe da aurreikusten den lehenengo egoera: obra- eta zerbitzu-emakida 6.991.020,97 euroan, eta horietatik bi milioi euro Udalak aurreratuko lituzke datozen bi urteetan lanak gauzatzeko eta gainontzeko lanak geroratzeko. Zerbitzua 15 urterako emanen litzateke, 250.000 euro urte bakoitzeko, hau da, 3.750.000,00 euro guztira. Honako hau izanen litzateke obra- eta zerbitzu-emakidaren zenbatekoa guztira: 10.741.020,97 euro.

Bigarren egoerari dagokionez, zerbitzua 20 urterako emanen litzateke: urte bakoitzeko 250.000 euro eta 5.000.000 euro guztira. Lanek 7.542.632,70 euroko inbertsioa izanen lukete, eta Udalak bi milioi aurreratuko lituzke. Hauxe izanen litzateke obra- eta zerbitzu-emakidaren zenbatekoa guztira: 12.542.632,70 euro. 

Aztertutako beste hiru egoerei dagokienez, hasiera batean Udalak ez luke dirurik ordaindu beharko, eta enpresa edo entitate emakidadunak gauzatu eta finantzatuko lituzke lanak, urteko interesa aplikatuta. Kasu horietan, emakida 15 urtekoa baldin bada, guztizko balioa 11.973.513, 54 eurora igoko litzateke; 20 urtekoa baldin bada, 14.115.002,40 eurora eta 25 urtekoa baldin bada, 16.305.919,15 eurora.

San Agustín Aquavoxaren erabilerak
San Agustín Aquavoxak azpiegitura hauek ditu: bi igerileku estali, bi gimnasio-areto, muskulazio-areto bat eta hiri-bainuetxe bat (spa, termagunea eta erlaxatzeko gunea). 10 urteko zerbitzu-emakidako kontratu baten bidez kudeatu da, 2009tik 2019ra, baita 5 urteko luzapen baten bidez eta urtez urte kudeatzeko kontratuen bidez ere. Azken bi urteetan, Iruñeko Udalak hainbat konponketa egin ditu, eta horri esker, 924.000 euroren truke (BEZik gabe) eman da zerbitzua 2010etik 2025era bitarte.

2025eko urtarrilean, 2.406 abonatu zituen San Agustín Aquavoxak, eta horietatik % 50 baino gehiago Alde Zaharrean zeuden erroldatuta. 2024ko abonamenduen salmentari esker, 482.305 euro bildu ziren, eta 2023an, berriz, 532.011 euro. Datuen arabera, abonatuen % 44 24 eta 65 urte bitarteko adin-tartekoak dira; nolanahi ere, azpiegiturak gehien erabiltzen dituzten abonatuen % 25 65 urtetik gorakoak dira. Hauek izan dira sarrera solteei esker izandako diru-sarrerak: 17.017 euro 2024an eta 17.808 euro 2023an.

Denboraldi hasieran abonatu berriak erakartzeko kanpainak irekita daude dagoeneko; horrez gain, beste jarduera batzuk eskainiko dira aurten ere, eta hainbat kuota izanen dituzte jarduera horiek. 2024an merkatu-ikerketa bat egin zen, eta bertan zentroaren zerbitzu-eskaintza eguneratzeko estrategiak bildu ziren, hala nola eskaintza espezializatzea, kirol-errezetako zerbitzuak sustatzea eta lehorreko kirolekin lotutako eskakizunetara egokitzea. Ikerketan ateratako ondorioak aintzat hartuta, Iruñeko Udala hainbat egoera ari da aztertzen inbertsioak eta zentroa kudeatzeko eredu berri posibleak bideragarri egiteko. 
ntro. 

¿Te ha sido útil esta página?