Ziudadela bideo-artelanez bete da Eguberrietan, Ziudadelaren Bestelako Argiak programari esker: Bestelako Argiak jaialdiaren 10. edizioa barne hartzen du programak, baita abenduaren 31ra arte eginen diren familiarteko eta haurrendako hamar bat sormen-lantegi ere. Oraindik badira toki libreak arratsaldez egiten diren familiarteko lantegietan parte hartzeko: datorren asteko astelehen eta asteartean izanen dira, eta Arma aretoan bertan ematen ahal da izena.
Bestelako Argiak bideoarte-jaialdia egunero bisitatzen ahal da urtarrilaren 7ra arte, 18:00etatik 20:30era. Bisita librea da, eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako, Zinetika jaialdiko eta La Comunidad taldeko artelanak hainbat gunetan proiektatzen dira, hala nola bastioietan, harresiko mihiseetan, pinuetan eta eraikin eta aretoetako batzuetan.
Gainera, publikoak hiru instalazio interaktibotan parte hartzen ahal du zuzenean. Batetik, Nor dabil hor?: argi-mihiseen triptikoa da, eta presentzia kolore bihurtzen du, Armada etorbidetik sartzeko tunelean ikusgai; bestetik, Patua: hari distiratsuek alegiazko ortzi-muga marrazten dute, eta Laguntza Ateko tunelean dago ikusgai; eta azkenik, Rendez vous: argiak eta soinuak bat egiteko proposamena da, mugimendua eta musika elkarrizketan daudela, eta 8. kasernan dago ikusgai.
Kultur programa osatze aldera, haur eta familiendako sormen-lantegiak egiten dira. Hainbat saio egin dira dagoeneko, eta abenduaren 29ko eta 30eko familiarteko lantegiak egiteke daude oraindik, 17:30etik 19:30era: modu independentean egiten ahal dira, saio bakoitzean bi artista desberdinek parte hartzen baitute; haurrendako lantegiak, berriz, abenduaren 29an, 30ean eta 31n eginen dira, 11.30etik 13:00etara: txanda bakarra izanen dute (toki guztiak beteta daude), eta Etorkizun ezeztatua erakusketa dute ardatz, Arma aretoko lehen solairuan.
Programaren parte dira, halaber, Etorkizun ezeztatua, 4x4 eta Argizari galdua Ziudadelako erakusketak, eta asteartetik larunbatera bisitatzen ahal dira, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era: igande eta jaiegunetan, berriz, 11:30etik 13:30era. Erakusketak itxita egonen dira Urteberri egunean eta Errege Magoen egunean, eta Urtezahar gauean, soilik goizez egonen dira irekita.
ZIUDADELAREN BESTELAKO ARGIAK URTARRILAREN 7RA ARTE
BESTELAKO ARGIAK BIDEOARTE ERAKUSTALDIA
Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako proiekzioak
Errege-bastioia: The Big Clock. Patxi Araujo
Bolborategirako noranzkoan dauden pinuak: Zirkulu biziotsua. Verónica Eguaras
Done Jakue bastioia: Let the Wind Blow. Johanna Domke
Arma aretoaren barnealdea: Flowers (Serial Killer) Pascal Bernier
Zinetika jaialdiko proiekzioak
Mistoen eraikina: Ending Beats. Blas Payri
Armada etorbidearen atzealdea: Ronaldo. Abdul Hamid Mandgar
Labea: Wherever I Am, Let Me Be, The Sky Is Mine. Mahta Hosseini
Lidia Biurrun aretoa: Isolations. Talia Shea Levin
La Comunidad taldearen proiekzioa (Argizari galdua erakusketari buruzkoa)
Bolborategia: Izurritea. Marina Palacio eta Mario Sanz
Instalazio interaktiboak La Portera kolektiboa. 18:00 – 20:30
Armada etorbidetik Ziudadelara sartzeko tunela: Nor dabil hor?
Laguntza Ateko tunela: Patua
8. kaserna: Render vous
ERAKUSKETAK
Bolborategia eta Labea: Argizari galdua
Artistak: Javier Ayarza Haro, Mari Campistron, Aglaë Miguel, Estelle Deschamp, Georges Didi-Huberman, Nerea de Diego, Antonio Fernández Alvira eta Laura Salguero
Mistoen eraikina: 4x4
Artistak: Javier Mina, Ernesto Murillo Simón, Pedro Osés Navaz eta Joaquín Resano
Arma aretoa (lehen solairua): Etorkizun ezeztatua
Artistak: Greta Alfaro, Edu López eta Txuspo Poyo elkarrizketan daude Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako 40 lanekin