Abuztuaren 16an hasiko da ikasturtea Udaleko Haur Eskoletan. Behin-behineko matrikula-datuen arabera, egonaldi osoko 756 leku, eta egonaldi erdiko 117ak ia osorik bete dira; izan ere, familien eskaera garrantzitsua izan da (1.197 eskaera 2020-2021eko ikasturtean; aurrekoan, aldiz, 605). Ikasturte honetan 536 haur sartu dira ikasle berri gisa sarean, eta beste 569, itxaron-zerrendan geratu dira.
Behin-behineko datuak gaur goizean jendaurrean aurkeztu ditu Fernando Sesma Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak, eta azaldu duenez eskaeren igoera sarearen zentro guztietan eta Udalak eskainitako hizkuntza-modalitate guztietan ikusi da.
Bi faktore nabarmen aldatu dira ikasturte honetan. Alde batetik, doakotasuna, 0-3 urteko ziklo osoan eskolatzen duten familientzat; berrikuntza hori posible izan da Iruñeko Udaleko Navarra Suma eta Sozialisten udal-taldeen artean egindako aurrekontu-hitzarmenari esker. Beste aldetik, hizkuntza-eskaintzaren berregituraketaren aldeko apustua, hizkuntzen eredu mistorantz eboluzionatzen joatea xede hartuta, ingeleseko jarduerak handituz, hala gaztelania, ingelesezko jarduerekin, nola euskara, ingelesezko jarduerekin –lehen aldiz ikasturte honetan–, Hello Buztintxurin (Buztintxuri) eta Printzearen Harresi/Fuerte del Príncipen (Milagrosa). Bi haur-eskoletan, hizkuntza-eredu horretan, itxarote-zerrenda dago.
Hizkuntza-ereduei dagokienez, itxaron-zerrenda handienak gaztelaniazko eta gaztelania, ingelesezko jarduerekin eskaeretan daude; izan ere, haur-eskolan sartu ezinik geratu diren 569 haurretatik, 513 eredu horietakoak dira, hots, itxaron-zerrendaren % 90. Bestalde, euskara edo euskara, ingelesezko jarduerekin hizkuntza-eredua duten haur-eskoletarako itxaron-zerrendan 56 eskaera daude, guztira.
Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak kudeatzen duen Haur Eskolen sareak 11 zentro ditu, baina, datorren ikasturtean horietako bat ez da martxan jarriko; izan ere, Mendebaldean zentroa osorik birmoldatzeko lanak eginen dira, eta beraz, ikasleak Udaleko beste haur-eskoletara lekuz aldatuko dira behin-behinean.
Eskolatzea doan
Iruñeko Haur Eskoletan doan eskolatzeak lekuen kostuaren % 100 estaliko du, eta sareak dituen 873 lekuei eraginen die. Irakaskuntza doan da, elikadura, ordea, ez. Haurrak egonaldi osoko 756 lekuetakoren batean matrikulatu dituzten familiek jantoki zerbitzua ordaindu beharko dute. Errenta-maila eta familia-motaren arabera ordainduko dute: 52 eta 95 euro bitarte, hilean, familia arruntek, eta 25 eta 84 euro bitarte, hilean, familia gurasobakarrek. Udalaren sare publikoan dauden familiendako kostu bakarra jantokia izanen denez, Goiz Eder, Hello Azpilagaña eta José María Huarte haur-eskoletan eskainitako egonaldi erdiko 117 lekuetakoek ez dute ezer ordaindu beharko.
Beste aldetik, Iruñean erroldatuta ez dauden familia-eskatzaileetatik, % 56,4 Iruñean lan egiten dute, hirian bizi ez diren arren; portzentaje hori iazkoa baino bi puntu txikiagoa da, eta aldi berean, hura 8 puntu txikiagoa izan zen 2019-2020ko ikasturtearekin alderatuta.
Haurren ordutegia 2021-2022ko ikasturtean, egonaldi motaren arabera honakoa izanen da: egonaldi osoan, 07:30etik 16:30era (ordu horien barruan haurra zentroan gehienez 7 orduz egoten ahalko da), eta egonaldi erdian, 08:00etatik 13:00etara, gehienez 4 orduz.
Leku gehiago ingelesezko jarduerekin
Sarean ikasturte honetan 88 hezkuntza-unitate egonen dira. Horietatik 66, gaztelaniazkoak edo gaztelaniazkoak, ingelesezko jarduerekin, izanen dira, eta biak, elkarrekin, guztizkoaren % 75 dira. 22 unitate euskaraz edo euskaraz, ingelesezko jarduerekin izanen dira (guztizkoaren % 25). Datu horien arabera, euskarazko lekuen eskaintza handitu egin da, batetik, eta ingelesezko jarduerak dituzten lekuena, bestetik.
Euskara ikasturte honetan lehen aldiz hiriko bi auzotan eskaini zen, Buztintxurin eta Milagrosan, eta eskaerak Udalaren proposamena bete du. Horrela, euskara sareko 2 haur-eskoletatik 4ra zabaltzen da. Euskaraz eskainitako lekuak, guztira, 224 dira ikasturte honetan.
Beste aldetik, ingelesa osagarri gisa emanen da 0-3 zikloaren ikasketa-ildoan sareko sei haur-eskolatan, guztira, 385 leku (horietatik 101 egonaldi erdian), gaztelaniazko eta euskarazko lerroetan banatzen direnak. Horrela, ikasturte honetan ingelesezko jarduerak izanen dituzte beren lerroetan, bai gaztelaniaz bai euskaraz, Printzearen Harresin (30 leku) eta Buztintxurin (82 leku). Ingelesezko jarduerak mantenduko dituzte, gaztelaniazko lerroan, Hello Egunsentik (58 leku), Goiz Ederrek (48 leku), Hello Azpilagañak (123 leku) eta José María Huartek (44 leku egonaldi erdian).
Itxaron-zerrendak
Emandako matrikula-datuen arabera, Iruñeko Udaleko Haur Eskola guztietan itxaron-zerrenda dago, José María Huarten izan ezik, matrikula egin ezin izan duten 569 eskaera osatu arte. Itxaron-zerrendan familia gehien dituzten bi haur-eskolak Mendillorri eta Donibane dira, ordena horretan. Biek 120 leku eskaintzen zituzten, eta itxaron-zerrendan 148 eta 120 haur daude, hurrenez hurren. Itxaron-zerrendarik laburrena gaur egun Haurtzaro haur-eskolarena da, familia bakarra geratu baita kanpoan, eta jarraian, Hello Egunsentirena, onartu ez diren 5 eskaerekin.
Behin behineko matrikula-datuak, guztira - 2021-2022ko ikasturtea
ESKOLA |
Eskainitako lekuak |
Eskainitako leku libreak |
Jasotako eskaerak 1. aukera |
Matrikula berriak |
Itxarote-zerrenda |
DONIBANE HE |
102 |
40 |
193 |
40 |
136 |
PRINTZEAREN HARRESI HE |
102 |
57 |
145 |
57 |
71 |
GOIZ EDER HE |
96 |
71 |
114 |
71 |
26 |
IZARTEGI HE |
82 |
56 |
65 |
56 |
11 |
MENDILLORRI HE |
102 |
63 |
220 |
63 |
148 |
HAURTZARO HE |
82 |
51 |
56 |
51 |
1 |
HELLO EGUNSENTI HE |
58 |
48 |
48 |
48 |
5 |
HELLO BUZTINTXURI HE |
82 |
46 |
134 |
46 |
64 |
HELLO AZPILAGAÑA HE |
123 |
78 |
202 |
78 |
107 |
J. M. HUARTE HE |
44 |
26 |
19 |
26 |
|
GUZTIRA |
873 |
536 |
1197 |
536 |
569 |
Eskainitako lekuak |
Eskainitako leku libreak |
Jasotako eskaerak 1. aukera |
Matrikula berriak |
Leku libreak |
Itxarote-zerrenda |
|
EUSKARA |
194 |
104 |
157 |
104 |
0 |
31 |
EUSKARA + ingelesa |
30 |
25 |
58 |
25 |
0 |
25 |
GAZTELANIA |
294 |
168 |
498 |
168 |
0 |
304 |
GAZTELANIA + ingelesa |
355 |
239 |
484 |
239 |
0 |
209 |
|
873 |
536 |
1197 |
536 |
0 |
569 |