Beste hiru antzezlan aste honetan Hemengo antzerkia zikloan, Iruñeko Udalak hiriko konpainia afizionatuei urtero ematen dien aukera honetan

Beste hiru antzezlan aste honetan Hemengo antzerkia zikloan, Iruñeko Udalak hiriko konpainia afizionatuei urtero ematen dien aukera honetan
Proposamen honetan, bi komedia eta musikal bat taularatuko dira, asteazken, ostegun eta larunbatean, Iturramako eta Mendillorriko Civivoxetan
Teatro de aquí



Aste honetan, Hemengo antzerkia udal-zikloan hiru antzezlan aurkeztuko dira beste horrenbeste konpainiarenak. Asteazkenerako, Iturramako Civivoxean, proposamena No es tan fácil antzezlana da, Fuera de Marca konpainiarena. Ostegunean, Mendillorriko Civivoxean, En la chácena taldeak Cabaret musikala taularatuko du; azkenik, azaroaren 2an, larunbatarekin, Primera Fila y Centrado igoko da agertokira, Iturramako Civivoxean berriro, Al menos no es Navidad libreto komikoa taularatzeko.
 

Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izanen dute, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik gonbidapena hartuta. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartzen ahalko ditu. Behin emankizuna hasita, ezin izanen da aretoan sartu.
 

Urriak 23, asteazkena (Iturrama). Komedia

Fuera de Marca konpainiaren No es tan fácil antzezlanak 60 minutu inguru dirau. Komedia bat da, Paco Mir Kataluniako Tricicle konpainiako hiru kideetako batek sortua. Testuak katalanezko edo valentzierazko antzerki-egile onenarentzako Max Saria irabazi zuen, 2002. urtean.
 

Bikotekidea nola utzi da argumentua, nola egin aurre maitasun-hausturari. Quique existentzia-krisi batean dago bete-betean. Ezkondu zirenetik zazpi urte igarota, Andrea emaztea utzi nahi du, baina ez daki nola egin. Agertokian hamabi antzezle amateur harreman afektiboen mundua azaltzeaz arduratuko dira, Óscar Orzaizen zuzendaritzapean, Iturramako Civivoxean.
 

Urriak 24, osteguna (Mendillorri). Musikala

Ostegunean, Mendillorriko Civivoxean, En la chácena taldea Bob Fosseren Cabaret lana taularatzen ausartuko da, zinemako bertsioagatik oso ezaguna dena. 1931ko Berlinen girotuta dago, nazismoaren igoeran bete-betean; musikalean hogei bat antzezle amateur igoko dira agertokira, eta zuzeneko musika izanen da.
 

Taldea, hainbat sari jasotakoa, Liceo Monjardín ikastetxeko ikasleen artetik sortu zen, eta Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxearekin lan egin ohi du. Antzerkia helduei zuzendua da, eta iraupena 90 minutu ingurukoa izanen da.
 

Azaroak 2, larunbata (Iturrama). Komedia dramatikoa

Carles Alberola da Al menos no es Navidad antzezlanaren libretoaren egilea; antzezlana Primera Fila y Centrado taldeak taularatuko du, larunbatean, Iturramako Civivoxean. Adinekoen bakardadeari buruzko antzezlana da; lau pertsonaiek komedia kutsuaz heltzen diote gaiari zahar egoitza baten ingurunean. Sofiak eta Encarnak, egoitzan diren bi atsok, bizitza ulertzeko bi era kontrajarri hezurmamitzen dituzte; bata fikzioan babesten da eta besteak borroka egiten du une bakoitza bizitzeko.
 

Al menos no es Navidad Primera Filak ekoiztutako laugarren antzezlana da; taldea 2013an agertu zen, Civivox sareko antzerki-lantegi egonkor batetik abiatua. Adin zein antzerki-prestakuntza ezberdinak dituzten kideak biltzen ditu. Antzezlana helduei zuzendua da, eta iraupena 80 minutu ingurukoa izanen da.
 

HEMENGO ANTZERKIA

Urriak 30, asteazkena

  • Iturramako Civivoxa
  • No es tan fácil. Fuera de Marca taldea

Urriak 31, osteguna

  • Mendillorriko Civivoxa
  • Cabaret. En la chácena

Azaroak 2, larunbata

  • Iturramako Civivoxa
  • Al menos no es Navidad. Primera Fila y Centrado taldea