Bertsoaroak Imanol Kamio musikariaren eta Eñaut Agirre zein Unai Agirre bertsolarien ikuskizuna dakarkigu astearterako, eta bertsolari gazteen saio bat, ostegunerako

Bertsoaroak Imanol Kamio musikariaren eta Eñaut Agirre zein Unai Agirre bertsolarien ikuskizuna dakarkigu astearterako, eta bertsolari gazteen saio bat, ostegunerako
Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi izanen dira osteguneko parte-hartzaileak, eta Ainhoa Aranburu arituko da gai-jartzaile
Bertsoaroa

 

Aste honetan 2019ko Bertsoaroak aurrera eginen du bi proposamenez. Lehena bihar gauzatuko da, asteartean –azaroak 19–; Imanol Kamio musikariaren eta Eñaut Agirre zein Unai Agirre bertsolarien ikuskizuna izanen da. Bigarrena bertsolari gazteen saioa izanen da, ostegunean –azaroak 20–; bertan Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi bertsolariek hartuko dute parte, eta Ainhoa Aranburu arituko da gai-jartzaile. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako programak zortzi proposamen eskaintzen ditu azaroaren 26a arte, lurralde honetako arte eta tradizio hau ezagutzera emateko, entzuleen eskariak zein inprobisatzaileen kalitateak bizi-bizirik mantendu baitute.

Biharko ikuskizuna, Auskalo zeinek jarriak izenburupean, Agirre anaien lan berria da, beste garai batzuetan idatzitako bertsoak berreskuratu eta egungo hitzak erantsita osatua. Hernaniko bertsolariek, Unai Agirrek eta Eñaut Agirrek, beste garai batzuetan zein gaur egun idatzitako bertsoak abestuko dituzte, Imanol Kamiok pianoaz eta akordeoiaz lagunduta. Nafarroako hainbat lekutan jasotako bertsoak dira, hala nola Basaburuan, Erron eta Baztanen. Beste batzuk bertsolari emakumeek eta Nafarroako bertsolariek idatzi dituzte. 19:30ean taularatuko da, Kondestable Civivoxean, eta sarrera librea da.

Azken txanpan, Bertsoaroak, berriro ere, Nafarroako eta beste lurralde batzuetako promesa gazteak ekarriko ditu Iruñera, eta, horrela, belaunaldi berriekin gozatzeko aukera eskainiko digu. Oraingoan, Nafarroa, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako bertsolari gazte hauek bilduko dira agertokian: Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi. Saioa 19:30ean hasiko da, Kondestable Civivoxeko patioan. Ainhoa Aranburu arituko da gai-jartzaile.
Azken hitzorduan, programa ixteko ohikoa denez, bertsolari gazteak zein beteranoak, maila eta eskarmentu handikoak, arituko dira Iruñean. Oraingoan Nafarroako Antzerki Eskolako agertokian honako hauek izanen dira: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena eta Iker Gorosterrazu. Maialen Belarra arituko da gai-jartzaile.

 

Bertsoaroa 2019. Sarrera librea

Auskalo zeinek jarriak. Bertso musikalizatuak

  • Azaroak 19, asteartea. 19:30. Kondestable Civivoxa
  • Bertsolariak: Eñaut Agirre eta Unai Agirre. Musikaria: Imanol Kamio

Gazteen bertso-errezitaldia

  • Azaroak 21, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxeko patioa
  • Bertsolariak: Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi. Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu

Bertso-jaialdia

  • Azaroak 26, asteartea. 19:30. Nafarroako Antzerki Eskola
  • Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena eta Iker Gorosterrazu. Gai-jartzailea: Maialen Belarra.
¿Te ha sido útil esta página?