‘Biba Iruña bizirik!’ ekimenak 400 kultur ekitaldi baino gehiago aurkeztuko ditu uda osoan zehar: musika, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat jarduera

‘Biba Iruña bizirik!’ ekimenak 400 kultur ekitaldi baino gehiago aurkeztuko ditu uda osoan zehar: musika, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat jarduera
Amaia Romero, Bad Gyal eta El Kanka Ziudadelan arituko dira, eta bertan ere, uztailaren 6tik 14ra bitarte, Udalaren erraldoiak ikusgai jarriko dira

 

 

‘Biba Iruña bizirik!’ kultur jardueren programak 400 jarduera baino gehiago abiatuko ditu udan zehar, uztailean eta abuztuan ez uzteko ezein egun ere kultur proposamenik gabe. Iruñeko Udalak atari zabaleko kulturaren aldeko apustua egin du, askotariko jarduera seguruak eskaintzeko, birusaren barreiatzea ekiditeko protokolo guztiak betez. Ziudadela izanen da proposamen horren erreferentziazko gunea, 800 lagunendako tokia duen agertoki bati esker, eta bertara igoko dira jazz- , folklore-talde eta bandez gain, nazio esparruan ospe handia duten artista eta taldeak. Halaber, harresi-barrutian Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak doako ikuskizuna eskainiko du udan zehar, hiru egunetan, eta irudiak uztailaren 6tik 14ra bitarte egonen dira ikusgai, nahi duen orok bisita ditzan.

‘Biba Iruña bizirik!’ ekimenak hainbat estilotako artista ospetsuen musika eramanen du Ziudadelara, udako ostiral eta larunbat gauetan. Don Patricio, Kutxi Romero, Quique González, la Mala Rodríguez, Izaro, Nil Moliner eta ‘DVicio’ taldea aire-zabaleko agertoki horretan egoteak argi uzten du zaletasun oro asetzeko moduko proposamenak egonen direla. Eta aurrekoei batuko zaizkie egun interneten milioika erreprodukzio dituzten beste talde eta bakarlarien izenak, hala nola Bad Gyal., La M.O.D.A, Califato ¾, Zea Mays, ‘Skakeitan + Skabidean’, El Kanka, Stay Homas eta Freedonia & Los Mejillones Tigre. Ikuskizun horietarako sarrerak www.pamplonaescultura.es webgunean egonen dira salgai bihartik aurrera (ekainak 16).

Iaz Natalia Lacunza eta ‘Chica Sobresalto’ izan baziren, ‘Ziudadela gauak’ ekimenaren aurtengo edizioko kartelean ere tokia erreserbatu da Iruñeko beste bi artistarentzat, zeinak beren musika-ibilbidea jorratzen ari baitira ‘Operación Triunfo’ telebistako talentetik pasa ondoren. Oraingoan, Amaia Romero (abuztuak 7) eta Anne Lukin (ekainak 18) izanen dira musika-gau baten protagonistak bere hirian.  Kontzertu horietarako sarrerak Kulturako udal webgunean eskuragarri egonen dira, pamplonaescultura.es helbidean. Iaz bezala, hitzordu horiek Iruñeko Udalak Ziudadelan prestatu duen agertokian izanen dira, Armada etorbideko sarreraren ondoan dagoen guardia-gorputzaren atzeko belardian mugarritutako espazio batean. Espazio horren edukiera 800 pertsonakoa da. Ateak kontzertu bakoitza hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira. Udalak COVID-19aren aurkako protokolo eta araudiak beteko direla bermatzen du, kultura seguru baten alde.

Konpartsak Ziudadelan pasako du uda: hiru ikuskizun eta erakusketa bat uztailaren 6tik 14ra bitarte

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ere bat egin du Biba Iruña bizirik! Ekimenaren programazioarekin, dantza tradizionaleko ikuskizun baten bidez, udako egutegian zehar banatutako hiru egunetan. Doan eskainiko da eta sarrera librea izanen da, Ziudadelan leku guztiak bete arte. Zehazki, uztailaren 4an eta 28an izanen da, eta irailaren 4an, 20 minutuko hainbat saiotan. Hitzorduak honako hauek izanen dira: uztailak 4, igandea, 10:30, 11:30, 12:30, 18:30, 19:30 eta 20:30; uztailak, 28, asteazkena, 18:30, 19:30 eta 20:30, eta irailak 4, larunbata, 10:30, 11:30, 12:30, 18:30, 19:30 eta 20:30.

Bigarren urtez jarraian, pandemiaren ondorioak direla-eta, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ezin izanen da hiriko kaleetan barna ibili uztailaren 6tik 14ra bitarteko ohiko hitzorduan, baina aurten, bai, bisitatzen ahalko dira egun horietan Ziudadelako Arma Aretoan. Horrela, aukera emanen da, urruntze- eta edukiera-neurriak beteta, nahi duen orok argazki bat egin dezan Brauliaren, Toko-tokoren, Esther Arataren, eta gainerako erraldoien ondoan, eta baita kilikien, zaldikoen eta buruhandien ordezkaritzaren ondoan ere. Sarrera doan izanen da, eta Arma Aretoaren beheko solairuan ikusten ahalko dira, 11:30etik 13:30era, eta 18:00etatik 20:30era.

Ziudadela, Iruñeko kulturaren erdigunea udan

Biba Iruña bizirik! ekimenak igandero, uztailaren 2tik irailaren 5era bitarte, 19:30etik aurrera, ‘Bandarako Musika’ zikloa eramanen du Ziudadelako agertokira. Nafarroako Banden Federazioaren Banda Sinfonikoak inauguratuko du zikloa, uztailaren 2an, egun honetarako prestaturiko ikuskizun berezi batekin eta bertan, 55 bandeetako 65 musikarik parte hartuko dute eta bertaratuak gonbidatuko dituzte ikus-entzunezko bidaia egitera zinemako soinu-banden sekretuetan barna. Inaugurazio-kontzertuari honako hauek jarraituko diote uztailaren 11tik aurrera, igandearekin: Azagrako Musika-banda, Agoizko Mariano García Banda, Zizur Nagusiko Banda, Sartagudako Musika-banda eta Aiegiko Zuloandia Musika-banda, Peraltako Musika-banda, Garinoaingo Alai Taldea banda, Leringo Musika-banda eta Fiteroko Musika-banda.

Astelehenetan, Ziudadela askotariko arte-adierazpenez beteko da, Nafarroakoak zein munduko beste lekuetakoak, ‘Puro floklore’ zikloaren eskutik. Uztailaren 12tik irailaren 20ra bitarte izanen da, 19:00etatik aurrera, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte. Eta ostegunetan, Biba Iruña bizirik! ekimenak jazz-emanaldiak eskainiko ditu Ziudadelako agertokitik, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Ziklo hori uztailaren 8an hasiko da ‘The New Jazz Proyect’ taldearekin, eta horri jarraituko diote, uztailaren 15ean, ostegunarekin, ‘The Cubintage’, uztailaren 22an, ‘Terela Gradin Sings Caymmi’ eta, azkenik, uztailaren 29an, ‘Pamplona Jazz Big Band’.

Abuztuan, Harresietako Jaialdia inauguratuko da, zeina astelehenetik ostiralera izanen baita, abuztuaren 2tik 19ra, hiru astez jarraian, 20:00etan, gaueko bi ekitaldi salbu, gaueko 22:00etan hasiko baitira, argirik ez dagoenean. Horietako bat inaugurazio-ekitaldia izanen da, eta Suakai izanen da berriz protagonista, iaz aurkeztu eta harrera handia izan zuen ikuskizunaren antzeko batekin. Ikuskizunetako batek ‘Argako Erregina’ moduan ezagunagoa den Remigia Echarren funanbulista gogora ekarriko du.

Ziudadelan ere, ‘Munduko Melodiak’ zikloan, hiru kontzertu izanen dira irailaren 9, 16 eta 23an, ostegunekin. Halaber, barruti harresituan beste kontzertu eta ikuskizun berezi batzuk izanen dira, hala nola Operaren Eguna, datorren ekainaren 20an, 19:30ean, AGAOren Abesbatzaren eskutik piano-musikaz lagunduta; Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua, abuztuaren 20an, ostiralarekin, 19:30ean; eta Txistularien Alardea, irailaren 11n, larunbatarekin 10:00etan. Azkenik, Arma Aretoaren ondoko lorategietan haurrendako lantegiak eginen dira, euskaraz (3 – 6 urte), uztailaren 20tik 29ra, eta jolas kooperatiboen saioak euskaraz (7 – 11 urte) abuztuaren 10etik 19ra. Izen-emateak 010 telefonoaren bidez egin daitezke, jarduera noiz den eta egun horren bezpera bitartean, 3 euroan parte-hartzaile eta saio bakoitzeko. Halaber, barrutiko erakusketa-areto guztietan sanferminei buruzko arte-erakusketa bat egonen da, uztailaren 2an aurkeztuko dena.

Musika hiri osoan entzunen da toki enblematikoetan eginen diren kontzertuen bidez

Kultura modu seguruan hedatzea xede duen Biba Iruña bizirik! ekimenak berriz ere ‘Musika-aretoak kalean’ zikloaren aldeko apustua egin du uda honetan, eta hiriko ostalaritza-establezimenduekin elkarlanean, musika-ekitaldiak programatu ditu udan zehar atari zabalean eta edukiera egokiak ahalbidetzeko adina espazio duten lekuetan. Horrela, O-ko Andre Maria plaza, Burgoen plaza eta San Jose plaza, Jito Alai eta Taconera agertoki bihurtuko dira, estilo ezberdin askotako taldeentzat hala nola indie pop, heavy metal, folk rock, reggae fusio eta punk-ekoentzat. Programatutako kontzertu guztietan sarrera librea izanen da, gune bakoitzak ahalbidetzen duen edukiera bete arte.

‘Musika-aretoak kalean’ ekimena arratsalde honetan bertan abiatuko da, 'Simona'-ren emanaldiaz, Burgoen plazan 20:00etan hasiko den kontzertu batekin. Bartzelonan bizi den artista argentinarrak 2019an egin zuen debuta ‘Bali’ singlearekin, eta horrek goraka doazen artisten artean kokatu zuen. Aurten ‘Rosa pastel’ soinua helarazi digu, latin pop barrial eta sweet reggaeton kutsuekin, eta ‘Lluvia’, elektro-pop tximista bat, artistaren collage-unibertsoari batzen zaiona. Udan, asteartero, irailaren 14ra arte, zortzietatik aurrera, talde batek musika jarriko dio Iruñeko arratsaldeari. Lemon y Tal, Gregario de Luxe, Exnovios eta The Lizards izanen dira parte hartuko duten hamahiru taldeetako batzuk.

Biba Iruña bizirik! ekimenak hiri osoa kulturaz beteko du udan

Ezpeleta Jauregiko lorategiaz hornitutako patioan udan zehar Biba Iruña bizirik! programaren hogei kultur jarduera inguru egonen dira. Asteko egun bakoitza ziklo bati eskainiko zaio; horrela, astelehenetan, abuztuaren 2an, 9an, 16an eta 23an, 20:00etan, ‘Bertsionatuz’ zikloko kontzertuak izanen dira. Astearteetan, abuztuaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, 19:00etan, ‘Kaleko arteak’ zikloa helduko da, eta asteazkenetan, abuztuaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, ‘Musika familiartean’ zikloa. Ostegunetan, abuztuaren 5ean, 12an eta 19an, Ezpeleta Jauregian haurrendako eta familiarendako lantegiak eta jolasak egonen dira, eta ostiraletan, abuztuaren 6an eta 13an, 22:00etan, ‘Zinema-gauak’ ziklo tradizionalaren txanda izanen da, eta ‘Pagafantas’ (euskaraz) eta ‘Jumanji. Siguiente nivel’ filmak emanen dituzte. Programa hori ere Iruñeko hamar auzoetara helduko da, abuztu osoan zehar gaueko hamarretatik aurrera kalean zinema programatuta.

O-ko Andre Mariaren plaza uda honetan ere kultur jardueren agertoki izanen da, eta bertan ‘Ilunabarra Iruñean’ programa eginen da, antzerki-, musika- eta dantza-ikuskizunak teknologiarekin uztartuta, ilunabarra agertokiaren hondoan duelarik. Ostiraletan izanen dira, uztailaren 23an eta 30ean, eta abuztuaren 6an, 13an eta 20an, 20:00etatik aurrera.  Talde hauek arituko dira: DanzAI Andrea Irurzun, Trakamatraka, Big Van Ciencia, Neonymus eta Circonciencia.

Bestalde, Jito Alai frontoian, aurten ere ‘Dantza zoroan’ zikloa eginen da, abuztuaren 7an, 14an eta 21ean, kaleko dantza-taldeekin, dantza esperimentalarekin eta gune horretarako zehazki egindako sorkuntza bereziekin. Programa hori urtero egiten da, Carmen Larraz koreografo eta dantzariari eta La Faktoriari esker. Azkenik, Civivox sareak musika emanaldiak eskainiko ditu hiriko hainbat puntutan udan zehar. ‘Enklabeak. Kontzertuak auzo eta plazetan’ honako leku hauetara helduko da: Taconera, Jito Alai, Arrotxapeko San Pedroko zubia, Media Luna parkea, Gaztelubigel eta O-ko Andre Maria plaza.

 

Biba Iruña bizirik! ekimenaren kontzertu-egutegia

  • ‘Ziudadela gauak’ kontzertuen programazioa
    • Ekainak 18, ostirala. Anne Lukin
    • Ekainak 19, larunbata. Don Patricio
    • Ekainak 25, ostirala. Kutxi Romero
    • Uztailak 9, ostirala. La M.O.D.A. (La Maravillosa Orquesta del Alcohol)
    • Uztailak 10, larunbata. Zea Mays
    • Uztailak 16, ostirala. Quique González
    • Uztailak 17, larunbata. Mala Rodriguez - Lujo Ibérico Unplugged
    • Uztailak 23, ostirala. Dvicio
    • Uztailak 24, larunbata. Califato 3/4 + Cariño
    • Uztailak 30, ostirala. Skakeitan + Skabidean
    • Uztailak 31, larunbata. Beltza Weekendek aurkezten du: Freedonia + Los Mejillones Tigre
    • Abuztuak 7, larunbata. Amaia Romero
    • Abuztuak 14, larunbata. Izaro
    • Abuztuak 21, larunbata. Stay Homas
    • Irailak 17, ostirala. El Kanka
    • Irailak 24, ostirala Nil Moliner
    • Irailak 25, larunbata Bad Gyal

 

  • ‘Musika-aretoak kalean’ kontzertuen programazioa
    • Ekainak 15. SIMONA (r n b). Burgoen plaza
    • Ekainak 22. IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK (folk rock). Jito Alai
    • Ekainak 29. LEMON Y TAL (pop rocka). San Jose plaza
    • Uztailak 13. THE LIZARDS (hard rocka). Jito Alai
    • Uztailak 20. THE TITANIANS (reggae fusioa). San Jose plaza
    • Uztailak 27.  LEHIOTIKAN (punka). Salestarren patioa
    • Abuztuak 3. TOIFELTHAL (heavy metala). Jito Alai
    • Abuztuak 10. EXNOVIOS (shoegaze popa). O-ko Andre María plaza
    • Abuztuak 17. LOBOS NEGROS (rock n rolla, rockabillya). Taconera
    • Abuztuak 24. RIO ARGA (indie popa). O-ko Andre Mariaren plaza
    • Abuztuak 31. GREGARIO DE LUXE (soula). Taconera
    • Irailak 7.          JON ULECIA & CANTINA BIZARRO (rocka). O-ko Andre Mariaren plaza
    • Irailak 14. GUARIMBA (cumbia elektronikoa). O-ko Andre Mariaren plaza

 

  • ‘Ostegunetan, jazza’ zikloaren programazioa (Uztailaren 8tik 29ra bitarte. Ostegunetan. 20:00)
    • Uztailak 8, osteguna. The New jazz proyect
    • Uztailak 15, osteguna. The Cubintage
    • Uztailak 22, osteguna. Terela Gradin Sings Caymmi
    • Uztailak 29, osteguna. Pamplona Jazz Big Band 

 

  • Bandarako musikaren programazioa (Igandeetan. Uztailaren 2tik irailaren 5era. 19:30)
    • Uztailak 2, ostirala. 22:00. Nafarroako Banden Federazioaren Banda Sinfonikoa. Ikus-entzunezko bidaia zinemako Soinu Banden sekretuetan barna. Soinu-ikuskizun bisuala, non protagonistak, Samuelek, agerian jarriko baititu bere bizipenak zinema baten proiekzio-aretotik. Federatutako 55 bandetatik 65 musikarik parte hartuko dute.
    • Uztailak 11, igandea. 19:30. Azagrako Musika-banda
    • Uztailak 18, igandea. 19:30. Agoizko Mariano García Musika-banda
    • Uztailak 25, igandea. 19:30. Zizur Nagusiko Banda
    • Abuztuak 1, igandea. 19:30. Sartagudako Musika-banda eta Aiegiko Zuloandia Musika-banda
    • Abuztuak 8, igandea. 19:30. Peraltako Musika-banda
    • Abuztuak 15, igandea. 19:30. Garinoaingo Alai Taldea banda
    • Abuztuak 22, igandea. 19:30. Leringo Musika-banda
    • Irailak 5, igandea. 19:30. Fiteroko Musika-banda.

 

  • Munduko melodiak
    • Irailak 9, osteguna. 20:00. Pan con chile. Latinoamerikako musika
    • Irailak 16, osteguna. 20:00. Patricia Kraus. Fusio-musika.

 

  • Lantegiak eta jolasak euskaraz Ziudadelan
    • Uztailak 20, 21, 22, 27, 28 eta 29, eta abuztuak 10, 11,12, 17, 18 eta 19. 11:00etatik 12:30era. Haurrendako lantegiak euskaraz (3 eta 6 urte bitarte)
    • Uztailak 20, 21, 22, 27, 28 eta 29. 11:00etatik 12:30era. Haurrendako jolasak euskaraz (7 eta 11 urte bitarte) Itsaspeko bihotzak
    • Abuztuak 10, 11, 12, 17, 18 eta 19. Haurrendako jolasak euskaraz (7 eta 11 urte bitarte) Labirintoaren erbestean.

 

  • Ezpeletaren jauregiko patioa
    • Abuztuak 2, 9, 16 eta 23. Astelehenetan. 20:00. ‘Bertsionatuz’ zikloko kontzertuak. THE MIRRORBALLS, XABIER ARTIEDA-THE ROAD, CORRECAMINOS ROCK&ROLL BAND, THE CORLEONE´S BAND.
    • Abuztuak 3, 10, 17 eta 24. Astearteetan. 19:00. Kaleko arteak. BASERRIKO PORRUSALDA (BAPATEAN ZIRKO) (EUS), YEE-HAW (LA BANDA DEL OTRO), OHLIMPIADAS (SINCRONACIDAS), CHEF NATURE (MARKELIÑE).
    • Abuztuak 4, 11, 18 eta 25. Asteazkenetan. 19:00. Musika familiartean. FETEN FETEN, BILLY BOOM BAND, PORRUTATA-DEMODE QUARTET (EUS), MUSAS Y FUSAS.
    • Abuztuak 5, 12 eta 19. Ostegunetan. 18:30 - 20:30 Haurrendako eta familiendako lantegiak eta jolasak. KLIK! SORTU ZEURE MARRAZKI-KAMERA (KALIGRAMAK ETA ART CINCO); KARTOIZKO ZOMORROAK! (LA PAI); FAMILY FRIENDLY (Zirku lantegia) (LA RASPA)
    • Abuztuak 6 eta 13. Ostiraletan. 22:00. Zinema-gauak. PAGAFANTAS (Euskaraz), JUMANJI. SIGUIENTE NIVEL

 

  • ‘Ilunabarra Iruñean’. O-ko Andre Maria Plaza
    • Uztailak 23, ostirala. 20:00. Dantza garaikidea. Re-Des. DanzAI Andrea Irurzun
    • Uztailak 30, ostirala. 20:00. Musika/ingurumena. Matraka Ma Non Troppo. Trakamatraka.
    • Abuztuak 6, ostirala. 20:00. Antzerkia. Clowntifics. Big van ciencia
    • Abuztuak 13, ostirala. 20:00. Musika/teknologia Viajeros del tiempo. neonymus
    • Abuztuak 20, ostirala. 20:00. Zirkua/antzerkia. Redoxidables. circonciencia

 

 

  • ‘Enklabeak’ Kontzertuak auzo eta plazetan
    • UZTAILAK 30. Taconera parkea. Rolán Garcés
    • ABUZTUAK 6. Jito Alai. A1Goldie
    • ABUZTUAK 13. Katanga Dub. Arrotxapea (San Pedro zubia)
    • ABUZTUAK 20. Goxuan Salsa. Media Luna parkea
    • ABUZTUAK 27. Zuberoa Aznárez. Gaztelugibel.
    • IRAILAK 3. Kokoshca. O-ko Andre Maria Plaza

 

  • Zinema-gauak auzoetan
    •             Etxabakoitz     2021/08/02 Zinema    MIA Y EL LEÓN BLANCO
    • Buztintxuri.      2021/08/03 Zinema    PADRE NO HAY MAS QUE UNO 2: LA LLEGADA DE LA SUEGRA
    • Yamaguchi     2021/08/04 Zinema    DIOS MÍO, ¿PERO QUÉ TE HEMOS HECHO... AHORA?
    • Mendillorri       2021/08/05 Zinema    BAD BOYS FOR LIFE.
    • Ezpeleta          2021/08/06 Zinema    PAGAFANTAS. Euskaraz. Gaztelaniazko azpitituluekin.
    • Etxabakoitz     2021/08/09 Zinema    LA OVEJA SHAUN. LA PELÍCULA: GRANJAGUEDÓN
    • Buztintxuri.      2021/08/10 Zinema    MINA Y EL MUNDO DE LOS SUEÑOS
    • Yamaguchi     2021/08/11 Zinema    BAJO EL MISMO TECHO
    • Mendillorri       2021/08/12 Zinema    PONYO ITSASLABARREAN. (Euskaraz. Gaztelaniazko azpitituluekin).
    • Ezpeleta          2021/08/13 Zinema    JUMANJI. SIGUIENTE NIVEL
    • Iturrama          2021/08/16 Zinema    CATS
    • Txantrea         2021/08/17 Zinema    LAS AVENTURAS DEL DR. DOLITTLE
    • Sanduzelai      2021/08/18 Zinema    HIRU MOSKETARIAK. (Euskaraz. Gaztelaniazko azpitituluekin).
    • Milagrosa        2021/08/19 Zinema    DE LA INDIA A PARÍS EN UN ARMARIO DE IKEA
    • Arrotxapea      2021/08/20 Zinema    ABOMINABLE
    • Iturrama          2021/08/23 Zinema    SUPERAGENTE MAKEY
    • Txantrea         2021/08/24 Zinema    ERNEST & CELESTINE (Euskaraz. Gaztelaniazko azpitituluekin).
    • Sanduzelai      2021/08/25 Zinema    ¡SCOOBY!
    • Milagrosa        2021/08/26 Zinema    YESTERDAY
    • Arrotxapea      2021/08/27 Zinema    LA FAMILIA ADDAMS